2000koak Pirineoan: Broto (Huesca)

Kartela Argazkia: http://www.pirineos3000.com

Broto bailara ezagutzeko aukera polit bat esku artean dugun hau.  Ibiltariak 2.000 m-tik gorako bi tontor igotzeko aukera.  Eta ausartenak egun baten tontorra egin eta hurrengoan bailara bi leku ezberdin eta erakargarrietatik ikusteko aukera.

1go EGUNA – Tendeñera (2.845 m)

Denbora: 7-8 ordu
Luzera: 20 km
Desnibel positiboa: +/- 1600 m
Irteera puntua: Linas de Broto
Track

2. EGUNA.  Ondorengo bi ekintzen artean aukeratu ahal izango da.

A. AUKERA – Pico Otal (2.701 m)

Denbora: 5-6 ordu
Luzera: 10 km
Desnibel positiboa: +/- 1400 m
Irteera puntua: Camping Valle de Bujaruelo
Track

B. AUKERA – Vía ferrata de SORROSAL + Barranco del FURCO

Kaskoa ezinbestekoa da bi ekintzetako edozein egiteko.

FURCO-ko ARROILA

Sarbidea: BROTO
Rapel luzeenaren altuera: 22 m
Jaitsieraren iraupena: 2-3 ordu
Ekipamendu guztiaren alokairua: 23€ (kaskoa, arnes berezia sokekin, neoprenoa, eskarpinak)

Ezinbestekoa da zapatila edo bota zahar batzuk eramatea uretan sartzeko. FurcoArroil laburra baina hasiera ikusgarriduna, landarez inguraturiko zirku handi batean murgiltzen gaituen bi ur-jausirekin, irtengune txiki batzuetatik igaroz, tobogan itxura duten bi ur-jauzirekin eta trampolin bat bezala erabiltzeko tronu berezi batekin jarraituz, hainbat irtengune eta tranpolinekin amaitzeko.

SORROSAL-eko FERRATA

Sarbidea: BROTO
Jaitsieraren iraupena: 2 ordu
Ekipamendu guztiaren alokairua: 15€ (kaskoa, arnesa y disipadorea) Sorrosal

Sorrosaleko Ferrata Broton kokatzen da, Ordesako Parke Nazionalaren behealdean. Argitasun handiarekin muntatuta, Sorrosaleko ur-jauzi guztia eta arroilaren zati bat igarotzen ditu, ibilbide aldakorrarekin, zubi batekin, hainbat eskailerarekin eta koba txiki batekin.


Bi ekintzak egiteko ekipamendua: 29€ (arroila + disipadorea)

Neoprenoa + eskarpinak : 18€
Disipadorea: 6€
Arnesa: 6€
Kaskoa: 3€

Prezioa:

·         FEDMEn federatuak: 55 € (refugioan deskontua dute)
·         Besteak: 60 €

Irteera: Larunbata, 18.  Goizeko 4:45etan Egogain-ko autobus geltokian

Oharrak:

·         Irteera Morkaiko eta Soraluzeko Mendi Taldearekin elkarlanean antolatzen da.
·         37 pertsonentzat lekua
·         Lo Linas de Broton egingo dugu.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude