Ardo eta arrain bidea 5. Mendibil – Otxandio

Kartela

Orria || Track

  • Irteera puntua / Punto de salida: Mendibil
  • Helduera puntua / Punto de llegada: Otxandio
  • Zailtasun-maila / Dificultad: Ertaina / Media
  • Distantzia / Distancia: 22,7km
  • Denbora / Tiempo:
  • Garaiera / Desnivel: 526m

DESKRIBAPENA

Gure zeharkaldiari Arabako Mendibil herrian ekingo diogu, A-4010 errepidean hain zuzen. Zadorra ibaia gurutzatu eta haren eskuin aldeko bazterretik gora joko dugu ibaiondoko basoaz gozatuz. Ezkerrean aurkituko dugun bide batek Amaritarantz eramango gaitu solo artean. Herrixka hau iparralderantz irteten den lursail zatikatuetatiko bidetik Zabalgana eta La Larra tontorrek osatzen duten mendilerroetarantz doa lurrezko bide batetik, hain zuzen, urtegiaren mendebaldeko alderdiaren muga dena. Bidea Urbina izeneko gaintxoaren oinera iristen da nora zenbait pista heltzen diren.

Leku honetan pistak hegoalderantz jotzen du bat-bateko bira eginez. Mendilepotik behera abiatuz Urbinako geltoki zaharrerantz helduko gara. Zuzenean goaz aurrera abandonaturiko Vasco-Navarro trenbidearen lerroan. Pista Txeza izeneko baserrira iristen da. Ondoren trenbidearen norabidea utzi eta Gasteiz-Bergara errepidera helduko gara. Trenbidearen norabidea berreskuratuko dugu eta Legutianoko tren geltokira helduko gara.

Hemendik aurrera itsas eguratsaren eragina nabarituko dugu, orain arte ekarri dugun mediterranear giroa utziz. Errepidea zeharkatu eta asfaltaturiko pista bati lotuko gatzaizkio lertxunak eta saratsak lagun ditugula. Bideak A-3006 errepidearekin egiten du bat, zeini gure ezkerretik jarraituko diogun Larrabeako golfzelaia inguratuz. Gure eskuinetik bide belartsu bat abiatzen da, berari segituko diogu eta hurrengo bidegurutzean ezkerrera egingo dugu errekasto bat zeharkatuz. Gure eskuinetik abiatzen den lehenengo basobidetik joko dugu berari jarraituz, koniferen birlandatzeak eta larre sailak txandakatzen direlarik bertan.

Gure eskuinetik gora dagien bide batek Abeletxe etxera garamatza, nondik ondoren bideak bira egiten duen jaitsiz, eta, gero, lauan jarraituz amezti bati lotzen zaiola. Pistak beste adar bat uzten du eskuinera eta urtegiaren besoetako batera iristen da, Legutiano kokatzen den gainaren azpira.

Albina errekastoa zeharkatuz, izen bereko kokagunera iritsiko gara; bertatik iparralderantz irtengo gara Aramaiora doan A-2132 errepidean zehar. Hilerri zaharrera heltzean, GR-38 GR-25arekin bat egiten duen lekuan artez jarraituko dugu harrizko iturri bat pasatuz; hura igaro eta eskuinerantz abiatuko gara eta, segidan, eskuinerantz desbideratuz gorantz egiten dugula. Hilerri berria iritsiko dugu non eskuinerantz joaz gorantz iparrekialderantz egiten duen saihesbidea hartuko dugun. Xendak pagadi moztu baten barrenetik Mugarri gainaren oinpera eramango gaitu. Ondoren, nekostadi baten barrena jarraituz pinu gorri landaketa batera iritsiko gara; orduan hasiko gara Urbina urtegirantz jaisten. Gure ezkerrera xenda bat kiribiltzen da konifero artean, urtegiaren bazterrak inguratuz. Xendak errepidearen bidegurutzera eramango gaitu zeinak Mirugain mendiaren oinetan, igoera apal batean, utziko gaituen pagadi artean eta zenbait gorosti eta, noski, konifera landaketa ugarietan zehar ibiliaz. Une batean pista utziko dugu gure eskuinetik segituz beherantz eginez nabarmen, pagadiak sorrarazten digun freskura datorkigula, eta, bihurguneak eginez, sasoiko ibarbideen presentziari itzur eginez goazela. Bideak pista batera jotzen du nondik ezkerretara egingo dugun. Metro gutxi batzuen ondotik utzi egingo dugu hura gure ezkerretik zeharkatuko dugun zingira batera helduz.

Inola erreka igaro eta bide zidor batean jarraituko dugu haritz eta pagadi arteko basoan barrena. Zidorrak beste xenda batekin bat egiten du, zeinetatik gure ezkerretik abiatuko garen, inguru atsegin batean goazela haritz, pago, gorosti eta sahats artean. Zenbait baserritara doan errepidea gurutzatu eta pago-motz artean abiatzen den beste xenda aukeratuko dugu. Bidea sigi-sagan doa eta Olaeta erreka zeharkatuko dugu zementuzko zubi batetik. Bideak ondoren, pago, haritz eta urreiztiak diren alderdi batetik joko du. Gure aurrerabideak Otxandio-Olaeta errepidera joko du Etxebarri baserriaren ondoan. Azkeneko metroak baino ez zaizkigu gelditzen errotonda bat pasatu, Urkiola erreka gurutzatu eta Otxandiora iristeko gure zeharkaldiaren azken mugarria.

DESCRIPCION

Comenzamos esta ruta desde el pueblo alavés de Mendíbil, tomamos la carretera A-4010 para cruzar el río Zadorra y remontar su curso por la margen derecha entre las delicias que nos regala su bosque ribereño. Un cruce a la izquierda nos conduce hasta Amarita entre campos de cultivo. Abandonamos esta localidad por la parcelaria que sale del pueblo en dirección aproximada norte transitando por el camino terroso que enfila el cordal que forman los cerros Zabalgana y La Larra, límites del pantano por su sector occidental. El camino alcanza la base del cerro Urbina, donde confluyen varias pistas.

En este punto la pista vira hacia el sur en un brusco giro, buscando el descenso por la loma hacia la antigua estación de Urbina.

Se prosigue durante un tramo rectilíneo siguiendo el desmantelado trazado del Vasco Navarro. La pista alcanza el caserío Cheza y se desvía del trazado del tren para dar a la carretera de Vitoria a Bergara. Retomamos el trazado del ferrocarril y alcanzamos la estación de Legutiano . A partir de aquí comenzamos a sentir la influencia atlántica, abandonando los ambientes mediterráneos por los que hasta ahora hemos transitado. Cruzaremos la carretera y continuaremos por una pista asfaltada franqueada por álamos y sauces.

El camino alcanza la carretera A-3006 por la que continuaremos a nuestra izquierda para bordear el campo de golf Larrabea. A nuestra derecha sale un camino herboso que tomaremos para continuar, en la siguiente bifurcación hacia la izquierda, salvando un arroyo. Continuaremos por la primera pista forestal que sale a nuestra derecha, transitando entre repoblaciones de coníferas que alternan con el pastizal.

Un camino que asciende a la derecha nos lleva hasta la casa Abelitxe, desde donde el camino gira y desciende para a continuación nivelarse y transcurrir por un quejigal. La pista deja una derivación a la derecha y alcanza uno de los brazos del pantano, bajo el promontorio sobre el que se asienta Legutiano.

Cruzando el arroyo Albina alcanzamos esta localidad, de la que saldremos en dirección norte por la carretera A-2132 que se dirige a Aramaiona. Alcanzado el cementerio viejo y la confluencia del GR-38 con el GR-25, proseguiremos recto hasta superar una fuente de piedra, tras la cual nos desviaremos a la derecha para a continuación desviarnos a la izquierda e ir ganando altura. Alcanzaremos el cementerio nuevo donde tomaremos el ramal que en ascenso hacia el noreste se desvía a la derecha. Por la vereda que se interna en un hayedo trasmocho avanzamos al pie del alto Mugarri. A continuación nos internamos en un cipresal que da paso a una plantación de pino royo, momento en el que iniciamos le descenso hacia las orillas del pantano de Albina. Una senda a nuestra izquierda serpentea entre las coníferas, bordeando la orilla del embalse. La senda nos conduce al cruce de la carretera para comenzar el suave ascenso que nos llevará a los pies del Mirugain surcando bosques de hayedos, algunos acebos y las omnipresentes plantaciones de coníferas. En un momento dado se abandona la pista para proseguir a nuestra derecha en acusado descenso. Entre el frescor que nos regala el hayedo vamos descendiendo describiendo curvas para salvar las vaguadas de arroyos estacionales.

El camino confluye con una pista en la que giraremos a la izquierda y en pocos metros abandonaremos a nuestra derecha para alcanzar una ciénaga que atravesaremos hacia la izquierda.

Salvaremos la regata Inola y proseguiremos por un sendero que surca un bosque mixto de robles y hayas. El sendero se une a otra vereda por la que continuamos a nuestra izquierda, transitando por un agradable paraje salpicado de robles, hayas, acebos y sauces. Cruzaremos la carretera que se dirige a varios caseríos para tomar una senda que se interna en un trasmocho hayedo. El camino serpentea, cruza el río Olaeta por un puente de cemento y se interna en una zona con hayas, robles y avellanos. Nuestra ruta desemboca en la carretera de Otxandio a Olaeta en el caserío Etxebarri. Tan sólo nos queda recorrer los últimos metros tras superar la rotonda y cruzar el río Urkiola para llegar a Otxandio, punto final de esta etapa.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *