Ardo eta arrain bidea 6. Otxandio – Durango

KartelaOrria || Track 1 || Track 2

  • Irteera puntua / Punto de salida: Otxandio
  • Helduera puntua / Punto de llegada: Durango
  • Zailtasun-maila / Dificultad: Ertaina / Media
  • Distantzia / Distancia: 19,6 km
  • Denbora / Tiempo:
  • Garaiera / Desnivel: 516m

DESKRIBAPENA

GR-38aren Bizkaiko adarra Otxandioko plaza nagusian hasten da, non frontoia eta Euskadiko monumentu izendatua izan den udaletxe barrokoa aurkitzen diren. Gure zeharkaldia kale nagusitik iparralderantz hartuz ekingo dugu. Ehun metro zapaldu eta, gure eskumara ateratzen den kale-burua hartuko dugu. Otxandio utzi eta ekialde-iparrekialde norabidean jarraituko dugu Olaeta eta Urkiolarantz, Santa Engrazia errekastoa gurutzatuz.

Hurrengo bidegurutzean gure eskumatik Olaetara doan bidegurutzea, GR123a, agertuko zaigu. Guk zuzen segituko dugu zelai eta solo artean, pinudiek eta pago motzek mugarri ditugula.

Gure aurrerabidean hainbat pistaren bidegurutzera iritsiko gara: PR-BI 52arekin dagoen elkargunea. Iparrekialderantz jarraituko dugu, Urkiola eta Ametzola dioten seinaleei segituz. Bideak zidor batera jotzen du zeinak Kortatxu errekastoaren ibilgura eramango gaituen. Hura gurutzatu ondoren, PR BI 5Oarekin bateragunea aurkituko dugu, zeinak Olaetatik Larramotzera garamatzan. Gure ibilaldiak iparrekialderantzako norabidean mantentzen gaitu aurrean abiatzen zaigun pista hartuz. Zurezko hesi zabal gurutzatuz, bidegurutze bat aurkituko dugu non eskuineko adarra hartuko dugun zeinak gora egiten duen pinu ustiaketa baten hegaletik, bertan oraindik zenbait haritz ikus daitezke. Pista zabalak etengabe eta astiro doa gorantz, talai batean ainubeko pagadi batera helduz, zeina ezkerretik inguratuko dugun.

Ongi markaturiko basabide zenbait gainditu ondoren, bideak Oilargaineko mendatea iristen du –izen bereko mendiaren azpian–. Jarraian, Urkiolako Parke Naturala inguratuko dugu mendebaldetik. Gure ibilbidea ia lauan doa Urkiolako santutegiraino, pinu landaketa artean bai eta zenbait pago eta haltz multzo ikusiaz ere.

Santutegi inguruko pago motzen artean gure ezkerrera Mañaria jaitsiera duen antzinako bidea aurkituko dugu. Txilar sail batek eta zenbait pago xumek gidaturik Urkiolako mendatea jaitsiko dugu errepide nagusitik hurbil goazela. Berehala gure aurrean Urkiolaren harkaitz harroa: gure ezkerrera Untzillatx, Atxarte errekastora ebakita amiltzen dela. Ebakidura horrek Aiztxiki, Alluitz eta Anboto mendietatik banatzen du. Xendak lurrezko pista bat gurutzatzen du, orain Untzillatxera begira doan bide zidor batetik jarraitzen duelarik. Laster helduko gara errepidera nondik Santi Gaztelu baserriaren ezkerretik gora doan belarrezko pista bat, karobi bikain baten ondotik eta iturri baten magaletik igaroz.

Pinudi batean murgiltzen den pistak gora egingo du apur bat eta, ondoren, horizontalki mantenduko da Elosua mendia Untzillatx harkaitz tzarretik bereizten duen muinora heltzen garela. Pista nagusitik desbideratu egingo gara ezkerretik doan adarra hartuz, beti ere iparmendebalderantz aipaturiko mendiaren azpitik goazela.

Etxola baten ondotik pasatuko gara eta metro gutxiren bueltan, baso barruan, Mugarra eta Leunganaren harkaitz xutak agertuz joango dira. Bide ondoan aurkituko dugun iturri bat igaro ondoren, San Martingo baseliza iritsiko dugu, oso leku aproposa mokadu bat egiteko.

Leku honetatik pistak sigi-sagan jarraitzen du baso nahasi baten barrena, zenbait pinu ustiaketa nabari delarik; horrela asfaltaturiko pista batera iritsiko gara Bizkarra eta Iturburu baserrien artean; bertatik jarraituko dugu ezkerrera eginez, gero berehala eskuinera desbideratuz berriro haran zuloaren bila.

Bidea abereen ikusmiran doa haiek aurrez aurre larrean lasai bazkatzen dutela, horma lehorrez bereizirik goaz; horrela Solaguren baserrira iritsiko gara, BI-623 errepidera heldu arte, Mañaria herriaren sarrerara, hain zuzen.

Gure zeharkaldiak herria gurutzatuko du errepide nagusiari jarraituz, harrobien ondotik igaroz; beraien amaieran GR-229 ibilbidearekin dagoen bidegurutzea aurkituko dugu. Guk aurrera segituko dugu BI-623aren norabideari jarraituz, Izurtzako herrixkatik pasatuz. Ezkerrera Izurtzako aterpetxerako desbideraketa utziko dugu bai eta Ortuzar auzora doan bidea. Elizalde auzoa igaro ondoren, eskuinera egingo dugu Durangora iristen garelarik lantegiek bazterturik duten Mañaria errekaren norabideari jarraituz. Iparralderantz segituko dugu erdigune historikora helduz, gure zeharkaldiaren amaiera, han zuzen.

Beste hautabide bat: Atxartetik jaitsi

DESCRIPCION

El tramo vizcaíno del GR-38 se inicia en la plaza principal de Otxandio, donde se encuentran el frontón y el edificio barroco del ayuntamiento, Monumento de Euskadi. Nuestra andadura comienza tomando la calle principal en dirección norte para, a los 100 metros tomar la bocacalle que sale a nuestra derecha. Abandonamos la localidad de Otxandio continuando en dirección general este-noreste hacia Olaeta y Urkiola, cruzando el arroyo de Santa Engracia.

En la siguiente encrucijada aparece a nuestra derecha la bifurcación hacia Olaeta por el GR123. Nosotros continuaremos recto, entre prados y cultivos limitados por orlas de pinares y hayas trasmochas.

Nuestra progresión alcanza una encrucijada de pistas, es la intersección con el PR-BI 52. Continuaremos hacia el noreste, siguiendo las indicaciones de Urkiola y Amezola . El camino desemboca en una senda que nos lleva hasta el cauce del arroyo Kortatxu. Tras su cruce encontramos la intersección con el PR-BI 50, que de Olaeta conduce al Larramotz. Nuestra andadura nos mantiene el rumbo hacia el noreste, tomando la pista que sale frente a nosotros. Tras cruzar una amplia valla de madera, encontraremos una bifurcación, en la que tomaremos el ramal derecho que asciende flanqueado de una explotación de pinar que mantiene todavía algunos robles. La ancha pista mantiene un suave y continuo ascenso, alcanzando un fresco hayedo que viste un promontorio que rodearemos por la izquierda.

Tras superar varios cruces de pistas forestales, bien señalizados, el camino alcanza el collado de Ollargain, bajo el pico de mismo nombre, para a continuación rodearlo por su vertiente de poniente y adentrarse en el Parque Natural de Urkiola. La ruta se mantiene prácticamente llana hasta alcanzar el Santuario de Urkiola, atravesando plantaciones forestales de pinar y algunos rodales de hayas y alisos.

Entre el trasmocho hayedo del entorno del Santuario, encontraremos a nuestra izquierda el antiguo camino que se dirige a Mañaria. Cortejados por una orla de brezos y algunas tímidas hayas descendemos el puerto de Urkiola, transitando muy próximos a la carretera general. Enseguida se abre ante nosotros la majestuosidad rocosa de Urkiola; a nuestra izquierda el Untzillatx, cortado a pico sobre el río Atxarte, hendidura que lo separa del cordal rocoso que conforman los montes Aitxiki, Alluitz y Anboto. La senda cruza una pista de tierra y prosigue por una senda que ahora mira al Untzillatx. Pronto alcanzamos la carretera, desde donde nos dirigiremos por la pista herbosa que asciende a la izquierda del caserío de Santi Gaztelu, pasando junto a un hermoso calero y una fuente.

La pista, que se introduce en un pinar, asciende ligeramente para a continuación mantenerse horizontal hasta alcanzar el collado que separa el monte Elosua de la mole caliza de Untzillatx. Nos desviaremos de la pista principal tomando una bifurcación a la izquierda, manteniéndonos con un rumbo noroeste bajo las paredes de este pico. Pasaremos junto a una txabola y en pocos metros, entre el bosque, asoman sus enhiestas siluetas el Mugarra y el Leungana. Tras pasar una fuente que encontraremos junto al camino alcanzamos la ermita de San Martín, lugar ideal para un alto en el camino.

Desde este punto la pista se lanza apresurada y serpenteante a través de un bosque mixto entre algunas explotaciones de pinar hasta alcanzar una pista asfaltada entre los caseríos de Bizkarra e Iturburu, por la que continuaremos a la izquierda para enseguida desviarnos de nuevo a la derecha en busca del fondo del valle. Franqueado por pastizales donde pasta apacible el ganado, el camino, vestido por muros de piedra seca, nos guía hasta el caserío Solaguren, metros antes de alcanzar la carretera BI-623 a la entrada de Mañaria .

El itinerario atraviesa la población siguiendo por la carretera principal, pasando junto a las canteras, a cuya salida encontramos el cruce con el itinerario GR-229. Nosotros progresaremos siguiendo el trazado de la BI-623, pasando por la localidad de Izurtza. A la izquierda habremos dejado el desvío hacia el albergue de Izurtza, y el acceso al barrio Ortúzar. Tras superar el barrio Elizalde nos desviaremos a la derecha para llegar a Durango siguiendo las aguas del río Mañaria, entre las fábricas que lo confinan. Seguiremos en dirección norte hasta llegar al centro histórico, punto final de esta etapa.

Alternativa:  descender por Atxarte

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *