FINALISTA EGUNA (Arrate)

Aurtengo Klubaren eguna ekainaren 7an ospatuko dugu Arraten. Bezperan Mendi Taldeak antolatuta Eibarko Itzulia izango da. Klubaren egunean, lehenengo Roll-Ski igoera antolatuko dugu Itziotik Arratera, mendi ibilaldia bai haur eta gurasoentzat eta baita eskoletako haurrentzat, Arraten Caeloren omenezko pilota-partiduak ere jokatuko dira eta jarraian, eguraldi ona eginez gero, Arraten bazkalduko dugu (jana norberak eramanda).

Hona hemen egun horretako egitaraua:

Finalista eguna:

08.15.- Deportibotik abiatuta mendi ibilaldia, Santa Kurutz- Kalamuako Parlamentua – Kalamua – Arrate. Mendi Taldeak antolatuta.

09.00.- Haur eta Gurasoentzako ibilaldia: Ixua – Kalamua – Akondia – Aizketa – Arrate. Ego-gainetik Ixuara autobusa doan. Autobuserako Klub Deportiboan eman beharko da izena. Mendi Taldeak antolatuta.

09.30.- Roll Ski igoera Itzioko parketik, Eski Batzordeak antolatuta.

12.00.- Caeloren omenezko pilota-partiduak Arrateko frontoian, Pilota Batzordeak antolatuta.

12.30.- Kezka Dantza Taldearen emanaldia eta jarraian haur eta nagusiei mendiko dominak banatzea. (salda eta txorisoa banatuko dira Kantabria jatetxean)

14.30.- Bazkaria Arrateko zelaian (jana norberak eramanda)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude