Ardo eta arrain bidea 4. Estibaliz – Mendibil

Kartela

Orria || Track

  • Irteera puntua / Punto de salida: Estibaliz
  • Helduera puntua / Punto de llegada: Mendibil
  • Zailtasun-maila / Dificultad: Ertaina / Media
  • Distantzia / Distancia: 14,7km
  • Denbora / Tiempo: 03:30h – 04:00h
  • Garaiera / Desnivel: 213m

DESKRIBAPENA

Estibalitz santutegiko aparkalekutik abiatuko gara pinudiaren mugan dagoen atsedenlekuraino errrepidea jarraituz. Eskumara ateratzen den bide batek basoaren amaieraraino garamatza ondoren jaitsieran ezkerreko bidea hartzeko. Ipar-ekialderako joeran ureztatze  baltsa baten ondotik pasako gara  eta tren geralekuaren  parean  trenbidea gaindituko dugu.

Gasteiz-Agurain errepidea zeharkatuko dugu  Oreitiako herrira joateko (1,5Km, 00:20). Herrigune honetan interes handiko eraikuntzak aurkituko ditugu, XVI. mendeko jauregiak eta XIII mendeko eliza, besteak beste. Ezkerrera egingo dugu herritik irtetzean, Argomanizera doan eskumako errepidea utziz. Hurrengo bidegurutzean gure eskumara jarraituko dugu ondoren A-3108a gurutzatu eta ipar-mendebalderako norabidean  ezkerrera  jarraituko dugun pistarekin bat egiteko. N-I errepide zaharra gurutzatu ondoren pista A-3108 errepidearekin lotzen da eta  lasterbatean Arbulo-raino garamatza (4,2km, 00:55).

AP-1 aldera doan partzelaria hartuz utziko dugu Arbulo herria, hura zubi batetik gaindituz. Aurrera jarraitzen dugu bidegurutzeak alde batera utziz aurrerago  gure eskumara zuzenean Uribarri-Ganboa urtegi ondoraino jarraituko duen bidegurutzea aurkitu arte. Ibilbidea zingirako urak inguratuz pasatzen da, Arbulo-ko tontorra koroatuz (7,7km, 01:45) eta mendebalerantz jarraituz. Norabide horri  jarraituko diogu bidegurutzeak alde batera utziz. Goi-tentsioko linearen azpian pasatu ondoren pista utzi egingo dugu igoeran mendixka baterantz doan bidea hartzeko, non hainbat bideko bidegurutzea aurkitzen dugun. Haietako nabariena jarraituko dugu, ezkerreranzko jaitsieran, erkamezti batean sartuz. Hurrengo bidegurutzean Mendibil-era zuzentzen den  ezkerreko bidea hartuko dugu. Bideak, pistarekin bat egin ondoren,  ezkerrerantz Mendibil  herri-guneraino eramango gaitu (14,7km, 03:30).

DESCRIPCION

Comenzamos esta ruta desde el aparcamiento de Estíbaliz, siguiendo la carretera hasta la linde del pinar donde se ubica un área recreativa. Un camino que parte a la derecha nos conduce hasta el final del bosque donde tomaremos el camino de nuestra izquierda en descenso. Con una componente noreste pasaremos junto a una balsa de riego para a continuación superar las vías del tren a la altura de la estación.

Cruzamos la carretera Vitoria-Salvatierra para proseguir de frente hasta Oreitia (1,5km, 20’). A la salida del pueblo nos dirigiremos a la izquierda, dejando a nuestra derecha la carretera que se dirige a Argómaniz. En el siguiente cruce seguiremos a nuestra derecha para a continuación cruzar la A-3108 y entroncar con una pista por la que continuaremos a la izquierda con rumbo noroeste. Tras cruzar la antigua N-I la pista entronca con la carretera A-3108 y nos conduce en breves pasos hasta Arbulo (4,2km, 55’).

Abandonaremos la localidad de Arbulo tomando la parcelaria que se dirige hacia la AP-1, superándola por un puente. Proseguimos de frente obviando las bifurcaciones a nuestro paso hasta encontrar una bifurcación a nuestra derecha que se dirige decidida hacia las aguas del pantano. El itinerario transita bordeando las aguas del pantano, coronando el promontorio de Arbulo (7,7km, 1h 45’) y prosiguiendo hacia el oeste. Seguiremos esta componente obviando las bifurcaciones a nuestro paso. Tras pasar bajo la línea de alta tensión se abandona la pista para tomar un camino en ascenso hacia un collado, donde encontramos una encrucijada de varios caminos. Seguiremos por el más evidente de ellos, en descenso hacia la izquierda, internándose en un quejigal. La siguiente encrucijada tomaremos el camino de la izquierda que se dirige a Mendibil. El camino desemboca en una pista por la que proseguimos a nuestra izquierda hasta el citado núcleo (14,7km, 3h 30’).

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *