EHZ 8: Arantzazu – Otzaurte

[map style=»width: auto; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/EHZ 08 – Arantzazu-Otzaurte.gpx»]

TRACK

ORRIA

DESKRIBAPENA

Ibilaldi eder honetarako Arantzazu santutegiko aparkalekutik abiatuko gara (01022); ekialderako norabidean gorantz doan errepidea jarraituko dugu, Sindika Ostatu ondotik igaro eta hartxintxarrezko bidetik aparkaleku bezala erabiltzen den zabaldegi batera ailegatuko gara.  Metalezko langa (02022) zeharkatu eta marka zuri-gorriak  lagun ditugula, ordu bete inguruan Elorrola mendi-lepoan aurkituko gara (04022), hau da, Urbiako zelai ederren atarian.

Hemen bi aukera ditugu:

A.-  Lizarrez inguratuta dagoen bidetik joanez  jaitsieraz gozatu Urbiako ostaturaino (05022), ondoren hartxintxarrezko bidetik ekialderako norabidean jarraitu, errekastoa zeharkatu eta aurreko aldapatxoa gainditu ondoren Arbelar txaboletara ailegatu (06022). Hemendik aurrera aldapa gogorragoa da baina  ibiliaren ondorioz ondo markatuta dagoen bidea jarraituta Aitzkorri (1.528m) tontorrera ailegatuko gara (07022). Ez da inguruko gailurrik garaiena baina bai ezagunena eta horregatik mendigune osoa ezagutzen dugu izen horrekin. Ez dakigun ezer gutxi aipa daiteke gailur hurari  buruz baina bertatik goza daitezken   ikuspegiek mendi zaletasuna areagotzeko balio dute.

Jaitsierari, baseliza eta babeslekuaren artetik igarota ekingo diogu;  pixka bat beherago, ezker aldera, Sancti Spiritu baselizara doan bidexka ikusiko dugu; ez dugu jarraituko gure norabideak  hego alderantz joan behar duelako; laster bidegurutzean aurkituko gara (08022): eskuin aldera bidexka Zalduondo eta Oltza aldera doa, baina  guk aurrera segiko  dugu marka horiak jarraituz. Aitztontor harkaitz puntaren azpi aldetik igaroko gara aurrerago pagadian sartzeko eta azkenik  Erdi Aroko harbidera ailegatzeko (09022); galtzada hau izan zen Gipuzkoa eta Gaztelaren artean XI. mendetik XVIIIra arte  komunikabide garrantzitsuena (ahozko tradizioaren arabera erromatarrek ere bide hau erabili omen zuten meseta aldera barruratzeko).

B.- Aukera honekin ez ginateke joango Aitzkorrira. Gure eskuin aldetik doan bidexka hartuko dugu  GR 12ko marka zuri-gorriak  jarraituz.  Horrela, lehenengo aukera jarraitu dutenekin  galtzadarekin bat egiten duten puntu berean  elkartuko gara (09022).

Bi aukerek bat egiten duten tokitik  lasterrera San Adrian  tuneletik igaroko gara (10022), izen bereko babeslekua gure eskuinera geldituko da (11022)  eta GR 12ko markak galdu gabe Otzaurtera ailegatuko gara  (12022).

DESCRIPCION

El inicio de esta  preciosa etapa lo haremos en el parking del santuario de Arantzazu (01022) siguiendo la carretera que asciende hacia el Este; pasamos junto al Hostal Sindika y por la pista de grava llegamos  a una explanada utilizada como parking. Cruzamos una puerta metálica (02022) y siguiendo las marcas rojas y blancas aproximadamente  en una hora alcanzaremos  el collado de Elorrola (04022), entrada natural a las campas de  Urbia.

Aquí tenemos dos opciones:

A.- Seguir por el  amplio camino que  entre fresnos desciende suavemente hacia la fonda de Urbia (05022), continuamos hacia el Este por pista de grava, cruzamos el riachuelo y comenzamos la subida hacia las chabolas de Arbelar (06022). Desde aquí la subida se endurece y por senda muy pisada siguiendo las marcas amarillas llegaremos a Aiztkorri (1.528m) (07022). Aunque no es la cima más elevada es la cumbre más popular y todo el macizo lleva su nombre.  Nada que no sepáis se puede decir de esta cima, con buen tiempo las vistas fortalecen nuestra pasión por las montañas.

El descenso lo haremos pasando entre la ermita y el refugio;  poco más abajo a  nuestra izquierda veremos la senda que desciende a la ermita   Sancti Spiritu, antiguo hospital templario;  sin hacer caso de ella nuestra ruta  sigue  hacia el sur y  en pocos metros llegaremos al cruce (08022),  por la derecha la senda baja a Zalduondo y Oltza, nosotros seguiremos de frente siguiendo las marcas amarillas que hemos seguido durante la subida. Pasaremos por debajo del pico Aitztontor,   más abajo entramos  en el hayal y finalmente desembocamos en la calzada medieval (09022),  principal vía de comunicación entre Gipuzkoa y Castilla desde el siglo XI hasta el XVIII  (la tradición oral dice que ya los romanos eligieron este lugar para adentrarse en la meseta).   En este  punto confluyen las opciones A y  B.

B.-  Esta opción  evita la subida al Aitzkorri.  Para ello seguimos la senda que sale por nuestra derecha, las marcas rojas y blancas  de la GR12  nos acompañarán hasta encontrarnos con la ruta A en el punto (09022).

Una vez situados en el punto de encuentro de ambas opciones, poco más abajo pasaremos por el túnel de San Adrian  (10022), a nuestra derecha, dejaremos el refugio del mismo nombre (11022) y sin abandonar la GR12 llegaremos a Otzaurte (12022).

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *