Haur eta gurasoentzako irteera: KURUTZEBERRI

[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/elorreta-kurutzeberri.gpx”]

DESKRIBAPENA

  • Irteera: 9:00etan Untzagan (autoarekin)
  • Denbora: 4 ordu
  • Desnibela:
  • Distantzia:
  • Zailtasuna: Ertaina

Mendiola auzoan (430 m) hasiko dugu ibilaldia. Aretxabaletatik, GI-3345 errepidea hartu behar dugu Mendiola (Eskoriatza) auzora iristeko.

Aparkalekutik metro batzuk itzuliko gara haize-orratz batekin apaindutako harrizko mugarri bitxi batera iritsi arte. Hemen hormigoizko pista bat hartuko dugu Hegoalderantz, Elorreta mendia aurrez aurre dugula.

Uriaga baserrira (570 m) iritsiko gara. Baserriaren parean bide bat hartuko dugu eskuinalderantz. Burdin hesi bat gurutzatuko dugu eta igoerarekin jarraituko dugu, gero eta aldapa gogorragoan.

Pista bitan banatzen da eta ezkerraldetik jarraituko dugu igotzen. Borda baten albotik pasako gara.

Gainontzeko desbideratzeei jaramonik egin gabe, bide nagusiak Apotzako leporaino (1.045 m) eramango gaitu. Hemen nabarmen biratuko dugu ezkerrerantz (Iparra), lehenengo eta behin Elorretara igotzeko eta ondoren Kurutzeberrira.

Lapiazetik igoz Elorreta gailurrera iritsiko gara (1.140 m).

Norabide berean jarraituko dugu mendiaren gainaldetik. Minutu batzuk ibili ondoren, igoera txiki eta erraz batek Kurutzeberri gailurreko gurutzera eramango gaitu (1.107 m).

DESCRIPCION

  • Salida: 9:00 en Unzaga (con el coche)
  • Tiempo: 4 h.
  • Desnivel:
  • Distancia:
  • Dificultad: Media

Empezamos la ruta en el Barrio de Mendiola (430 m). Desde Aretxabaleta, la carretera GI-3345 nos conduce al barrio de Mendiola (Eskoriatza).

Regresamos unos metros hasta una peculiar rotonda decorada con un hito de piedra y una veleta. Aquí parte una pista de hormigón hacia el Sur. Caminamos con las vistas del monte Elorreta de frente.

Llegamos al Caserío Uriaga (570 m). A la altura del caserío tomamos un camino a la derecha. Cruzamos una verja y continuamos la subida por cada vez más exigente pendiente.

La pista se divide en dos y proseguimos el ascenso por la izquierda. Superamos una borda a nuestro paso.

El camino principal nos lleva hasta el Collado de Apotza (1.045 m), que alcanzamos ignorando cualquier desvío. Aquí giramos bruscamente a la izquierda (Norte) para retomar primero la ascensión a Elorreta y después a Kurutzeberri.

Subiendo por el lapiaz llegamos a la rocosa cumbre de Elorreta (1.140 m).

Continuamos por la cresta en la misma dirección. Tras caminar unos minutos, una pequeña y sencilla trepada nos deja en la cruz cimera de Kurutzeberri (1.107 m).


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude