Eibarko Itzulia Mugarriz-Mugarri. IPARALDEA

[map style=»width: auto; height:400px; margin:20px 0px 20px 0px; border: 1px solid black;» gpx=»https://www.deporeibar.com/mendia/files/Eibarko itzulia mugarriz mugarri IPARALDEA.gpx»]

Eibar mugarriz mugarri.

Eibarko udalerri osoari buelta emateko egingo den  ibilaldi honetan mugarriz mugarri ibiliko gara, gure aldameneko zortzi udalerrien mugarri-lerro horretatik ahalik eta gertuen.  Ikusten den bezala, leku batzuetan kaminotik ibili beharko dugu (Oregizar baserritik Aboaga baserrietarako tarte horretan esate baterako).

Saturiotik Maltzagara bitarteko zatiak eta hortik Irure auzorakoak badute bai arazo eta oztopo ugari: Saturioko eta Maltzagako mugarriak ez daude; errepideak zabaltzerakoan mugarriok galdu egin ziren. Bitxia bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalek  ez dute ezer egin mugarri horiek berreskuratzeko. Gainera, Euskotrenek, trenbidea hesiz inguratua du Maltzagatik Apalategi alderaino, beraz, ezinezkoa da Irurera Maltzagatik zuzen igotzea.

Gure gomendioa hauxe da: ibilaldi hori negu akaberan edo udaberri hasieran egitea. Sasoi horretan landaredi gutxiago egoten da eta mugarriak errazago ikusten dira.

Azkenik, ibilaldia etapa bitan egitea erabaki dugu, guztira, 35 km inguru. Lehenengo etapan, Ego errekaren ezkerreko aldean geratzen diren mugarriei egingo diegu bisita, Arizti baserritik Azitain alderaino. Bigarrenean, beste aldekoak egingo ditugu, Azitainen hasi eta Gipuzkoa-Bizkaia elkartzen diren lekuan amaitu arte.

Lehenengo etapa.

Lehenengo etapa egiteko, Klub Deportibotik irtengo gara, ohikoa den argazkia aterako dugu eta Amaña auzoko plazara hurbilduko gara handik eskoletaraino igotzeko. Eskolara heldu baino lehen, ezkerrera hartuko dugu, eta saihesbidearen obretarako zabaldu zen kamino zabal horretatik joko dugu aurrera eskonbroekin  bete den lekuan eratu den lautadaraino ia iritsi arte.  Launa horretara heldu baino 15 metro lehenago, eskumara joko dugu 180º, eta sastraka apur bat duen bidezidor batetik, sortalderantz joango gara launa txiki  batera heldu arte.  30 metro inguru jaitsi eta itxitura bat topatuko dugu: juxtu haren azpian 1go. mugarria ikusiko dugu, Ariztiburu; Eibar, Ermua eta Zaldibar herriak elkartzen dituena.

Berriro launa horretara joko dugu eta hortik abiatzen den bidezidorretik gora egingo dugu. Mendi-sokatetik  igoko dugu, ote artean, argindarraren zutabea dagoen lekutik gora, 25 m ingurura, 2. mugarria aurkituko dugu, Ariztiburu 1 izenekoa, Eibar-Ermua udalerriena. Gorago, 70 metro gehiagora, 3.a aurkituko dugu, Ariztiburu 2, Ermua-Eibar hori ere. Hurrengoa, 4.a, Eibar-Ermua herriak mugatzen dituena, Lindari, 130 metro gorago dugu, gaina zapaldu eta hantxe bertan.

Mendi-sokatetik egingo dugu bidea, bide laua, itxitura baten ondotik; usategi bat atzean utzi ondoren, gure eskuman, egurrezko ate bat aurkituko dugu. Haren alboan dago hormigoizko 5. mugarria, Eibar-Ermua. Beste 25 metro eginda, itxituraren edo alanbre-sarearen beste aldean , 6. mugarria topatuko dugu. Harearria da, katalogatzeke dago, baina duen inskripzioa ikusita, “S”, Santa Kruz markesak bere mugarrietako  erabiltzen zuen mugarri bat dela esan genezake. Hortik aurrera, hormigoizko pistara helduko gara; han, ezkerrera hartu eta goraxeago Ermutik datorren asfaltozko pista topatuko dugu. Hortik eskumara; metalezko ate baten parera heltzean 9. mugarria ikusiko dugu, hormigoizkoa, Eibar-Ermua mugatzen dituena. Ariztizabal du izena.

Atea zeharkatu eta hegoaldera 24 metro egiten baditugu, 8. mugarria ikusiko dugu. Harearrizkoa da.  Hego-mendebalerako bidezidorra hartuz gero, 100 bat metrora dago 7.a, hori ere harearrizkoa. Ez dakigu zergatik, baina mugarri bi horiek, mugan bertan dauden aspaldiko mugarriak, ez daude katalogatuta.

9. mugarrira bueltatuko gara eta asfaltatutako bidetik gora egingo dugu Elorretabekoa baserri bietara iritsi arte. Eskumakoaren ostean, esparru  barruan, 10. mugarria dago, Eibar-Ermua, Elorretabekoa izenekoa.

Asfaltatutako bide horretatik aurrera, Elorretagoikoa baserria baino metro batzuk lehentxeago, gure eskuman artadi txiki bat  ikusiko dugu. Hor, bidetik 35 metro ingurura, artadi barruan, 11. mugarria dugu. Harearrizkoa da eta gurutzea du grabatuta. Hori ere ez dago katalogatuta.

Bidera itzuli eta Urkora doan bidetik abiatuko gara; Elorretagoikoa baserriaren aurretik pasatuko gara. Handik gora, 35 metrora, bide ondoan dago 12. hormigoizko  mugarria, Eibar-Ermua hori ere, Elorretagoikoa izenekoa.

Gora goazela, haritz amerikar batzuk dauden lekura iristean, bidearen ezkerreko aldean, 13. mugarria ikusiko dugu. Harearrizkoa.  Ez dago katalogatuta.

Handik metro batzuetara, eskumara hartu eta 50 metro egin ondoren, bidearen ezkerreko aldean, 14.a topatuko dugu, hormigoizkoa, Eibar-Ermua. Arizti izena du mugarri horrek.

Gure bideari jarraituko diogu mugarri ondotik ateratzen den bidezidorrari kasurik egiteke. Metalezko ate baten ondora iritsiko gara, zelai batera ematen duena. Zelaiaren amaieraraino bagoaz, 15.a ikusiko dugu, Eibar-Ermua Harearrizkoa mugarria, Aritxulueta izenekoa.

Aurreko metalezko ate hori gurutzatzean atzean utzi dugun bideraino doan bidezidorra hartuko dugu, mendi-sokatetik gora doana: Urkora igotzeko beti erabiltzen den bidea. Goraxeago, eskumara, Urkoko labarretik edo barrankotik Ixuara doan bidea ikusiko dugu. Guk gora egingo dugu, eta  bidegurutze horretatik ehun bat pausura, bidezidorraren eskuma aldean 16. mugarria aurkituko dugu, Eibar-Ermua, Ameztiburu izenekoa, Harearrizkoada.  Hortik Urko puntaraino eta handik Urresti leporaino ez dago mugarri gehiago. Ermuarekin dugun mugak, mendi-puntatik behera doan mendi-sokatetik aurrera segitzen du. Mendi puntara helduta, erpin geodesikoaren ondoan, lurretik metalezko hodi edo tubo bat ateratzen dela ikusiko dugu. Gure ustez, Urkoko gurutze zaharraren oin zatia da; 1927ko aktak dioenez, Urkokurutzea dugu eta gurutzea bera zen mugarri. Horri 17. zenbakia eman diogu.

Urko gainetik, mugak mendebaldera doan mendi-sokateari segitzen dio. Alde horretan, bide ona dugu ibiltzeko. Pinuditik ateratzen garenean Urresti izeneko  mendi lepoan, ate bat zeharkatu eta handik 135 metrora, lauko bidezidorra utzi eta eskumatik ateratzen den beste bidezidor bat hartuko dugu. Handik metro gutxi batzuetara dugu 18. mugarria, Eibar-Ermua, Urrestigaina izenekoa harearrizkoa da.

Hortik Auntzarte mendiko mugarriraino, bidezidorra sastrakaz beteta dago. Onena, lehen utzi dugun bidezidorrera itzultzea eta hortik jarraitzea da mendi-sokatetik gertu dagoen soilgune  txiki batera heldu arte . Ondoren, eskumara hartuko dugu, atzera egin eta belar-bide batetik joanda,  mendi puntatik gertu dagoen 19. mugarria daukagu hortxe. Auntzarte da, hiru herriren mugarria:  Eibar-Ermua-Mallabia herriena, karearrizkoa da.

Berriro itzuliko gara soilgunera eta mendi-sokatetik egingo dugu bidea; lautada txiki batera heldu eta hurrengo muinoan Mundiogaina dugu, 20. mugarria, Eibar-Mallabia herriena, karearrizkoa da.

Jaisten hasiko gara mendi-sokatetik, gure eskuman geratzen den alanbre-sarea bilatuko dugu eta horren paso  baten dago 21. mugarria, Eibar-Mallabia-Ermua herriena, Zabaleta 1 izenekoa, karearrizkoa da.

Mendi-sokatetik behera egingo dugu mendebal aldera. Gure ezkerrean, lurrera jausitako txabola baten aurria topatuko dugu, eta hortik metro batzuk behera eginda dugu 22. mugarria, Eibar-Markina, Zabaleta 2 izenekoa, karearrizkoa da.

Behera egiten segituko dugu pinudi batetik doan bidetik. Hurrengo mugarria, 23. zenbakikoa, Eibar-Markina, Zabaleta 3 dugu. Apurtuta dago; bidearen eskuman 3  bat metrora  aurkitzen da leku nahiko lau batean  eta altzifre batetik 10 metro inguru behera, karearrizkoa da.

Bidegurutze batera iritsi eta mendi-sokatetik mendebaldera joko dugu; aurreraxeago, soilgune batean, bidearen ezkerrean 24. mugarria aurkituko dugu, Eibar-Markina, Arraiza izenekoa, karearrizkoa da.

Mendi-sokatetik behera eginda 25. mugarria aurkituko dugu, Eibar-Markina, Arraiza 2 izenekoa, karearrizkoa da.

Leku horretan aukera bi ditugu: ezkerrera doan bidea hartzea -beheraxeago mendi-sokatearekin berriro elkartuko dena- edo mendi-sokatetik bertatik zuzenean jaistea.  Bigarren aukera hori hartzen badugu, beheraxeago, metro gutxi batzuetara eta bidezidor moduko batetik aurrera eginez, gerra sasoiko metralaidore-leku bat ikusiko dugu.   Barrenerago topatuko dugu Agiñaga auzotik Arando baserrietara doan bidea. Guk, txabolaraino egingo dugu –parean dugu- eta metro batzuk lehentxeago 26. mugarria ikusiko dugu, Eibar-Markina, Pagadibeltza izena duena, karearrizkoa da.

Mendebalderantz, bideari segituko diogu  Oregizar baserrira heldu arte; han, eskumara hartuko dugu. Baina 27. mugarria ikusteko, Eibar-Markina mugatzen dituena,  30 bat metro gehiago egin behar dira mendebalderantz: harri-hormaren eta zelaiaren artean han izango dugu Oregizar izeneko mugarria zain, karearrizkoa da.

Oregizar baserritik  Agiñaga auzora jaitsiko gara, eta Ixutik behera datorren kaminoko bidegurutzera iritsiko gara  errepidez.

Eibar-Markina 28. mugarria ikustea, Amurutegi, nahiko zaila da. Gainera, handik ezinezkoa da Aboaga baserrietara heltzea. Beraz, berriro errepidea hartu beharrean gaude. Gure proposamena hauxe da: errepidetik segitzea Aboaga baserrien bidegurutzeraino; pare bat kilometro dira, derrigorrez egin beharrekoak. Baserri horietara heldu ondoren, bien artetik doan bidea hartuko dugu gora egiteko. Gure ezkerrean geratzen den ate batera helduko gara, pago baten eta arta baten ondoan dagoena. 29. mugarria ikusi nahi badugu, beste aldera pasatu eta pinudia zeharkatu behar dugu bidezidor hautemanezin lau batetik joanda. Alanbre-hesi batera heltzen garenean, beste aldera pasatu eta zelai batera aterako  gara. Gure ezkerrean, hortxe alanbre-hesiaren ondoan dago 29. mugarria, Eibar-Markina, Bolunegi izenekoa, karearrizkoa da .

Atzera egingo dugu berriro ateraino, ezkerrera hartu eta mendi-bizkarraren aldera igoko dugu; ate bat zeharkatu eta handik zertxobait aurreraxeago, ezkerrera egingo dugu Larrañeta baserrira doan hormigoizko kaminoarekin topo egin arte. Hortik igoko dugu bidegurutzera iritsi arte. Ezkerretik jarraituko dugu PR edo ibilbide txikien marka horiak eta zuriak seinalatutako lekutik.

Lehenengo, hormigoizko bidetik egingo dugu bidea, gero, kamino hori utzi eta eskuman geratzen den bidetik joango gara,  bidegurutzeraino. Bidegurutze hori,  txabola izandako baten harri zaharrak –sastrakarekin erdi ezkutuan- dauden lekuan dago. Ezkerrean, hurrondo batzuen ondoan, 30. mugarria dugu, Eibar-Markina, Gorostadikolaua izenekoa, karearrizkoa da.

Bidegurutze horretatik egingo dugu aurrera behera doan bidetik harik eta gure eskuman txabola bat topatu arte. Hortik gora egingo dugu, Kalamuako laura   doan bide aldapatsutik, antzina Garaigurengo laua izenez ezagutzen zena. Azpimarratzekoa da: 1504. urtean 5 mugarri zeuden Amurutegitik Kalamuako lauraino; gaur egun bi baino ez dira geratzen.

Inguru horretako mugarriak ikusteko 140 metro inguru egin behar ditugu Kalamua puntara doan bidetik eta eskumatik doan bidea hartu. Pinudira heltzean, haren ertzetik 20 bat metro jaitsi eta 31. mugarria topatuko dugu (granito-harria), itxura irregularrekoa, Eibar-Markina-Elgoibar banatzen dituena eta Garaiguren izena duena.

Hurrengo mugarria pinudi ertzetik jarraituta topatuko dugu, hego-ekialdera, 90 bat metrora. Horixe dugu 32. mugarria, Eibar-Elgoibar, Garaigurenzelaia izena duena, karearrizkoa da.

Horren hurrengoa desagertuta dago. Aktak dio oinarri karratuko granito-harri bat dela, 50×50 cm-koa.  Nebera izena zuen eta Saturio erreka sortzen den lekuaren ondoan zegoen.

Hortik Saturio baserriraino –Maltzagatik Elgoibarrera doan 634 errepidearen ondoan dagoena- errekaren ubidea bera da Eibar eta Elgoibar herrien arteko muga.

Errekatik jaistea nahiko zaila denez, eta Saturioko zentral zaharreko mugarria eta Maltzagakoa galduta daudenez, Kalamuako lautik aurrera, Garagoitxi inguratuta, Aizketa eta Akondia arteko lepora heltzen den bidea hartuko dugu. Hortik, Krabelin gainera joan gaitezke betiko bidetik, edo, bestela, Aizketara igo.  Krabelin gainetik Arratera iritsiko gara errepidez. Errepidea utzi eta Olabeko zelaia inguratzen duen bidea hartuko dugu Arratera heltzeko.

Elizara heldu baino lehentxeago, ezkerrera hartuko dugu, Tiro Pitxoitik behera joateko. Beheraxeago, hormigoizko pista utziko dugu ezkerrera hartzeko,  eta aurrerago, eskumatik segituko dugu, bideak duen bihurgune batean ezkerrera hartuko dugu behera egiteko eta, zertxobait beheraxeago, gure eskumara geratzen den bide motzagoa edo lasterbidea hartuko dugu, aurreko  bidean utziko gaituena.  Hurrengo bidegurutzean ezkerretik egingo dugu eta handik laster dugu Gaztelu baserria. Hortik, hormigoizko bide batetik Arizmendi baserrira iritsiko gara, hormigoizko pistatik, Argiano eta Arikitxa baserrietatik pasatuko gara. Baserri horretatik aurrera, bidegurutze batean ezkerrera hartuko dugu, eta pistatik behera, Azitaingo biribilgunetik gertu utziko gaitu. Badaezpada, La Salle ikastetxera doan bidea hartuko dugu, errepidea gaineko pasabidetik zeharkatzeko.

Hor amaitzen da Iparreko mugarrien ibilbidea.

Vuelta a Eibar por los mugarris

Esta vuelta al término municipal de Eibar pretende  recorrer sus límites siguiendo el trazado  más próximo posible a la línea de la linde con los ocho municipios colindantes. Se efectuará por zonas transitables y, a la vez, se podrán ver la mayoría de los mojones. Como se puede apreciar, hay zonas en las que inevitablemente hay que caminar por  asfalto (por ejemplo,  desde el caserío Oregizar hasta los caseríos Aboaga).

Un inconveniente importante se presenta en la zona de Saturio a Maltzaga y la subida al barrio de Irure. Los mojones de Saturio y Maltzaga no existen: las obras de ampliación de  la carretera se los llevaron por delante. Es curioso que ni la Diputación de Guipúzcoa, ni los ayuntamientos de Eibar, Elgoibar y Placencia hayan hecho nada por  restaurarlos. Además, Euskotren tiene vallado el trazado del ferrocarril desde Maltzaga hasta la zona de Apalategi, con lo que  es imposible  plantear la subida directa a Irure.

Nuestra recomendación es hacer el recorrido a finales de invierno o principios de primavera, puesto que en esa época la vegetación es  menor y se hace más fácil localizar los mojones.

Por último, hemos decidido hacer el recorrido -unos 35 km en total- en dos etapas. En la primera recorreremos los mojones de la margen izquierda del río Ego, desde la zona del caserío Arizti hasta Azitain. Y en la segunda,  los de la margen derecha, empezando por Azitain y terminando en el límite  entre Gipuzkoa y Bizkaia.

Primera etapa.

Planteamos el inicio de la primera  etapa, saliendo del CDE, con la ya habitual foto, y llegaremos a la plazoleta del barrio de Amaña, desde donde subiremos a las escuelas. Al llegar a la entrada de las mismas, giramos a la izquierda y subimos  por el amplio camino hecho para el movimiento de tierras  de la variante. Seguiremos por ese camino hasta casi llegar a la explanada  formada por los escombros. Unos 15 metros antes de la mencionada explanada, giraremos a la derecha 180º y, por un camino con algo  de broza, caminaremos hacia el Este, hasta llegar  a una pequeña explanada, desde donde descenderemos unos 30 metros hasta toparnos con una alambrada:  el mojón nº 1, denominado Ariztiburu, común a Eibar, Ermua y Zaldibar, está justo debajo de ella.

Volveremos de nuevo a la explanada y seguimos por la senda que arranca de la misma. Subimos por el cordal,  hasta llegar al poste  del tendido eléctrico, 25 metros más arriba encontraremos el nº 2, Eibar-Ermua,  Ariztiburu 1. Seguimos subiendo y, 70 metros más arriba,  hallaremos el nº 3, Eibar-Ermua,  Ariztiburu 2. El siguiente mojón, el número 4,  Eibar-Ermua, llamado Lindari, está  130 metros más arriba, justo al coronar el alto.

Seguimos llaneando por lo alto del cordal,  en paralelo a una alambrada;  después de un puesto de palomas,  encontraremos a nuestra derecha  una puerta  de madera, al  lado de la misma está el mojón de hormigón nº 5, Eibar-Ermua. Veinticinco 25 metros más adelante, detrás de la alambrada, está el mojón nº6 de piedra arenisca. No está  catalogado; por la inscripción, se trata de un mojón que también era utilizado por el marqués de Santa Cruz para sus  linderos particulares con una inscripción en forma de “S”. Seguimos adelante; enseguida,  alcanzamos la pista de hormigón  donde  giramos a la izquierda; luego nos encontramos con la pista de asfalto que sube de Ermua, giramos a la derecha y, al llegar a la altura de una puerta metálica, veremos el mojón de hormigón nº 9, Eibar-Ermua, denominado Ariztizabal.

Cruzamos la puerta y,  a 24 metros al sur,  tenemos el mojón nº 8,  de piedra arenisca. Si continuamos por la senda hacia el  SO, a unos 100 metros, está el nº 7,  también es de piedra arenisca. No sabemos porqué no están catalogados estos dos  mojones a pesar de estar sobre la linde.

Volvemos al anterior mojón nº 9 y subimos por el camino asfaltado  hasta llegar a los dos caseríos Elorretabekua; justo detrás del de la derecha, y dentro  del cercado, está el mojón nº 10, Eibar-Ermua,  Elorretabekua.

Seguimos subiendo por el camino asfaltado  y unos metros antes del caserío Elorretagoikua, a nuestra  derecha,  veremos un pequeño encinal. Aquí, a unos  35 metros del camino, y dentro del mismo, está el mojón nº 11, de  piedra caliza y con una cruz grabada. Tampoco está catalogado.

Regresamos  y  subimos por el camino que asciende a Urko;  pasamos por delante del caserío Elorretagoikua; a unos 35 metros encima del mismo, junto al camino, tenemos el mojón de hormigón nº 12, Eibar-Ermua, denominado Elorretagoikua.

Continuamos  subiendo y, al llegar a una plantación de robles americanos, a la izquierda del camino, veremos el mojón nº 13. Es de piedra arenisca. No está catalogado.

Unos metros más adelante giramos a la derecha y,  50 metros más arriba,  a la izquierda del camino, tenemos el mojón de hormigón nº 14, Eibar-Ermua, denominado Amezti.

Continuamos por el camino haciendo caso omiso a la senda que sale junto al mojón, y llegamos a una puerta metálica que da acceso a un prado;  cruzamos la puerta y subimos por el prado. Casi al final del mismo nos encontraremos con el mojón nº 15, Eibar-Ermua, de nombre Aritxuluetaburu.

Tomamos una senda que asciende por el cordal hasta llegar al camino que hemos dejado al cruzar la puerta metálica, esto es: la habitual vía para subir  a Urko. Más arriba, a nuestra derecha, veremos el camino que, por el barranco de Urko, se dirige a Ixua; nosotros seguimos hacia arriba y, a unos cien pasos de este cruce y  a la derecha de la senda, encontraremos el mojón  nº 16, Eibar-Ermua, denominado Ameztiburu.

Desde aquí, hasta la cima de Urko, y hasta el collado de Urresti, no hay más mojones,  la linde con Ermua sigue por  el cordal que desciende desde la cima. Una vez alcanzada ésta, junto al vértice geodésico, observamos que  sobresale  un trozo de tubo metálico del suelo,  suponemos que se trata de la antigua cruz de Urko que, según dice el acta de 1927,  es Urkokurutzea, que  hacía las veces  de mojón. Lo hemos numerado con el º 17 para darle carácter de mojón.

Desde la cima de Urko, la linde sigue el cordal que desciende hacia el Oeste por un buen sendero. Cuando salimos del pinar,  en  collado denominado Urresti,   cruzamos una puerta y a unos 135 metros dejamos la senda  que llanea y tomamos otra que sale por la derecha, a pocos metros, a nuestra derecha, encontraremos el mojón nº 18,Eibar-Ermua, denominado Urrestigaina.

Desde aquí,  para llegar al mojón del monte Auntzarte,  la senda está  prácticamente cubierta de maleza;  la mejor solución es   volver a la senda  que hemos dejado  y seguir por la misma hasta un pequeño claro  cercano al cordal. En ese punto giramos a la derecha y, por un camino herboso, retrocedemos hasta las proximidades de la cima, donde está el mojón nº 19,  común a las poblaciones de Eibar, Ermua  y Mallabia,  llamado Auntzarte.

Volvemos al claro y continuamos por el cordal  hasta llegar a un pequeño llano; en el siguiente promontorio denominado Mundiogaina está el mojón nº 20, Eibar-Mallabia,  llamado también Mundiogaina.

Empezamos  a bajar siguiendo el cordal; buscamos una alambrada a nuestra derecha  y, justo en un paso de la misma,  está el mojón nº 21,  común a las poblaciones de Eibar, Mallabia y Markina, denominado Zabaleta 1.

Seguimos bajando por el cordal hacia el Oeste. Debemos estar atentos a las ruinas de una txabola que está a la izquierda del camino,  porque  debajo de la misma, a unos metros,  está el mojón nº 22, Eibar-Markina, denominado Zabaleta 2.

Continuamos  bajando por el cordal por un camino flanqueado  a ambos lados por pinos, el siguiente mojón nº23, Eibar-Markina,  llamado Zabaleta 3, está roto y se encuentra a unos 3 metros a la derecha del camino en una zona bastante llana y a  unos  10 metros más abajo de un ciprés.

Llegamos a un cruce de caminos y seguimos por el cordal hacia el Oeste, más adelante, en una zona despejada y a la  izquierda del camino, encontraremos el mojón  nº 24, Eibar-Markina, denominado Arraiza.

Continuamos bajando por el  cordal y hallaremos el mojón nº 25, Eibar-Markina,  Arraiza 2.

Aquí podemos optar por seguir por el camino que sale hacia la izquierda -que haciendo un rodeo por la izquierda vuelve más abajo a juntarse con el cordal-  o descender directamente por el cordal. Si elegimos esta segunda opción, unos pocos metros más abajo, siguiendo  por una senda imprecisa,  podremos visitar un nido de ametralladora de la guerra civil.  Más abajo nos encontramos con el camino que sube desde el barrio de Aguinaga al de los caseríos Arando. Nosotros seguimos hacia la  txabola que está enfrente; unos metros antes de llegar a la misma  encontraremos el mojón nº 26, Eibar-Markina, denominado Pagadibeltza.

Hacia el Oeste, siguiendo el camino, llegaremos al caserío Oregizar donde giraremos a la derecha, pero para ver el mojón nº27, Eibar-Markina, denominado Oregizar, seguiremos hacia el oeste unos 30 metros. Lo encontraremos  entre el muro de piedras y el prado.

Desde el caserío Oregizar descendemos al Barrio de Aguinaga y desde aquí, por carretera,  hasta el cruce de la carretera  que baja del alto de Ixua.

Visitar el mojón nº 28, Eibar-Markina, denominado Amurutegi, es harto complicado y tiene el inconveniente añadido de que desde éste es imposible acceder a los caseríos Aboaga, es obligado bajar de nuevo a  la carretera y seguir por la misma. Por lo tanto, nuestra propuesta es seguir por la carretera hasta el cruce de los caseríos Aboaga, son un par de km  prácticamente inevitables. Una vez  en los caseríos  mencionados,  ascenderemos por el camino que sube entre ambos, y llegaremos  a una puerta situada a nuestra izquierda junto a un  haya y una encina. Si queremos visitar el mojón nº 29  cruzaremos la puerta y atravesaremos el pinar llaneando por una imperceptible senda; al llegar a una alambrada,  la cruzamos, y salimos a un prado; a nuestra izquierda, junto a la alambrada,  está el mojón nº 29, Eibar-Markina, denominado Bolunegi.

Retrocedemos  hasta la puerta, giramos a la izquierda  y seguimos subiendo  hacia lo alto de la loma, pasamos una puerta y un poco más adelante  continuamos por la izquierda para encontrarnos con el camino de hormigón que baja al caserío Larrañeta. Subimos por él  hasta alcanzar el cruce de caminos donde continuaremos  por la izquierda  siguiendo las marcas blancas y amarillas de PR (pequeño recorrido).

Avanzamos por el camino de hormigón y más adelante lo abandonamos  para continuar por la derecha por otro de tierra, llegaremos a un  cruce  que lo identificaremos por las ruinas de una txabola ocultas por la maleza; a la izquierda del camino, junto a unos avellanos, está el mojón nº 30, Eibar-Markina, denominado Gorostadikolaua.

Desde  este  cruce de caminos seguimos de frente por el  que desciende, hasta que nos encontremos con una chabola a nuestra derecha,; aquí seguimos de frente por el camino que asciende  con fuerte rampa hasta el llano de Kalamua, antiguamente conocido por el llano de Garaiguren. Cabe resaltar que en el año 1504 existían 5 mojones desde Amurutegi hasta este punto y actualmente no quedan más que dos.

En esta  zona debemos continuar  unos 140 metros hacia la cima de Kalamua y tomar el camino que sube por la derecha; al llegar al pinar,  bajamos por su borde unos 20 metros y encontraremos el mojón 31 (piedra berroqueña o granítica) de forma irregular,  mojón que divide Eibar, Markina y Elgoibar, denominado Garaiguren.

El siguiente mojón  se halla en el borde del pinar hacia el Suroeste, a unos  90 metros, es el  nº 32, Eibar-Elgoibar, denominado Garaigurenzelaia.

El  mojón denominado Nebera, situado junto al nacimiento del rio Saturio.  está desaparecido. Dice el acta que se trata de una piedra berroqueña de base cuadrada de 50×50 cms.

Desde aquí hasta el caserío Saturio situado en la carretera N-634 entreMaltzaga y Eibar,  la propia regata es la que hace de linde, es la muga entre  Eibar y Elgoibar.

Descender siguiendo la regata es complicado; además, los mojones de la antigua central de Saturio y el Maltzaga están desaparecidos. Nosotros, desde el llano de Kalamua  seguiremos el camino que,  bordeando Garagoitxi, llega al collado entre Aizketa y Akondia. Desde aquí podemos optar a bajar al alto de Krabelin por el camino normal o bien subiendo a Aizketa.  Desde el alto de Krabelin seguimos unos metros por carretera hacia Arrate, luego la abandonamos y continuamos por el camino de tierra que bordea la campa de Olabe para llegar al Santuario de Arrate.

Unos metros antes de llegar al santuario giraremos a la izquierda para iniciar la bajada por debajo del tiro pichón. Dejaremos la pista de hormigón para girar a la izquierda, más adelante seguiremos por la derecha, en una curva del camino seguimos bajando por la izquierda y  poco más abajo deberemos estar atentos a un atajo que sale por nuestra derecha  y nos deja  de nuevo en  el camino por el que bajamos. En un nuevo cruce seguimos por la izquierda y en breve llegaremos al caserío Gaztelu, desde aquí,  por camino de hormigón, bajamos al caserío Arizmendi, continuamos bajando y  pasaremos por los caseríos Argiñao y Arikitxa. Después de este caserío, en un cruce, continuamos por la izquierda  bajando por la pista que  nos dejará  cerca de  la rotonda de Acitain. Por seguridad  debemos subir hacia el colegio de La Salle  y cruzar la carretera por el paso elevado.

Aquí termina el recorrido de los mojones de la parte Norte.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *