EHZ 12: Beintza-labaien – Belate

[map style=»width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/EHZ 12 – Beintza-Belate.gpx»]

TRACK

ORRIA

DESKRIBAPENA

Labaien (01026) herritik  abiatuko gara hegoalderako noranzkoan PRNA 101 bideko marka hori-zuriak jarraituz.  Kilometro bat ondoren iturria daukagu (02026): markak jarraituko ditugu hurrengo puntura arte (03026), hau da, Gorostieta mendi-leporako noranzkoa markatzen dutenen arte; hemen alde batera utziko ditugu eta goranzkoan joango gara zigi-zaga batzuk eginez  ekialderako norabidean; mugarria aurkituko dugu (04026).

Tarte honetan hainbat txabola daude eta gorenean (05026) dagoenera heltzen garenean pagaditik aterako gara, gorantz jarraituko dugu, pista zeharkatu eta gorago  Eragorri (1.010m) mendia inguratuz  Urradi  mendi-lepotik datorren GR12 (06026) bidea daukagu. GR12 hori jarraituko dugu hego edialderako noranzkoan Ello mendi-lepora (07026) heldu arte. Lepo hau da Eragorri eta Soratxipi mendien tartekoa. Hemen GR12a oraingoz utzi eta ekialderako  noranzkoa hartuko dugu Soratxipi (1.069m) gailurrera ailegatzeko (08026).

Hego mendebalderantz  itzuliko gara eta hego noranzkoan pagaditik jaitsi berriro ere GR12arekin bat egiteko Uztakorta mendi-lepoan (09026).  Hego ekialderako noranzkoan joango gara aurrera, kilometro batera zutoin-adierazgailua, aurrerago burdinezko gurutzea (10026), mendi-aterpe  baten ondotik igaro (11026)  eta  izugarrizko pago handien artetik ekialderako noranzkoan jarraituko dugu.

Adi: GR12ko desbideraketa nondik joan erabakitzeko, track markak jarraitu ala GR12a

Sanmigelargain (1.020m) mendiaren eskuin aldetik gertu joango gara, txabola baten ondotik igaro eta Bidakorri mendi-lepora igoko gara (12026), bi ur-potzu daude. Hemen igoera handia daukagu; GR bideak Potxuetako gaina igarotzen du,  baina ezker aldetik inguratuz doan pista jarraituz gero aldapa ekiditu genezake. Jaitsierarako lehenengo ohianaren gertutik joango gara gero bertan sartzeko, argi gune batean eskuinera joko dugu, hegoalderantz. Baserri baten ondotikigaroko gara eta markak jarraituta Belateko errepidera ailegatuko gara (13026); errepidetik hegoalderantz jarraitu eta laster Ultzamako bentan aurkituko gara.

DESCRIPCION

Partimos del bonito pueblo de Labaien (01026) en dirección Sur siguiendo las marcas amarilla-blanca de la PRNA 101. Un  kilómetro  más arriba encontramos una fuente (02026);  seguimos las marcas hasta llegar al punto (03026);  en este punto las marcas prosiguen hacia el collado de Gorostieta, las abandonamos y seguimos subiendo hacia el Este haciendo varios zigzags;  en uno encontraremos un hito (04026).

En este tramo existen varias bordas y al llegar a la  más alta (05026) salimos del hayal, seguimos subiendo, atravesamos una pista y más arriba llegamos a la senda GR12 (06026) que viene desde el collado de Urradi bordeando el monte Eragorri (1.010m). Nosotros seguimos la GR12 en dirección SE hasta llegar al collado  de Ello (07026) que separa el Eragorri del Soratxipi. Aquí dejamos la GR12 y avanzamos hacia el Este para llegar a la cima  Soratxipi (1.069m)  (08026).

Retrocedemos  hacia el SO e iniciamos la bajada por el hayal en dirección Sur para encontrarnos de nuevo con la GR12  en el collado de Uztakorta (09026). Avanzamos en  dirección  SE, a un kilómetro  hay un poste indicador, más adelante una cruz de hierro (10026),  pasamos  junto a un refugio (11026) y continuamos hacia el Este entre imponentes hayas.

Atención: Desvío de GR12 para decidir por dónde ir, siguiendo el  track o la GR12.

Bordeamos por la derecha el monte Sanmiguelargain (1.020m), pasamos junto a una chabola y subimos  al  collado de Bidakorri (12026), hay dos pozos. Aquí iniciamos una subida pronunciada;  la GR sube al Putxuetako gaina, podemos evitarlo siguiendo por la pista que lo bordea por la izquierda. Descendemos  primero bordeando el bosque y luego nos introducimos en él, llegamos a un claro y giramos a la derecha, dirección Sur. Pasamos junto a un caserío y siguiendo las marcas llegamos a la carretera  de Belate (13026), continuamos por la carretera hacia el Sur y en breve llegamos a la Venta de Ulzama.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *