XVIII Eibarko Itzulia

18 Eibarko Itzulia-

TRACK

EIBARKO ITZULIA 2013

Arraterako escalektric-aren erauzketa dela eta, trafiko aldaketa zenbait burutu dira zeintzuek betiko ibilbideari eragiten dioten. Hori dela eta, aldaketa txiki batzuk sartu ditugu ibilbidearen hasieran.

Gure klubaren egoitza aurretik irtengo gara, Toribio Etxebarria kaletik (11) eta, mendebalderantz, udaletxearen aurretik pasatuz, Isasi kalean gora joko dugu, eta Otaola hiribidetik jarraituz, probintzia muga den Olerriara iritsiko gara. Gaur Zubizarreta okindegia dagoen lekutik (13), sartuko gara ezkerretara Ibur Erreka industria poligonoan gora, eta, bertako azkenengo lantegia igaro ondoren (14), eskuinetara egingo dugu pista zabal baten gora Munikola baserriaren hondakinen bila. Etxola baten ondotik pasatuz (15) eta, piskat gorago, eskuinetara egingo dugu, aipaturiko baserriaren arrastoetara helduko garelarik (16). Gorantz goaz Z bat eginez, horrela alanbre sare batera iritsiko gara. Bertatik bide zidor bat mendi sokatik gora doa, hura hartuz lau batera helduko gara; bertan tentsio handiko dorre bat daukagu (18). Bide bat zeharkatu eta gailurreko haitzertzetik datorren xendra hartuko dugu (19). Aldats tente bat aurrenik, zuhaitz artean, eta haitz ertzetik gero (20), Egoarbitzako gaina gainduko dugu (751 m.) (21). Behin gailurrean gaudela, metro batzuk jarraituz eta bi tontorren artean dagoen ebakiduran ezkerretara joko dugu, bide zidorrean barrena jaitsiz. Beherago, gure ezkerretara etxola bat pasatuko dugu, bidegurutze batera iritsiz. Eskuinekoa hartuko dugu, eta, laster, Karabietako gainean egongo gara (23). Eibar-Elgeta errepidea gurutzatu eta zementuzko pista hartuko dugu zeinak Azkonabitzako gailurrera eramango gaituen (725 m.) (24).

Mendi sokatik behera datorren bide zidorretik jarraituko dugu lau batera iritsiz (elektrizitate dorre bat, 25), ondoren ezkerretara joko dugu eta bide zabal samar baten zehar Arraoz baserrirantz hurbilduko gara (26), oraindik berri itxura daukan eraikin baten gainetik pasatuko gara, jarraian pinudira iristean alanbrada zeharkatuko dugu (27), eta, bertatik sigi-saga eginez, asfaltaturiko pista batera helduko gara, ezkerrera egin eta denbora laburrean Galdaramiñoko gailurrera iritsiko gara, 670 m. (28). Hemendik igo garen pistatik atzera egingo dugu eta, berari jarraituz, goitik behera, Azurtza baserrira joko dugu (29), eta beherago oraindik, errepidearen kontra, etxola batera Goimendin (30) non hamaiketakoa prest daukagun.

Etxola honetatik Topinburura igotzeko metro batzuk atzera egin eta Ipar Ekialderantz doan bidea hartuko dugu, metro batzuk ibili eta ohartuko gara gure ezkerretik xendra bat ateratzen dela; bertatik zuzenean Topinburura igoko gara (596 m.) (31). Tontorretik jaitsi egingo gara apur bat mendi sokan Ekialderantz. Gero, bide zabal batera iritsiko gara, orduan ezkerretara joko dugu, berari jarraituz joango gara eta gure eskuinera geratzen den Ilordoko gain xumera igotzeko utziko dugu soil-soilik (541 m.) (33). Ilordotik aurrera jaitsiz, lehen utzi dugun bide zabalarekin lotzera joko dugu mendi sokari jarraituz eta, kontuz, beste bidegurutze batean ezkerretera jaisten den bidea hartuko dugu (34). Beherago pinudia pasatuz, Izkua aurrenik, eta askoz beherago, Loixola baserriak igaroko ditugu, eta ia berehala, Azitaingo auzoan aurkituko gara. Errepidea gurutzatu eta autopistara doan errotonda ondotik beste aldera pasatu eta, industria poligonoaren sarreran dagoen pausuak kartel indikatzaileari jarraituz (35), gorantz bidea hartuko dugu, hain zuzen, Arrateko santutegira garamatzana. Baina nola industria poligonoaren zabaltzea gertatu den betiko bidea moztuta dago, hori dela eta itzulinguru bat egin behar dugu eskuin aldetik Asola Berri soziedadetik pasatuz. Ondoren, ezkerretara joko dugu berriro ere pausuak aurkitu arte, hain zuzen, berauek Tekniker lantegiaren gain-gainean dagoen Lezeta Abeletxe baserriaren ondoan ditugu. Arratera iritsi (36) eta, errepideari jarraituz Krabelin ostatu azpiraino joango gara, orduan eskuinera egingo dugu errepidea utziz eta Olabe zelaia deitzen den gaintxoa inguratuko dugu gure eskuinetik, berriro ere errepidera irtenda. Metro batzuk jarraitu eta lehenengo bidegurutzean utzi egingo dugu hura (37). Behin gorantz doan pistan sartu eta metro batzuk geroago utzi egingo dugu hura eskuinetik gorantz doan bidea hartuz. Honek Aizketa gainera eramango gaitu (700 m.) (39). Mendebalderantz segituko dugu pista bat gurutzatu eta gainez gain belardi ederrean Akondia tontorra gainduko dugu (742 m.) (40). Iparralderantz jaitsiko gara eta, behin behean, norabide berean egingo dugu gorantz Garagoitxiko gailurra zapaldu arte (720 m.) (41). Bertatik jaitsi egingo gara Iparralderantz mendi leporaino. Lau zabal hartatik Kalamuako gainera joko dugu (771 m.) (42).

Aurreko mendilepora jaitsi gaitezke igoerako bide beretik edo apur bat desbideratu Mendebalderantz, eta Parlamentua deitzen den lekuko iturrira jo (43), eta, jarraian, azken bi gainen arteko lepora itzuli. Hemen eskuinetara egingo dugu eta zutoin indikatzaileei segituz, Usartza antzinako jatetxe eta etxera iritsiko gara (44). Hemendik bertara datorren errepideari jarraituz Ixua jatetxera iritsiko gara.

Errepidea zeharkatu eta, berehala, itzulaldiko azken igoerari ekingo diogu, gorenean gure ibilaldiko mendirik garaiena daukagu zain, Urko (795 m) (45). Jaitsialdia Hegoaldeko mendi sokatik egingo dugu. Beherantz goazela bidexka batera helduko gara non ezkerretara joko dugun eta piskat aurrerago ate txiki bat aurkituko dugu (46) zeinak pinudi txiki batera eroango gaituen. Xendran behera goaz pista bat aurkitu arte; bertan ezkerrera egingo dugu (47); orduan bi ate igaroko ditugu (bigarrenaren ondoren iturri bat dago pinudi txiki baten). Horrela Aritxulueta baserrira iritsiko gara (48); hemen eskuinera egingo dugu eta zementuzko pista batean barrena bidegurutze batera iritsiko gara (49) zeina etxola baten azpian baitago. Hemen ezkerretara joko dugu bi etxeren artean eta beherago Sosola baserritik (50) pasatuz. Oraingoan pista asfaltozkoa da eta bera erabili beharko dugu harik eta eskuinera daukagun bihurgune batera heldu arte; ezkerretik bionda biren arteko hutsunetik (51) bide belartsu bati ekingo diogu eta, metro batzuk beherago bideari jarraituz ezkerretik Abontza errekastora iritsiko gara, zeharkatu eta izen bereko baserrira helduko gara (52). Zementuzko pistari jarraituz eta eskailera batzuk jaitsiz Legarre kalera iritsiko gara eta hemendik Clubaren egoitzaraino jarraituko dugu ekialderantz eginez.

VUELTA A EIBAR 2013

Debido a los cambios de tráfico motivados por el derribo del scalextric de acceso Arrate afectan a  la habitual  ruta,  hemos introducido unos pequeños cambios en el comienzo del recorrido.

Salimos de la calle Toribio Etxebarria frente a la sede de nuestro club (11), en dirección al ayuntamiento, pasamos por su parte delantera y enfilamos la subida por la calle Isasi, continuamos por la avenida Otaola para llegar al límite de provincial, junto a la panadería Zubizarreta (13) giramos a la izquierda y subimos por el polígono  industrial Ibur erreka, una vez rebasado el último de los talleres (14) giramos a la derecha y por una amplia pista iniciamos la subida hacia el caserío Munikola, pasamos junto a una txabola (15) y poco más arriba giramos a la derecha, llegaremos a las ruinas del caserío mencionado (16) continuamos subiendo haciendo una Z para llegar a una alambrada (17), una senda asciende por el cordal la tomamos y llegaremos a un llano donde hay una torreta de alta tensión (18). Atravesamos un camino y tomamos la senda que asciende por el cordal que baja desde la cima de nuestro siguiente objetivo (19) subimos por fuerte rampa primero  entre arbolado y luego por cresta rocosa (20) hasta lo alto de Egoarbitza 751m (21).  Una vez en la cima seguimos unos metros y en la depresión entre las dos cimas giramos a la izquierda y descendemos por la senda, más abajo dejamos una txabola a nuestra izquierda, llegamos a un cruce de caminos y tomamos el de la derecha, en breve llegamos a la carretera  del barrio de  Egotxeaga (22), giramos a la izquierda y en breve nos encontramos en el alto de Karabieta (23), cruzamos la carretera y tomamos la pista de cemento hasta que nos lleva  a la cima de Azkonabitza 725m ( 24).

Continuamos por la senda que baja por el cordal  para llegar a un llano  que lo identificaremos por una torreta eléctrica (25), giramos a la izquierda y por buen camino nos dirigimos hacia el caserío Arraoz (26) seguimos por en cima de otra casa de nueva construcción y al llegar al pinar cruzamos la alambrada (27),  por el pinar subimos haciendo un zigzag para llegar a una pista asfaltada, giramos a la izquierda y en breve llegaremos a la cima de Galdaramiño 670m (28). Desde aquí retrocedemos por la pista de subida y continuamos por ella, pasaremos por el caserio Azurtza (29)  para llegar a la txabola (30) avituallamiento.

Desde  este txabola  para subir a Topinburu debemos retroceder unos metros y tomar el camino que se dirige hacia el NE, pocos metros más adelante por nuestra derecha sale una senda  que la tomamos y nos sube directamente al Topinburu 596m (31). Bajaremos por la senda que discurre por el cordal E, al llegar a un amplio camino giramos a la izquierda, continuamos por el hasta al punto (32) situado poco antes de la cima de Illordo, dejamos la pista y por la derecha por una senda llegamos a la cima del  Illordo 596m (33). Bajamos siguiendo el cordal y en un nuevo cruce (34) tomamos el camino   que desciende por la izquierda. Pasaremos junto a los caserios Izkua y Loixola para llegar al barrio de Acitain.  Cruzamos la carretera  y nos dirigimos hacia la rotonda que da acceso a la autopista (35), justo debajo de los talleres arranca el camino  de los Pasos que  nos lleva hasta el Santuario de Arrate, actualmente esta cortado  por la ampliación del polígono industrial y debemos dar un rodeo por la derecha pasando por la sociedad Asola Berri y luego girar a la izquierda para de nuevo toparnos con el camino de los Pasos cerca del caserio Lezeta Abeletxe que está justo encima del edificio de Tekniker. Llegaremos a Arrate (36) continuamos por la carretera hasta debajo del hostal, giramos a la derecha y bordeamos por la derecha la campa de Olabe, salimos de nuevo a la carretera la seguiremos unos metros y la dejamos en el primer cruce (37), poco mas arriba dejamos la pista y tomamos una senda por la derecha que nos sube hasta la cima del Aizketa 700m (39) continuamos hacia el O cruzamos una pista y por camino herboso alcanzaremos la cima de Akondia 742m (40). Bajamos hacia el N y  luego subimos en la misma dirección hasta la cima de Garagoitxi  720m (41) volvemos a   bajar hacia el N hasta el collado e iniciamos la subida a Kalamua 771m (42). Podemos bajar hasta el collado anterior por el mismo camino de subida o desviarnos ligeramente  hacia el O para buscar la fuente del parlamento (43) y luego retornar al collado entre las dos últimas cimas. Aquí giramos a la derecha y siguiendo la indicaciones llegaremos al caserio Usartza  (44) y siguiendo la carretera al restaurante Ixua.

Cruzamos la carretera   y de inmediato iniciamos la última subida de la vuelta, para llegar a la cota máxima Urko  795m (45). La bajada se hace por la senda del cordal S, llegaremos a un camino donde debemos girar a la izquierda, avanzamos unos metros y dejamos el camino para pasar por una  pequeña puerta (46) que da acceso a un pinar, bajamos por  la senda  hasta encontrarnos una  pista donde giraremos  a la izquierda(47), pasamos por dos puertas (después de la segunda hay fuente en un pequeño pinar) y llegamos al caserio Aritxulueta (48) giramos a la derecha y por pista de cemento llegaremos a un cruce (49) situado debajo de una txabola, giramos a la izquierda pasaremos por entre dos casas y más abajo por el caserio Sosola (50). Ahora la pista es de asfalto bajamos por ella hasta llegar a una curva a derechas y por la izquierda entre el hueco de dos biondas (51) tomamos un camino herboso, unos metros más abajo seguimos por la izquierda y siguiendo el camino llegaremos al rio Abontza, lo cruzamos y llegaremos al caserío del mismo nombre (52). Solo nos queda seguir la pista de cemento y bajar las escaleras que no dejan en la calle Legarre y desde aquí a la sede del club.

[map style=»width: auto; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/Eibarko itzulia.GPX»]

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

5 ideas sobre “XVIII Eibarko Itzulia”