Haur eta gurasoentzako irteera: ARBIL-eko kobara gaua pasatzera

DESKRIBAPENA

Bazkaldu ondoren Itziarretik Artutzuneko lepora abiatuko gara. Hemendik Arbil mendiaren gailurrera (434 m) igoko gara, eta ondoren Arbil-eko kobara jaitsiko gara, bidean zehar beste koba errazen bat bisitatzeko aukera aprobetxatuz.

Behin koban, esplorazio txiki bat egingo dugu bakoitzak non lo egin nahi duen aukera dezan, kanpadenda kobazuloaren sarreran edo barnealdean jarriz, lehentasunen arabera.  Kanpadendak lehenago eramango ditugu kobazulora, beste bide batetik, beraz, ez da beharrezkoa izango horiek gainean eramatea. Iluntzen duen bitartean, gauerako koba girotzen lagunduko diguten Halloween-eko kuia batzuk prestatuko ditugu.

Goizean, poliki-poliki esnatu eta kobazuloan bertan ondo gosaldu ostean, Saka Perlakua baserrira http://www.sakabaserria.com/ abiatuko gara, non bigantxekin eta poniekin (umeentzat) gozatu ahal izango dugun mokadutxo bat hartzen dugun bitartean. Planaren zati hau oraindik lotzeke dago; kostuaren eta izena ematen duen jende kopuruaren araberakoa izango da.

Horrenbeste zirrara eta emozioren ondoren, arratsaldean etxera itzuliko gara, aurretik farmaziatik pasatuz, umeei astea lasai igarotzen lagunduko dien lasaigarriak erostera…

DESCRIPCION

Partimos de Itziar después de comer, para dirigirnos al collado de Artutzun. Desde aquí subiremos a la cima del monte Arbil (434m), y desde aquí descenderemos a la cueva de Arbil, pudiendo visitar por el camino alguna otra cueva sencilla.

Una vez en la cueva, haremos una exploración para que cada cual escoja el lugar donde quiere dormir, plantando una tienda de campaña junto a la boca de entrada o en el interior de la cueva, según preferencias. Las tiendas de campaña las habremos llevado a la cueva antes por otro camino, no será necesario acarrearlas. Mientras esperamos que anochezca, prepararemos algunas calabazas de Halloween que nos ayudarán a ambientar la cueva para la noche.

Por la mañana, después de desperezarnos y tomar un buen desayuno en la misma cueva, nos dirigiremos andando al caserío Saka Perlakua http://www.sakabaserria.com/, en donde podremos disfrutar de una capea con vaquillas y ponies (para niños) y algo de picoteo. Esta parte del plan está pendiente de acordar en función del coste y la disposición de la gente.

Por la tarde, vuelta a casa, pasando por la farmacia de guardia para comprar unos tranquilizantes que ayuden a los niños a pasar la semana después de tantas emociones…

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *