Haur eta gurasoentzako irteera: AZKONABITZA

[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/Azkonabieta.GPX”]

DESKRIBAPENA

  • Irteera: 10:00etan Elgetako bolatokia
  • Denbora: 3 ordu
  • Zailtasuna: Erreza

Elgetatik errepidez abiatuta Karabietako mendatera iritsiko gara eta eskuinerantz jaisten den bide bat hartuko dugu. 150 metrotara Bitzu eta Atzula baserrietara doan zementuzko pistarekin bat egingo dugu.

Ezkerralderantz jarraituko dugu mendiaren azpitik doan zementuzko pistatik modu leunean jaitsiz. 450 metrotara pista ezkerretik uzten duen bidea baztertuko dugu eta bidegurutze batera iritsiko gara. Bertan aurkituko ditugun bi aukerek zementuzko zoruarekin jarraitzen dute. Puntu horretan hasiko gara gailurreko errepikatzailerako bista ikusten.

Altura galtzen ez duen aukera hartuko dugu, hau da, ezkerrerantz doan bidea.  Berehala pagadi bat zeharkatuko dugu eta eskuinaldea ixten duen burdin hesiaren ostean borda bat aurkituko dugu. Ondoren eskuinerantz kurba aldapatsu batetik hego-ekialderako norabidea hartuko dugu. Handik gutxira zorua lurrezkoa izatera pasako da eta bidearen ezkerraldean harri-horma bat ikusiko dugu. Hiru kableko linea elektriko baten azpitik pasako gara eta zur-langa batekin itxita dagoen baserriaren lurretara iritsiko gara.

Ezkerrerantz biratuko dugu, gezi bat eta 4 zenbakia duen xafla urdin baten seinaleari  jarraituz eta igoeran harri-horma gure ezkerrerantz mantenduz. 400 metrotara dagoen bidegurutzean hiru aukera aurkituko ditugu; eskuinerantz doana aukeratuko dugu berehala hainbat bidexka batzen diren mendi-lepora iritsiz, eta ezkerrerantz Azkonabieta gailurra eta eskuinerantz Tranku gailurra berezituz.

Ezkerrerantz hartuko dugu orain, 5 zenbakia duen xafla urdin baten seinaleari jarraituz. Berehala linea elektriko baten azpitik pasako gara, eta esker aldeko bidexka utziz, 25 metrotara beste bidegurutze batera iritsiko gara. Eskuinerantz hartuko dugu, igoeran, mendiaren ipar-ekialdeko ertzean kokatu arte eta puntu horretan bide gurutze bat ikusi dugu.

Ezker aldetik jarraituko dugu, igoera nabarmenean. Berehala pasako gara errepikatzailearen lineako poste ondotik eta igotzen jarraituko dugu gailurrera arte. Gailurrean telekomunikazio antena handi bat dago, instalazioak hesi batez babestuta daudelarik. Hor ondoan jarriko dugu gutunontzi berria Soraluzeko Mendi Taldeko, eta sortu berri den, Elgetako Kantzatzeke Mendi Taldeko kideekin batera.

DESCRIPCION

  • Salida: 10:00 en el bolatoki de Elgeta
  • Tiempo: 3 h.
  • Dificultad: Baja

Por carretera llegamos al puerto de Karabieta, ahora tomamos un camino en descenso que sale a la derecha. A los 150 metros conectamos con la pista de cemento que lleva a los caseríos Bitzu y Atzula.

Seguimos hacia la izquierda por la pista hormigonada que faldea la montaña en suave descenso. Desechando a los 450 metros un ramal que abandona la pista por la izquierda, llegamos a una bifurcación, donde ambas opciones siguen con piso de cemento y tenemos vista al repetidor de la cumbre.

Tomamos a la izquierda la que no pierde desnivel. Al poco atraviesa un pequeño barranco en cuyo fondo crece el hayedo y tras la alambrada que cierra la parte derecha hay una borda. Luego describe una pronunciada curva a la derecha y enfila rumbo sureste. Pronto el piso pasa a ser de tierra y el camino se ve flanqueado a la izquierda por una tapia de piedra. Pasamos bajo un tendido eléctrico de tres cables y llegamos a los terrenos del caserío, cerrados con una langa de madera.

Es el momento de girar a la izquierda, siguiendo la indicación de una pequeña chapa azul con una flecha y el nº 4, en ascenso y manteniendo la tapia a nuestra izquierda. A los 400 metros nos situamos ante un cruce con tres opciones, en el que seguimos a la derecha para llegar enseguida a un collado donde confluyen varios caminos y que separa la cota de Tranku, a nuestra derecha, de la de Azkonabieta, a la izquierda.

Tomaremos ahora a la izquierda, siguiendo el camino indicado por una nueva chapa azul con el nº 5. Al poco pasamos bajo un tendido y, dejando el ramal de la izquierda, llegamos en 25 metros a otra bifurcación.

Tomamos hacia la derecha, en ascenso, hasta situarnos en la arista nordeste de la montaña, donde encontramos un nuevo cruce.

Seguimos a la izquierda, en notorio ascenso. Enseguida pasamos al lado del poste del tendido de alimentación del repetidor y continuamos el ascenso hasta la cumbre.

Se alza una gran antena de telecomunicaciones con sus instalaciones cercadas por un vallado. A su lado colocaremos un nuevo buzón con nuestros vecinos montañeros de la S.D. Placencia y del nuevo Club de Montaña de Elgeta, Kantzatzeke.

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude