Mendi Ezkutua

 Deskribapena

Duela bi urtetatik Deporreko mendi egutegian “Mendi ezkutu» bat dago. Kluben mendi egutegietan, normalean, abiapuntua, ibilbideko mendirik altuena eta helduera-herria agertzen dira. Izena ematerako orduan edo autobusean ematen dira ibilbidearen ordutegia, deskribapena, distantzia, profila, desnibela, GPSarekin egindako ibilbidea, track-a eta mapa zehatza.

“Mendi ezkutua” ekimenak klubeko mendizale gutxi batzuk prestatuko irteera batean datza. Egutegian izenburua agertzen da soilik. Autobuseko gidariak irteeraren unean daki nora goazen. Normalean oso ezagunak ez diren mendiak izaten dira baina izan litezke mendi ezagunagoak ibilbide ez ohikoetatik joanda. Banatzen den mapan ez dira azaltzen herrien, ibaien eta mendien izenak. Ibilbideko altuerak, profila eta deskribapen zehatza azaltzen dira soilik, track gabe. Ibilbidea ez dago markatuta. Honekin guztiarekin lortu nahi da mendian era klasikoan orientatzea, hau da, maparekin, iparrorratzarekin, arreta berezia  jarriz ibilbidearen deskribapenari.

Modu desberdinetan planteatu daiteke:

  • Bat da ibilbide guztiaren deskribapena irteeran ematea.
  • Bestea da ibilbidea 2-3 zatitan banatzea eta hasieran ibilbidearen 1/2 bat edo 1/3 bat banatzea, eta ibilbidearen herena edo erdia egitean gainontzeko zatia banatzea. 

Gehienontzat ez ohikoak diren mendi edo ibilbideetatik egiten diren ibilaldi hauen filosofia da mendizaletasun klasikora itzultzea, mapak interpretatu eta balioestea, testuak, iparrorratza, zuhaiztia ezagutzea, paisaiak, bideak, bidexkak, mendiak, ibaiak… aztertzea eta interpretatzea ibilbide osoan.

Presetatik eta lehiaketatik ihes egiten duen mendizaletasun artisaua.

Talde-lana da, guztien artean, auzolanarekin helmugara iristeko.

Nora goazen ez jakitearen zirrara, ziurgabetasuna, magia, misterioa batzuei gustatuko zaie, beste batzuei segurtasun-gabezia eragingo die eta beste batzuk motibatuta egongo dira erronka txiki honen aurrean. Prestatzeak lan handia eskatzen du, oso markatuta ez dauden ibilbideak aurkitzea gero eta zailagoa delako eta Deporreko mendizaleok Euskal Herri guztian zehar ibili garelako.

Orain, mugikorrean internet izatea bezalako teknologia berriekin, batzuek track-a berehala ezagutuko dute orria banatzean, eta martxa hau errutinazko martxa batean bihurtuko dute. Dagoeneko Alpeetako, eta aurki Euskal Herriko, hainbat mendi ibilbidetan informazio posteak jartzen ari dira GPSan datuak kargatzeko, eta horren ondorioz, urte gutxi batzuk barru “Mendi ezkutuak” ezkutua izateari utziko dio edo desagertu egingo da.

Descripción

Desde hace dos años en el calendario de montaña del Depor hay un “Mendi ezkutua”. Habitualmente en los calendarios de montaña de los clubes figuran el punto de partida, el monte más alto del recorrido y el pueblo de llegada. Al inscribirse o en el bus, se da la hora del recorrido, descripción, distancia, perfil, desniveles, recorrido realizado con GPS, tracks y mapa detallado.

“Mendi ezkutua” consiste en una salida preparada por unos pocos montañeros del club y en el calendario sólo aparece éste título. El conductor del bus sabe a dónde vamos en el momento de la salida. Habitualmente son montes poco conocidos aunque también puede tratarse de montes más familiares pero por rutas menos habituales. En el mapa que se da no hay nombres de pueblos, ríos, montes, collados. Sólo hay alturas, perfil del recorrido y una descripción de lo más detallada posible, sin tracks. El recorrido no está balizado. Con todo esto se pretende orientarse en la montaña de una forma clásica, con mapa, brújula, prestando una especial atención a la descripción del recorrido que debe ser minuciosa y detallada.

Se puede plantear de diversas maneras:

  • Una es entregando en la salida la descripción de todo el recorrido.
  • Otra es dividir el itinerario en 2-3 partes y entregar al inicio 1/2 o 1/3 del recorrido y al tercio o a la mitad del recorrido, entregar la hoja de la siguiente parte.

La filosofía de estas excursiones, por montes o rutas poco habituales para la mayoría es retornar al montañismo clásico, valorar e interpretar mapas, textos, brújula, conocer arbolado, contemplar paisajes, caminos, senderos, collados, ríos, analizarlos e interpretarlos en el conjunto del recorrido.

Montañismo artesano que huye de prisas y de competición.

Es un trabajo en equipo, para que entre todos, con “auzolana” llegar a meta.

La emoción, incertidumbre, la magia, el misterio de no saber a dónde vamos a algunos les gustará, a otros les trasmitirá inseguridad y otros estarán motivados ante este pequeño reto. Exige más esfuerzo para prepararla, ya que cada vez es más difícil encontrar itinerarios que no estén muy señalizados y además los mendizales del Depor hemos pateado casi toda Euskal Herria.

Ahora, con las nuevas tecnologías como internet en el móvil, algunos podrán conocer tracks cuando se dé el papel y transformarán esta marcha en una más rutinaria. Ya se están instalando en diversas rutas montañeras en los Alpes y pronto en Euskal Herria, postes de información para cargar datos al GPS, con lo que el “Mendi ezkutua” en pocos años dejará de ser tal y puede que desaparezca.

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *