Mendi Lasterketa: GALDARAMINO igoera

Galdaramino igoera 2013-VERSION E

DESKRIBAPENA

«Galdaramiñoko mendi lasterketa Eibarko Urki auzoan ospatzen den proba bat da. Guztira 14,5 km eta 1000 metroko desnibel positiboa du. Hiru mendi igarotzen dira: Galdaramiño ( 669m ), Azkonabitza ( 726 m ) eta Topinburu ( 590 m).
V. edizioa 2013ko ekainaren 9an ospatuko da, eta informazio gehiago edo bertan parte hartzea nahi badezu hona hemen helbidea: http://www.mendilasterketa.blogspot.com

Galdaramiñoko mendi lasterketa proba herrikoia da, doakoa eta lagun talde batek antolatzen duena. Helburua mendia, kirola eta osasuna uztartzea da. Urtean zehar bilera ezberdinak egiten ditugu proposamen berriak bultzatuz. 2012an «Txiki-krosa» sortu genuen, adin txikikoei auzoko kaleetatik korrika egiteko aukera emanez.
Sariak sinbolikoak dira; freskagarri bat eta ogi tarteko bat. Denentzat berdina, konpetibitatea atzean utzita. Helburua, umeei kirolaren baloreak transmititzea delarik.

Aurtengo ediziorako, 2013, beste berritasun batekin gatoz: adimen urritasuna duten pertsonentzat kirola hurbiltzea. Bi helburu landuko ditugu: pertsona guztien integrazioa eta kirol aisialdia gizarteko pertsona guztientzat zabaltzen laguntzea.
Helburu hau lortzeko ATZEGIko arduradunekin kontaktuan jarri gara. Perstona hauentzat ibilbidea ezberdina izango delarik; 3 bat km-ko joan etorria eta 150 metroko desnibelarekin. Adimen urritasuna duten pertsonek gidari baten laguntza izango dutelarik une oro.

Galdaramiñoko mendi lasterketan irabazleei txapela eta kopa banatzen diegu, eta beste parte hartzaileei kamiseta bana oparitzen diegu, eta gainera produktu ezberdinen zozketa bat izaten da. Beraz, denek eramaten dute oroigarri bat etxera, ikusleen txaloez gain.

Galdaramiño ML antolatzeak, kirol erronka alde batera utzirik, auzoko pertsona ezberdinen laguntasuna eta harremana lantzea du helburu. Horrela elkarrekiko ezagutza eta errespetoa lantzen dugularik, auzoko bizitza bultzatuz. Batzuk ibilbidea aukeratzen eta markatzen ibiltzen dira, beste batuk izen emateak jasotzen, anoak hornitzen, argazkiak ateratzen, bideoa montatzen, mahaiak jartzen, denborak kronometratzen, kamisetak banatzen, sari banaketa prestatzen, pankarta ipintzen, telekomunikabieetan publizitatea egiten, … .
Guztion lana da eta taldean egiten denean fruituak merezi du.

Horregatik Galdaramiño ML antolatzeko Eibarko pertsona eta talde ezberdinen laguntza ezinbestekoa da, hala nola: Urkiko jai batzordea, Eibarko Club Deportiboa ( Mendia eta atletsismo sailak ), Eibarko Udala ( Udaltzaingoa eta alkatetza sailak ), dendak ( FRUPI ), tabernak ( CEPA, NUEVO, RIOJA ), eta beste lagun batzuk.
Guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, ahaztu gabe parte hartzaileak, beraien esfortsu eta animoek hurrengo urteko edizioa antolatzen laguntzen baitigute.

2013ko edizioan elkar ikusiko dugulakoan besarkada bat guztioi!»

 DESCRIPCION

«La carrera por montaña de Galdaramiño se celebra en el barrio eibarres de Urki. La prueba consta de 14,5 kms y un desnivel positivo de 1000 metros. A lo largo de la prueba se superan tres cimas: Galdaramiño ( 669m ), Azkonabitza ( 726 m ) y Topinburu ( 590 m ).
La 5ª edición se celebrará el 9 de junio del 2013, y si quieres más información o inscribirte en la misma te puedes dirigir a la siguiente dirección del blog: http://www.mendilasterketa.blogspot.com

La carrera por montaña de Galdaramiño es una prueba popular, gratuita y organizada por un grupo de amigos. Los objetivos son transmitir el amor por la montaña, el deporte y la salud.
Durante el año realizamos diferentes reuniones poniendo sobre la mesa nuevas propuestas. Así el último año, 2012, se llevó a cabo el «Txiki-kross», carrera por las calles del barrio de Urki para los niños. Todos los participantes recivieron el mismo premio; un refresco y un bocadillo. Dejando a un lado el afán competitivo y respaldando la participación deportiva, como actividad saludable en el crecimiento de las personas desde la infancia.

Para la edición del 2013, tenemos otra novedad: la participatción de personas con deficiencia mental.
Para ello nos hemos puesto en contacto con ATZEGI, y vamos perfilando el modo y el recorrido de la prueba. Los participantes irán acompañados de un guía en todo momento, y la distancia a recorrer será de unos 3 kms, con un desnivelpositivo de 150 metros.

En la carrera por montaña de Galdaramiño queremos agradecer a todos los paticipantes su esfuerzo, por ello además de premiar a los primeros, con txapela y trofeo, todos los demás participantes reciben la camiseta de regalo de Galdaramiño. Los participantes entran a su vez dentro de un sorteo de diferentes productos, volviendo a sus casas con un detalle de la organización y el aplauso de todos los espectadores.

Al organizar la carrera por montaña de Galdaramiño, dejando a un lado el reto deportivo, perseguimos también la cooperación mutua y la relación de diferentes personas, para hacer un barrio más cercano y respetuoso. Unos definen y marcan el recorrido, otros preparán los avituallamientos, ponen la pancarta de meta, recogen las inscripciones, publicitan la prueba a través de diferentes medios de comunicación,

Por ello, hemos de agradecer el apoyo que recibimos de diferentes instituciones y paticulares que sin su ayuda desinteresada nos animas a organizar la siguiente edición de la prueba de Galdaramiño. Siempre están disuetsos a echarnos una mano: la Comisión de fiestas de Urki, el Club deportivo Eibar ( sección de montaña y atletismo ), el ayuntamiento de Eibar ( municiplaes y alcalde ), tiendas ( FRUPI ), bares ( CEPA, NUEVO, RIOJA ) y demás amigos.
Para finalizar, no queremos olvidarnos de los grandes protagonistas, de los participantes, que con su esfuerzo y amistad, año tras año nos ayudan a impulsar la carrera por montaña de Galdaramiño.

Un abrazo a todos y nos vemos en la edición del 2013!»

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *