2015-2016ko Haurren Mendi Irteerak Egutegia

Egutegia 2015-2016

  • Urriak 17, larunbata. Jardunaldi Mikologikoak. Marieta edo Lizarrusti
  • Urriak 18, igandea. Finalista Eguna. Bergara.
  • Azaroak 15, igandea. Gazume: Iturriotz-Errezil.
  • Abenduak 20, igandea. Izazpe: Mandubia-Antigua.
  • Urtarrilak 17, igandea: Urko koba: Ermua-Eibar
  • Urtarrilak 31, igandea: Indamendi: Elkano-Zarautz
  • Otsailak 21, igandea: PR: Zarautz-Zumaia
  • Martxoak 13, igandea: Ibilaldi neurtua: Antzuola
  • Apirilak 24, igandea: Udalaitz: Udala-Kanpazar
  • Maiatzak 22, igandea: Larrunarri: Larraitz-Larraitz
  • Ekainak 5, igandea: Eibarko Finalista eguna: Eibar-Kalamua-Arrate

Informazio orokorra

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia badago laguntzera joateko prest dauden guraso batzuentzat tokia egon daiteke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 2 arte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da.