Brinkola – ARRIPILLATA (888m.) – Zegama

[map style=»width: auto; height:400px; margin:20px 0px 20px 0px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/Brinkola – Zegama.gpx»]

TRACK

DESKRIPZIOA

Brinkolan hasten  gara gaurkoan. Geltokira doan zubia gurutzatu baino lehen, ezkerrera dagoen  etxe baten ondoko  eskailerak  jaitsiko ditugu; geltokiaren zubiaren azpian dagoen ibaia gurutzatzen dugu, ezkerrerako bidea hartu, trenbide  azpian dagoen  tunela pasatuko dugu  eta pinuditik igotzen hasiko gara.

Ate bat pasako dugu eta Agerrezabal baserrira iristen gara; igotzen jarraitzen dugu, eskuinera  bide bat uzten dugu (004), borda berri batera iristen garenean  (005) eskuinera biratzen dugu igotzen, aurrerago ezkerrera (006) eta gero eskumara biratzen dugu. Borda baten  ondoan (007)  bidea utzi  eta pinuditik  gorantz joango gara, eta gaina jarraituz toki belartsura  helduko gara  ezker aldean  Otaño-ko (838m) gailurra dugularik, buzoia eta erpin geodesikoa.

Hego alderantz  jaitsiko gara, pinudi batetik pasa eta eskuinerako bide batera iristen gara; aurrerago bidea utzi eta ezkerrera doana jarraituko dugu  txabola eta alanbre-hesia eskuinera ditugularik.  Ehiza-postuetatik pasako gara, bide batera jaitsi  eta aurrera diraugu. Hurrengo  bidegurutzean aurrera, marka hori-zuriak. Laster utziko ditugu bidea eta markak, pinudia inguratuz igotzen duen bide bat ezkerrera  hartuz (010),  Hego norabidean  lehen  eta gero Ekialderantz;  bide bat gurutzatzen dugu Ipar-Ekialderantz igoz, lur garbira iristen gara eta Eluztizain-era (809m) igoko  gara, buzoia.

Apur bat atzera egin  eta Hego norabidean jaitsiko gara, bi igarobide  pasako  ditugu, marka hori-zuriekin aurkituko  gara  eta  Oamendi (886m)  eta gero  Arripillata (888m) gailurretara igoko gara; buzoia bietan.

Norabidea mantentzen dugu eta markak uzten ditugu;  gurutzatu egingo dugun bide batera jaisten gara  eta aurrera eginez  Arranoaitz (878m) gailurrera joango gara, buzoia.  Alanbre-hesia  gurutzatu   eta behean ikusten ditugun txaboletara jaisten gara;   Elor-txiki eskuinetik  inguratuz igotzen doazen  marka gorri-zuriekin aurkituko gara;  guk zuzenean igoko dugu  Elor-txiki (865m) gailurrera, erpin geodesikoa, buzoia eta  aterpea.

Aterpetik  Mendebalderanzko norabidean  marka gorri-zuriak bilatzera abiatuko gara.  Pistara iristen gara eta bertatik  marka gorri-zuriak jarraituko ditugu ;  aurrerago  Zegama argibide-taula  dagoen  bidegurutzera (011) iritsiko gara.  Aurrera igotzen dituzten markak utzi eta  ezkerrera hartzen dugu;  berehala Zegama  zutoin-adierazle bat aurkitzen dugu, marka hori-zuriak eta mendiko maratoiko puntu horia ere.  Beraiek  jarraituz Zegama-ra iristen gara.

DESCRIPCION

Comenzamos en  Brinkola. Antes de cruzar el puente que va a la estación, bajamos por unas escaleras junto a una casa a la izquierda;  cruzamos el río  que está bajo el puente de la estación, tomamos camino a la  izquierda, pasamos por un túnel bajo las vías del tren y empezamos a subir por el pinar.

Pasamos una puerta y llegamos al caserío Agerrezabal;  continuamos subiendo, dejamos un camino a la derecha (004), cuando llegamos a una borda nueva (005) giramos derecha subiendo,  más adelante giramos izquierda (006) y luego derecha. Junto a una borda (007) dejamos el camino y subimos por el pinar, senda ascendente, y por el cordal llegamos a una zona herbosa con la cima de   Otaño (838m) a la izquierda,  buzón y VG.

Bajamos dirección Sur, pasamos por un pinar y llegamos a un camino a la derecha;  más adelante dejamos el camino y tomamos camino a izquierda (009) con chabola y alambrada a la derecha. Pasamos por puestos de caza, bajamos a un camino y seguimos de frente. Pasamos el próximo cruce de frente, marcas amarilla y blanca. Enseguida dejamos el camino y  las marcas, tomando un camino a la izquierda (010) que sube bordeando el pinar,  primero dirección Sur y luego Este;  cruzamos un camino subiendo Noreste, llegamos a terreno despejado y subimos a Eluztizain (809m) buzón.

Retrocedemos un poco y bajamos dirección Sur,  pasamos dos pasos, nos juntamos con las marcas amarilla y blanca,  ascendemos  Oamendi (886m) buzón;  y luego Arripillata (888m) buzón.

Mantenemos la dirección y dejamos las marcas;  bajamos a un camino que lo cruzamos y subimos de frente a la cima de  Arranoaitz (878m) buzón. Cruzamos la alambrada y bajamos a las chabolas que vemos abajo;  nos juntamos con las marcas roja y blanca que suben bordeando Elor-txiki por la derecha;  nosotros subimos de frente a la cima de Elor-txiki (865m) VG, buzón y refugio.

Desde el refugio bajamos por un camino en dirección  Oeste a buscar las marcas roja y blanca. Llegamos a la pista y seguimos por ella con las marcas roja y blanca;  más adelante llegamos a un cruce de caminos (011) con panel indicador Zegama a la izquierda. Dejamos las marcas que suben de frente y tomamos izquierda;  enseguida encontramos  otro poste  indicador de Zegama, marcas amarilla y blanca además de  los puntos amarillos del maratón de montaña. Siguiendo los mismos llegamos a  Zegama.

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *