EHZ 7: Dorleta Arantzazu

[map style=»width: auto; height:300px; margin:20px 0px 20px 0px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/EHZ-7-Dorleta – Aumategi- Aranzazu.gpx»]

Descargar GPX

DESKRIBAPENA

Dorletako Amabirginaren  irudia dagoen tokitik gorantz doan pistan hasiko dugu ibilaldia (01021); marka zuri-gorriak daude eta ia  ibilbide guztian jarraitu beharko ditugu. Kanadiar igarobidea zeharkatu ondoren baserri batera helduko gara; markak pista alde batera utzi eta zelaitik gora daramate gure bidea beste pista bateraino; markak  jarraituko ditugu. Aurrerago ere  markak pista utzi (02021) eta ekialdeko norabidean doan bidexka jarraitzen dute; bidezidorrak jarraituz hainbat aldiz zeharkatuko dugu pista eta muino gainera helduko gara (gas-hoditeria eta markak galdu gabe).

Goian, antena eskuin aldean  dago, baina guk ezkerrera joko dugu; aurreraxeago bidetik alboratuta ezker aldean aurkituko dugu  Makatzagain (1.002m) tontorreko buzoia (03021). Bidera bueltatuko gara eta ekialderako norabidean jarraituko ditugu markak; muino bat ezker aldetik inguratuta Lizargarate (04021)  bidegurutzera helduko gara;  pistatik jaraituko dugu ekialderako norabidean; iturri baten ondotik igaro eta  Mugarriluze (1.109m) gaina lortuko dugu (05021); hemen dago eoliko-errenkadaren hasiera tokia.

Gora eta behera doan bidetik mendi-gaina eta eolikoak jarraituko ditugu hainbat buzoi-tontor zeharkatuz: Aumategi (1.191m) (06021) igaroko dugu, lepora jaitsi ondoren Mirubixkar (1.048m) (07021) gainera igoko gara, ondoren Burgamendi (1.082m) (08021), Sekillaga (1.152m) (09021) non menhir etzana ikusteko aukera dugun; Artia Gaboño (1.177m) (10021), Keixtuigaña (1.133m) (11021); Gainlabur mendi-lepora jaitsiko gara  (12021) eta hemen eolikoak alde batera utzirik  marka gorria jarraituta ezkerrera Oñati-Artasora  doan bidexkatik abiatuko gara.

Ordekara ailegatzen garenean marka ugari aurkituko ditugu, aurretik  jarraitu dugun gorria hartuko dugu kontuan; aurrerago alanbre-hesia eskuin aldera dugularik jaitsiko gara, gune argia zeharkatuko dugu (13021), eta ezker aldean txabola dagoen bidegurutzera ailegatuko gara (14021), marka gorria jarraitu aurrera. Beste txabola bat aurkituko dugu, eskuinera jo eta erreka aldera jaitsiko gara; zerbait lehenago  jarraitu beharko ditugun marka zuri-horiak  ikusiko ditugu (Arantzazurako bidea da). Erreka inguruan haitzetik bertatik ateratzen diren ur-zorrotadak  ikusteko aukera paregabea dugu bidetik ezker aldera pixka bat  desbideratuz. Zubia zeharkatu ondoren, harrizko bidetik  markak jarraituz  Arantzazura ailegatuko gara  (15021). 


DESCRIPCION

Salimos de la Virgen de Dorleta (01021) por la pista de cemento que asciende siguiendo marcas rojas y blancas en la mayor parte del camino;  cruzamos un paso canadiense y llegamos a un caserío;  las marcas dejan la pista y suben por el prado hasta una pista ascendente, seguimos las marcas, más adelante las marcas dejan la pista (02021) y suben por un sendero en dirección ESTE;  atajando y cruzando la pista varias veces, alcanzamos  la loma superior por un sendero (tubería del gas, y siguiendo  marcas).

Al llegar arriba, la antena queda a la derecha, nosotros giramos a la  izquierda; un poco más adelante y a la izquierda saliendo del camino, tenemos el buzón de Makatzagain (1.002m)  (03021). Volvemos al camino y continuamos por las marcas en dirección ESTE;  bordeamos una loma por su izquierda y llegamos al cruce de caminos Lizargarate (04021);  seguimos de frente por la pista manteniendo la dirección ESTE;  pasamos junto a una fuente y subimos a Mugarriluze (1.109m)  (05021); zona de  comienzo de los eólicos.

Seguimos por el cordal y por los eólicos,  en un sube y baja continuo, de buzón en buzón, pasamos por Aumategi (1.191m) (06021), bajamos a un collado y subimos a Mirubixkar (1.048m) (07021), luego Burgamendi (1.082m)  (08021),  Sekillaga (1.152m) (09021), con menhir tumbado, Artia Gaboño (1.177m)  (10021), Keixtuigaña (1.133m)  (11021);  bajamos al collado Gainlabur (12021) y aquí dejamos los eólicos y tomamos un sendero a la izquierda marca roja Oñate-Artaso.

Llegamos al llano donde encontramos muchas marcas, seguimos las rojas que traemos desde el collado;  más adelante bajamos con una alambrada a la derecha, pasamos por un claro (13021), llegamos a un cruce de caminos con chabola a la izquierda (14021), y seguimos de frente la marca roja. Encontramos  otra chabola, giramos a la  derecha y bajamos al río;  poco antes veremos  marcas amarilla y blanca que las seguimos (van a Arantzazu). Pasamos por una zona en la que fluyen chorros de agua desde la roca (merece  verlos  desviándose un poco del camino, sendero a la izquierda). Tras pasar un puente, siguiendo las marcas, subimos de frente  por un camino de piedra,  para llegar a Arantzazu (15021).

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *