Eibarko Itzulia Mugarriz-Mugarri. HEGOALDEA

[map style=»width: auto; height:400px; margin:20px 0px 20px 0px; border: 1px solid black;» gpx=»https://www.deporeibar.com/mendia/files/Eibarko itzulia mugarriz mugarri HEGOALDEA.gpx»]

Bigarren etapa.

Hegoaldeko mugarrien ibilbideari ekiteko Eibarko Klub Deportibotik aterako gara Azitaingo plazaraino. Erreka gaineko zubia igaro eta Loiola baserrira doan bidea hartuko dugu. Eguren baserria ezkerrean utziko dugu, eta goraxeago, Eizkoaga (Izkua). Bidegurutze batera helduko gara; ezkerrera Egurenabeletxe dagoela dioen seinalera heltzen garenean, bide hori hartu eta Loiolaabeletxe baserritik gertu helduko gara. Bidea ezkerretik doa eta goian ere ezkerretik, lauan. Bide horretatik Irure  auzora helduko gara. Hor, mugarri bi azkar topatuko digu. Bata baserri aurrean, 38.  mugarria, Eibar-Soraluze, Irureplaza izenekoa, karearrizkoa da, eta bestea, ezkerreko bidetik 75 metro ingurura, 37. mugarria, Eibar-Soraluze, Iruregaina izenekoa, karearrizkoa da.   Sutxuegi mugarria bilatzea -36. zenbakikoa- ez da erraza: 37.aren iparrean dago, 145 metro ingurura, baina hara heltzeko 100 bat metro atzera egin beharra dugu lehen Irureraino ekarri gaituen bidetik, han eskumara hartu eta bide nahiko zikin bat hartu.  Pinu artean ezkutatuta dago. Iruretik Maltzaga doan muinoaren gainean dago.

Irure auzotik  Illordora igoko dugu pistatik, bideak bihurgune handiak ditu; baserrira heldu baino lehen, bide azpian, ardiak gordetzeko txabola bat dago eta Eibar-Soraluze mugarria, 39. zenbakikoa, haren ondoan dago, karearrizkoa da.

Gora eginda, baserrira heltzean, eskumara hartuta, zelaia dugu. Hor hiru pago daude eta 40. mugarria, Eibar-Soraluze, Illordohirupago izenekoa, horien gainean dago, karearrizkoa da.

Hurrengo mugarriak  Illordogain mendiaren gainean daude. Illordo baserritik pasatu eta metro batzuk aurreraxeago, eskumatik doan bidea hartuko dugu. Pago bat dugu erreferentziatzat: eskumara hartu eta zelai batetik, goian, pinadirako pasoa bilatuko dugu. Bidezidor moduko batetik –mendi gaina bistatik galtzeke- Illordogain mendiaren gaina dugu. Erpin geodesikoa du. Metro batzuk lehenxeago gasaren zutabe hori bat dago. Illordogaina 1 izeneko 41. mugarria, Eibar-Soraluze, alanbre-saretik 3 bat metrora dago, karearrizkoa da . Mendi-sokatetik joanda 42. mugarria topatuko dugu, Eibar-Soraluze, Illordogaina 2. Bidearen ezkerrean geratzen da, gasaren zutabe batetik eta alanbre-hesitik gertu, karearrizkoa da. Mendi-sokatik aurrera dugu 43.a, Eibar-Soraluze,  Illordogaina 3, karearrizkoa da . Hori ere bidearen ezkerreko aldean geratzen da, gasaren postetik 3 bat metro lehenago, alanbre-sarearen ondoan.  Eibar-Soraluze 44. mugarria Igartuzelai 1 izenekoa, karearrizkoa da, bidearen ezkerrean aurkiko dugu, haritz gazte baten ondoan.

Igartua gainera heltzerakoan, parean, izen bereko txabola dugu. Ezkerreko bidetik hartuta, txabola baino 25 metro lehenago, 45. mugarria topatuko dugu, Eibar-Soraluze izenekoa, Igartuzelai 2 deitzen dena, karearrizkoa da.

Ezkerretik Illordo mendiaren buzoira doan bidezidorra hartuko dugu. Goraxeago, bidezidorretik eskumara, 172 metrora, 46. mugarria dago, Eibar-Soraluze. Igartuzelai 3 dugu hori, karearrizkoa da .

Hurrengo mugarria 47a da, Eibar-Soraluze. Izen bi ditu: Illordo edo Pagobedeinkatua. Ez dugu mugarria bera topatu, baina kokapena buzoiarena denez, buzoia da mugarritzat hartzen duguna.

Gainetik goaz hego-mendebalera. Bidean, erlauntzak aurkituko ditugunez, kontu handia jarri behar dugu horietatik apartatzen. Bidea hartu berriro eta metro batzuetara, gure ezkerrera, trintxera-itxura moduko leku batean dugu 48. mugarria, Eibar-Soraluze, Pagomakur izena duena, karearrizkoa da. Aurreko mugarritik 185 metro ingurura dago  lurrean botata.

Bidea ona da; aurrekotik 125 metro ingurura, bidegurutze batetik gertu eta bidearen ezkerrera,49. mugarria dugu, Eibar-Soraluze. Santutxutrangua du izena; berria da, hormigoizkoa, 80 cm luze eta hori ere lurrean botata.

Hurrengoa, 50a, Eibar-Soraluze, Santutxuzabala izenekoa. Hori ere bidearen ezkerreko aldean geratzen da,  aurrekotik 183 metrora; alboan pinuak eta urki gazte bat du, karearrizkoa da.

Santutxuaingeruguarda dugu hurrengoa, bidearen ezkerreko aldetik hamar bat metrora, urak banatzen dituen muinoan eta aurreko mugarritik 234 metro ingurura. Mugarri hori  triangeluarra edo hirukoa da, Eibar-Bergara-Soraluze.

Bidera bueltatzeke Aingeruguarda menditik jaisten den muinotik aurrera goaz; handik 85 metrora, bide baten azpian, 52. mugarria dugu, Eibar-Bergara, Santutxueta. 1784 urtea du markatuta, harearrizkoa da.

Bidera bueltatu eta eskumara hartuko dugu; bide honek bat egiten du aurrekoarekin eta bidegurutze batera helduko gara. 53. mugarrira heltzeko, eskumara hartu behar dugu eta sastraka apur bat duen bide bat hartu. Aurreraxeago, ezkerreko bidea hartuko dugu, eta hortik aurrera eskumara begira joan behar dugu: barrenean, bizpahiru pago dauden lekuaren ondoan dugu 53. mugarria, Eibar-Bergara, Kinarraburu izenekoa, karearrizkoa da. Ikusteko, 25 metro inguru egin behar ditugu mendian behera. Utzi dugun bidera bueltatu eta Topinburutik datorren mendi-sokatera heltzean, Salbador aldera, bidearen beheko aldean, altzifre biren artean dago  54. mugarria, Eibar-Bergara, Salbadorkurutzea izenekoa, harearrizkoa da.

Hego-mendebaldera joaten darraigu eta belar-bide batean hurrengo mugarria dugu, 55ª, Eibar-Bergara, Sarroi 1 izenekoa, harearrizkoa da. Bide azpian dago, 16 metro ingurura, sakonune batera heldu baino lehen. Pinu apurtu bat, beherago altzifre bat eta burdin-sare bat daude. Aurrekotik 195 metro ingurura dago.

Sarroi 2 dugu hurrengoa, 56a, harearrizkoa da, Eibar-Bergara. Horra heltzeko bidean 304 metro inguru egingo ditugu aurrera. Bide azpian bertan dago, erdi-lurperatuta. Gure eskumatik behera datorren beste bide batetik elkartu baino lehen dago. Erreferentzia moduan: pinu beltzak dituen basoa amaitu eta izeia-basoa hasten den tokian,  bigarren eta hirugarren izaia-ilara artean.

Belar-bidetik aurrera, Salbadorretik datorren pistara helduko gara: Eibar-Bergara 57. Mugarria, harearrizkoa da -Bergaretxezelaia izenekoa- pistaren eskumako aldean dago, jausita, bide azpian, 4 bat metrora.

Azurtzako bidea bilatzeko aurrera eginda 85 metro inguru egingo ditugu eta hor aurkituko dugu 58. mugarria, Eibar-Bergara,  Bergaretxezelaia 2, harearrizkoa da. Errepidetik 25 metro ingurura, eskumara, Unbera doan bidearen goiko aldean.

Errepidetik goaz pinu beltzak amaitu eta izaiak hasten diren lekura arte. 59. mugarria topatzeko, Eibar-Bergara-Elgeta mugarria, Azurtzaiturriburu izenekoa, harearrizkoa da, pinu-klase bion artetik  iparrera hartuko dugu, 47 metro inguruan.

Eibar-Elgeta 60. mugarria, Azurtzakoiturria izenekoa, desagertuta dago, eta hurrengoa, 61. zenbakikoa, Eibar-Elgeta hori ere, Santiagozahar izenekoa ere bai. Beraz, hurrengoa bilatzeko errepidez joango da Azurtza baserri bietara heltzeko. Hor, eskumara hartuko dugu Galdaramiño mendira doan pistatik. Hori utzi eta gure eskumara geratzen bigarren den bidea hartuko dugu, Unbera doan mendi-sokatzean utziko gaituen bidea. Pista horren laugunean dugu 62. mugarria, Eibar-Elgeta, Unbe izena duena, karearrizkoa da.

Unbe mugarritik burdin-sare bat zeharkatu eta Galdaramiño mendiaren iparraldeko mendi-sokatera eramango gaituen bidetik jarraituko dugu. Hortik behera joan, ate bat igaro eta metro batzuk beheraxeago, gure eskuman, pago baten eta altzifre edo nekosta baten ondoan 63. mugarria topatuko dugu, Eibar-Elgeta, Laupago izenekoa, karearrizkoa da.

Iparrera segituko dugu, eta eskumatik datorren bide batera heltzen garenean hura hartu eta aurrera egingo dugu. Hor egon beharko litzateke 64. mugarria, Eibar-Elgeta, Burrukaleku izenekoa.

Mendi bizkarretik goaz 65. mugarriaren bila, Eibar-Elgeta, Pagobakarra izena duena, karearrizkoa da. Aldapa handiko jaitsiera bat hasten den lekuan dugu, gasaren zutabe hori baten ondoan.

Gasaren hoditeria doan bizkarretik behera egingo dugu, pista bi gurutzatu eta hirugarrenera heltzean, gasaren hoditeriaren ezkerreko aldetik 35. metro ingurura dugu 66. mugarria, Burdinkurutz izenekoa, karearrizkoa da. Lurrean botata dago.

Pistara igo, eskumara hartu eta Elgeta bidera iritsiko gara. Handik 270 metro inguru egin eta, ezkerrean, ia errepide-zati zuzenaren hasieran dugu 67. mugarria, Eibar-Elgeta, Iburbidea izenekoa, karearrizkoa da.

Eibar-Elgeta-Zaldibar udalerrien mugarria, 68. zenbakikoa eta Ibur izenekoa, ez da topatu, leku zehatza zein den jakin arren. Beraz, bere horretan utziko dugu. Errepidetik behera egingo dugu, eta parkea amaitu eta Isasi okindegia baino lehen, ezkerrera hartu eta gasaren bidetik egingo dugu Ibur industrialdearen errepidera iritsi arte. Han eskumara hartu eta 634. errepidera helduko gara. Hor topatuko dugu 69. mugarria, Gipuzkoa eta Bizkaia elkartzen diren lekua. Ez da  herri-mugarria baina horrelakotzat hartuko dugu: lurralde bien muga da, Ibur errekaren ubide zaharraren gainean dago kokatuta. Mugarriak jasotzen dituen akten arabera, erreka horren ubidea zen Eibar Zaldibarretik bereizten zuena, Ego errekarekin elkartu arte.

70. zenbakikoa, Eibar-Zaldibar, Katillukoetxeostea izenakoa, Ego errekaren beste aldean dago, Katillu etxearen alboan. Gaur egun hormigoizko plaka batekin dago lurperatuta. Plaka metalikoa mugarrien  zenbakiekin jarri dute horman josita. Dakiguna da Eibarko alkatetza ahalegintzen ari dela hori bistaratzeko.

71. mugarria, Eibar-Zaldibar, Katillukoetxeburua, saihesbidearen eta horko lurrak ateratzeko erabilitako bidearen artean egon beharko litzateke.

Segunda etapa.

Para iniciar el recorrido de los mojones de la parte Sur saldremos del CDE hasta llegar a la plazoleta de  Acitain; cruzaremos el puente sobre el río  e iniciamos la subida hacia el  caserío Loiola (Loixola), dejamos a la izquierda el caserío Eguren  y más arriba   Eizkoaga (Izkua). Llegamos al cruce donde a la izquierda indica Egigurenabeletxe,  tomamos esa pista y llegamos  cerca del caserío Loixolabeletxe, el camino sigue por la izquierda y más arriba también por la izquierda, llaneando. Este camino nos lleva hasta el barrio de Irure. Desde este punto  fácilmente encontraremos dos mojones, uno frente al caserío, el nº 38, Eibar-Soraluce, denominadoIrureplaza, y el otro siguiendo unos 75 metros el camino hacia la izquierda, el nº 37, Eibar-Soraluce, llamado Iruregaina.  Localizar el mojón nº 36 Sutxuegi es complicado: está a 145 metros al norte del nº 37, pero,  para llegar a él hay retroceder unos 100 metros por el camino que hemos traído hasta Irure, girar a la derecha y avanzar por un camino con bastante maleza. Se encuentra  escondido entre pinos: está sobre la loma que desciende de Irure a Maltzaga.

Desde el barrio de Irure subiremos por la pista de hormigón hacia el caserío Illordo, el camino hace una gran rodeo;  poco antes de llegar al  mencionado caserío, justo debajo del camino, hay una txabola  donde guardan las ovejas, el mojón nº 39, Eibar-Soraluce, está junto a la misma.

Seguimos subiendo, y al llegar al caserío, a la derecha, veremos una pradera con tres hayas: el mojón nº 40 Eibar-Soraluce, denominado Illordohirupago, está justo encima de las hayas.

Los siguientes mojones están en lo alto del monte Illordogain, para acceder a ellos pasamos por el caserío Illordo y  unos pocos metros más adelante, tomamos un camino que sube por la derecha; un haya nos servirá de referencia, giramos a la derecha y, subiendo por una pradera, buscamos en lo alto de la misma un paso hacia el pinar, por una senda difusa y sin salir de la loma, subimos derechos a lo alto del monte denominado Illordogain; tiene vértice geodésico. Unos metros antes hay un poste amarillo del gas, el mojón nº 41, Eibar-Soraluce, denominado Illordogaina 1, se encuentra a unos 3 metros  de la alambrada. Seguimos por lo alto del cordal y encontraremos el mojón nº 42, Eibar-Soraluce, denominado Illordogaina 2 ,que se halla a la izquierda del camino  y cerca de un poste amarillo del gas y la alambrada. Avanzamos por el cordal, el mojón nº 43 Eibar-Soraluce, denominado Illordogaina 3, también está a la izquierda del camino, unos tres metros antes de otro poste amarillo y junto a la alambrada.  Seguimos avanzando, el mojón nº 44 Eibar-Soraluce, denominado Igartuazelai 1,lo encontraremos a la izquierda del camino junto a un roble joven.

Llegamos al collado de Igartua; de frente, veremos la txabola del mismo nombre, seguimos por el camino de la izquierda y 25 metros antes de la txabola encontraremos el mojón nº 45 Eibar-Soraluce, denominado Igartuzelai 2.

Por la izquierda, tomamos la senda que sube hacia el buzón de Illordo;  más arriba y a la derecha de la senda  a unos 172 metros se encuentra el mojón nº 46, Eibar-Soraluce, denominado Igartuazelai 3.

El siguiente mojón, el nº47, Eibar-Soraluce, denominado Pago Bedeinkatua según actas,  no lo hemos localizado. Por la descripción realizada en la documentación, su ubicación es la misma que la del buzón, por lo tanto tomamos el buzón como mojón.  Hay que recalcar que en dicha zona estuvo ubicado el frente en la guerra civil y que todavía quedan restos de trincheras.

Continuamos  por la loma hacia el SO. Hay que tener cuidado en separarse de las   colmenas  de abejas que encontraremos cerca de la cima, alcanzaremos el camino que bordea el monte Illordo por la derecha, seguimos unos pocos metros y a nuestra izquierda, en una zona que parece de trincheras, está el mojón nº 48, Eibar-Soraluce, denominado Pagomakur, que se encuentra a unos 185 del anterior; está tumbado.

Avanzamos por el  camino y, a unos 125 metros del anterior, cerca de un cruce, a  la izquierda del camino encontraremos el mojón nº 49, Eibar-Soraluze, denominado Santutxutrangua, mojón nuevo  de hormigón  de unos 80 cm de largo que está tumbado.

El siguiente mojón   nº 50, Eibar-Soraluze, denominado Santutxuzabala también está a la izquierda del camino, a unos 183 metros del anterior, junto a él hay  pinos y un abedul joven.

El siguiente mojón nº 51 -Eibar-Soraluce-Bergara- denominado  Santutxuaingeruguarda, está a unos  diez metros a la izquierda del camino y en la loma que divide las aguas, a  unos 234 metros del anterior. Es un mojón de forma triangular.

Sin volver al camino seguimos  subiendo por la loma que baja del monte  Aingeruguarda y a unos  85 metros y justo debajo de un camino, se encuentra el mojón nº 52, Eibar-Bergara,  llamado Santutxueta. Tiene la inscripción “1764”.

Subimos al camino y giramos a la derecha, este camino se une con el que traíamos anteriormente; llegamos a un cruce de caminos. Para acceder al mojón 53 debemos girar a la derecha y tomar un camino con algo de maleza, un poco más adelante seguimos por el camino de la izquierda  y, a partir de aquí, debemos caminar mirando a nuestra derecha. Abajo,  junto a un grupo de dos o tres hayas, encontraremos el mojón nº 53, Eibar-Bergara, al que hemos denominado Kinarra, para verlo tenemos que bajar  unos 25 metros. Volvemos al camino que hemos dejado y, al llegar al cordal que desciende de Topinburu hacia Salbador, en la parte  de abajo del camino entre dos cipreses está el  mojón nº 54, Eibar-Bergara, denominado Salbadorkurutzea.

Seguimos hacia el SO por camino herboso; el siguiente mojón, el  nº  55, Eibar-Bergara, denominado Sarroi 1, está unos 16 metros por  debajo del camino, antes de una depresión que hace el terreno; como referencia hay un pino roto   poco más abajo un ciprés y una alambrada. Está a unos 195 metros desde el anterior.

Para llegar al nº 56, Eibar-Bergara, denominado Sarroi 2, seguiremos el camino de hierba  unos 304 metros, está  justo debajo del camino y semienterrado a unos metros antes del cruce con otro camino que desciende por nuestra derecha. Como referencia  donde acaba el bosque de  pino insignis y empieza el de abetos: está entre la segunda y tercera fila de abetos.

Continuamos  por el camino y salimos a la pista que sube desde Salbador, el mojón nº 57 Eibar-Bergara, denominado Bergaretxezelaia, está en la parte derecha de esta pista, caído unos 4 metros por debajo del camino.

Seguimos  hacia el SO  hacia  la carretera de Azurtza; avanzamos por ella unos  85 metros dirección Azurtza, el mojón nº 58, Eibar-Bergara, llamado Bergaretxezelaia 2, lo encontraremos a unos 25 metros de la carretera a la derecha y encima del  camino que baja hacia Unbe.

Continuamos por la carretera hasta que veamos que se acaba el bosque de pinos insignis y empieza otro de abetos, para encontrar el mojón  nº 59 Eibar-Bergara-Elgeta, denominado Azurtzaiturriburu, tenemos que bajar  siguiendo la línea que separa los dos bosques hacia el Norte unos 47 metros.

El mojón nº 60, Eibar-Elgeta, denominado Azurtzakoiturria, está desaparecido, y el siguiente  nº 61, Eibar-Elgeta, denominado Santiagozahar, también, por lo que para buscar el siguiente iremos por la carretera  para llegar a los dos caseríos Azurtza, aquí giramos a la derecha  por la pista que sube al monte Galdaramiño, que lo dejaremos  tomando el segundo camino que sale por nuestra derecha, siguiéndolo  llegaremos al cordal que desciende hacia Unbe, en el rellano que hace la pista está el mojón nº 62 Eibar-Elgeta, denominado Unbe.

Desde  el mojón Unbe pasaremos una alambrada y seguiremos el camino que  llaneando nos lleva  al cordal norte de Galdaramiño,  desde aquí descenderemos, pasaremos una puerta y unos metros más abajo, a nuestra derecha,  junto un haya y un ciprés encontraremos el mojón nº 63, Eibar-Elgeta, denominado Laupago.

Continuamos por el cordal hacia el Norte, llegaremos a un camino que desciende por la derecha, seguimos de frente. En esta zona debería estar el mojón nº 64, Eibar-Elgeta, denominado Burrukaleku pero no lo hemos hallado.

Avanzamos por la loma en busca del mojón nº 65, Eibar-Elgeta, denominado Pagobakarra, que lo encontraremos  justo donde el cordal inicia una bajada muy pronunciada y junto a un poste amarillo del gas.

Bajamos por la loma donde discurre la conducción del gas, cruzamos dos pistas y al llegar a la tercera, unos 35 metros más abajo,  en la parte izquierda de la conducción del gas,  está el mojón nº 66, denominado Burdinkurutz, está tumbado.

Subimos a la pista, giramos a la derecha y  continuamos bajando por la misma  hasta desembocar en la carretera de Elgeta, bajamos por la carretera  unos 270 metros y a la izquierda, casi al comienzo del tramo recto, está el mojón nº 67, Eibar-Elgeta, denominado Elgetakoerrepidea.

El mojón nº 68, Eibar-Elgeta-Zaldibar,  denominado Ibur  está desaparecido a pesar de que su ubicación está definida, por lo que desestimamos  pasar por él. Bajaremos por la carretera  hasta el final del merendero y, antes de la panadería Isasi, giramos a la izquierda y bajamos por la conducción del gas hasta la carretera  del polígono industrial de Ibur; giramos a la derecha y llegamos a la N-634 donde encontraremos  el mojón provincial nº 69 (BizkaiaGipuzkoa), no es un mojón al uso pero lo tomamos como tal  por dos razones: por un lado,  delimita las dos provincias y, por otro, está justo encima del antiguo cauce del rio Ibur que es el que,  según las actas de amojonamiento, separa Eibar de Zaldibar, hasta encontrarse con el cauce del rio Ego.

El nº 70, Eibar-Zaldibar, denominado Katillukoetxeostia está al otro lado del río Ego junto a la casa Katillu. Actualmente está enterrado en una placa de hormigón.

El nº 71, Eibar-Zaldibar, denominado Katillukoetxeburua  debería estar entre la variante y el camino utilizado para el movimiento de tierras de la variante.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *