EHZ 9: Otzaurte – Lizarrusti

[map style=»width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/EHZ 09 – Otzaurte-Lizarrusti.gpx»]

TRACK

ORRIA

DESKRIBAPENA

Otzaurteko benta eta iturriaren artean gorantz doan pista hartuko dugu ibilaldia hasteko (01023), GR 12ko marka zuri-gorriak bistan daude eta beraiek jarraituko ditugu bide osoan; gurutzatzen den pista batera ailegatzen garenean (02023) ekialderako norabidera joko dugu, kanadiar igarobidea zeharkatu, pistaz jaitsi eta 180 graduko bihurgunera (03023)  helduko gara; hemen pista alde batera utziko dugu eta markak dituen bidexka jarraituko dugu beste pista batera  eta ondoren Etxegarateraino (04023).

Errepidea zeharkatu behar dugu (kontuz trafikoarekin!  Autobidea zeharkatzea ekidin daiteke  beraren azpitik  Donostiarako norabidean lotura eginez doan errepidea hartzen badugu), Buenos Aires  lehengo jatetxearen atzeko aldetik igaroko  gara eta laster egin behar dugu 180 graduko biraketa goranzko norabidean, langa zeharkatuz. Aurrerago (05023) markak jarraitu ditzakegu edo Balankaleku (933m) tontorrera igo  (buzoia eta erpin geodesikoa);  gainetik  hego ekialdeko aldetik jaitsiko gara berriro markak aurkitzeko  (06023). Bidean kokatzen garenean, gorantz  eta beherantz eginez markak jarraituko ditugu pagadi eta trikuharrien artean.

Zutoin-adierazgailua aurkituko dugu (07023),  hurrenez hurren Muñaan (911m) gaina eta Larreluze trikuharria zeharkatuko ditugu.  Aurrerago (10023)  90 graduko biraketa eign behar dugu ekialderako norabidean, eta zeharkatuko ditugu Igartza (882m) (11023), Igartzako trikuharria (12023) eta izen bereko tumulua (13023); ondoren Intsusburu (943m) (14023);  markak jarraituz Argonitz (936m) (15023) tontorrera helduko gara;  oraingoan beherantz  egin  eta gero  Hirumugeta (960m) gainera igo beharko dugu (16023).

Kilometro bat ibili ondoren bidegurutzera helduko gara (17023); hemen markak ezker aldera beherantz doaz, baina ibilbideko gailurrik garaienera igotzeko eskuin aldera dagoen bidexka hartuko dugu eta segidan Txaradigorri (992m)  tontorrean egongo gara (18023).  Aurreko bidegurutzera itzuliko gara eta markak jarraituz Lizarrustira ailegatuko  gara (19023).

DESCRIPCION

Salimos por la pista ascendente que hay entre la Venta de Otzaurte y la fuente (01023), vemos las marcas roja y blanca del GR12 que seguiremos en toda la travesía;  llegamos a una pista que cruza (02023)  giramos a la derecha dirección  Este,  pasamos un paso canadiense, descendemos por la pista y  llegamos a una curva en 180º (03023);  dejamos la pista y seguimos las marcas por un sendero que asciende  luego a una pista y llegaremos  a Etxegarate (04023).

Cruzamos la carretera (mucho cuidado por el tráfico, se puede evitar el cruce de la autovía,  pasando por la carretera de empalme dirección Donostia, que pasa por debajo de la autovía);  pasamos por la parte trasera del antiguo restaurante Buenos Aires y   enseguida hacemos un  giro de 180º ascendiendo, pasamos una puerta.  En el punto (05023) tenemos opción de  seguir por las marcas o ascender al Balankaleku (933m) (vértice geodésico y buzón) y bajar por la vertiente SE a  encontrar las marcas (06023). Una vez en el camino, seguimos las marcas subiendo y bajando, pasando entre hayales y dólmenes.

Nos encontraremos con  un poste de señales (07023),  pasaremos sucesivamente por la cima de  Muñaan (911m) y por el dolmen de Larreluze.  Al llegar al punto (10023) haremos un giro de 90º en dirección  Este, pasaremos por la cima de Igartza (882m) (11023), dolmen de Igartza (12023) y por el túmulo de Igartza (13023) y ascendemos  al Intsusburu (943m) (14023);  seguimos por  las marcas y llegamos a la cima de Argonitz (936m) (15023), bajamos y luego subimos a la cota de  Hirumugeta  (960m) (16023).

Después de un kilometro llegaremos al cruce (17023);  en este punto  las marcas descienden por la izquierda, pero para subir a la cota más alta de la travesía  tomaremos el sendero de la derecha y en breves minutos  llegaremos a la cima del Txaradigorri (992m) (18023). Volveremos al cruce anterior y siguiendo las marcas llegaremos a Lizarrusti (19023).

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *