EHZ 10: Lizarrusti – Lekunberri

[map style=»width: auto; height:400px; margin:20px 0px 20px 0px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/EHZ 10 – Lizarrusti Beloki Lekunberri.gpx»]

Orria

Track

DESKRIBAPENA

Gaurko ibilaldiari hasiera emateko Lizarrusti mendateko aparkalekutik (01024) abiatuko gara Etxarrirantz doan errepidea jarraituta.  Laster, 200m inguru ibili ondoren, GR 12 eta GR 121 ibilbideen  seinale-tantaia aurkituko dugu, hor agertzen diren marka zuri-gorriak ez ditugu  utziko gaurko gure helmuga izango den  Lekunberrira ailegatzeko.

Basoan sartuta, lehenengo  pagadian zehar eta inguru karstikoan  ibiliko gara; gorago alanbre-hesi baten albotik jarraituko dugu eta gero Alleku (1.019m) gailurra eskuin aldetik inguratuko dugu.  Biondasarre mendi-lepotik (02024) igaroko gara Alleku tontor ingurutik   Igaratza ondora  doan mendi-gaina  lortzeko (03024). Eskuin aldera bira egin markak jarraituz, Hirupagoeta (1.240m) tontorraren  eskuin aldetik igaroko gara,  mendi-lepo belartsu batera jaitsi eta laster Igaratzan (04024) aurkituko gara.

Gune horretako azken eraikuntza pasa ondoren  GR 12 bidearen  norabidea  azaltzen digun seinale-tantaia ikusiko dugu; pixka bat gorantz egingo dugu lehenengo  baina laster  beherantzko joeran  bide zabaletik,  Beloki mendirako igoera hartu behar dugun tokira ailegatuko gara (05024); hor GR 12 bidea alde batera utzi eta  inguru belartsutik igoera laburra egin ondoren  Beloki (1.271m) (06024) tontorrean  aurkituko gara. Jaitsiera ipar hegaletik  egingo dugu  GR 12 bidea berriro aurkituko dugun  mendi-lepora arte (07024).

Toki horretatik , lehenengo lurrezko pistatik eta gero zementuzko bidetik,  Lekunberrirantz jaisteko bidea jarraituko  dugu. Iturria dagoen uraska (08024) aurkitzen dugunean, pista alde batera utzi eta ezkerrera bira egin GR 12 bideko marka zuri-gorriak jarraituz.  Aurrerago NA 7510  (09024) errepidearekin egingo dugu topo:  hemen errepide ondotik doazen markak jarraitu ditzakegu 600m gutxi gorabehera (lokatza egon daiteke);   edo langa metalikoa zeharkatu  eta  errepidean zehar jaitsi  GR 12 bidea   berriro ere  errepidera ateratzen den tokirarte (10024). Laster helduko gara Iribas herrira  (11024). Hortik aurrera,  errepidea jarraituko dugu Lekunberrira  ailegatzeko (12024).

DESCRIPCION

Salimos desde el parking del puerto de Lizarrusti (01024), por la carretera dirección Etxarri andamos unos 200m hasta encontrar un panel indicador de la ruta GR12 y GR 121 marcas rojas y blancas que no las abandonaremos hasta llegar a Lekunberri.

El camino discurre  primero por una zona kárstica entre hayas,  más arriba subiremos paralelos a una alambrada, luego bordearemos por la derecha la cumbre de Alleku, pasaremos por el collado de Biondasarre (02024)  para llegar al cordal (03024) que asciende desde el Alleku hasta  cerca de Igaratza , giramos a la derecha y seguimos las marcas, pasamos  por la derecha de  la cumbre de Hirupagoeta (1240m) descendemos a un collado herboso, en breve llegaremos a Igaratza (04024).

Pasado el ultimo edificio nos encontraremos un cartel indicador que nos indica por donde continua la GR12, subimos un poco y luego en suave descenso  por amplio camino llegaremos  al punto  de inicio de la subida al Beloki (05025) abandonamos  GR12  e  iniciaremos una corta subida por terreno herboso hasta  la cima de Beloki 1271m (06024). El descenso lo haremos por la ladera norte directamente hasta el collado por donde discurre la GR12 (07024).

Desde aquí iniciamos el descenso  hacia Lekunberri primero por pista de tierra y luego de cemento, al llegar a un abrevadero con fuente (08024)  dejamos la  pista y giramos a la izquierda siguiendo las marcas rojas y blancas de la GR12. Al llegar a la carretera NA7510  (09024) tenemos la opción de seguir las marcas que discurren paralelas a la carretera  unos 600 metros (cuando lo hicimos había mucho barro) o traspasar la puerta metálica y bajar por la carretera hasta donde la GR12 vuelve a salir a la carretera (10024). En breve llegaremos al pueblo de Iribas  (11024).Desde aquí  seguimos la carretera hasta Lekunberri (12024).

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *