Irantzu – KRESMENDI (1.118m) – Barindano

DESKRIBAPENA

Irantzuko monasterioaren aparkalekuaren sarreran SL NA-181 markak dauden tokitik abiatuko gara; 250 metrotara gutxi gorabehera ezkerrera hartu (CR01) eta bide zabaletik gora jarraitu. Aurrerago beste bi bidegurutzetatik pasako gara (CR02 eta CR03); bietan eskumara jarraitu PR-181 marka jarraituz.  Hurrengo bidegurutzean (CR04) mugarria eta “Abartzuzako ehiza-barrutia” seinalea dauden tokian ezkerrera hartu, Hegoaldera eta gorantz joango garra mugarriz markaturiko bidetik; gorago pistarekin aurkituko gara, (CR05 eta CR06) bidegurutzeak pasa eta Hego-mendebalderanzko norabidean igotzen jarraitu zuhaitzik gabeko  zonalde batera ailegatu arte; harkaitz ertz honetatik  Urederrako haranaren ikuspegia dugu. Etxabarri edo Azanza Haitza (1.077m) aurkituko dugu buzoi txiki batean.

Ipar-ekialderako norabidean joango gara gailurraren  ertzetik mugarriak  jarraituz;  gero bidea gailur-ertzetik alboratu egiten da. Hondamen batzuen ondotik pasa eta ataka batera jaitsi ondoren  igoera  leun baten eramango gaitu  Larrainza (1.053m) tontorrera; buzoia dago.

Hemendik Iparrerako norabidea hartuko dugu mendi-lepora joateko (CR07 bezala markatuta dago); bidegurutze horretan aurrera jarraitu, Ipar aldera, eta bide zabal batetik hurrengo bidegurutzera helduko gara (CR08), hemen ezkerreko bidea jarraitu. Berriro ere ezkerrera hartu, Hegoaldera, 25 metrotara  gutxi gorabehera eta 100 bat metro aurrera egin; hurrengo  ikusten  dugun mugarrian (CR09) eskumara hartu eta aldapa igo; Krezmendi (1.118) tontorra Hegoaldean dagoen harkaitzetan dago. Bi buzoi ditu. Bigarrenera joateko heldu-leku onak daude baina  kontuz ibiltzeko mendi-igarobidea zeharkatu beharko dugu.

Igoerako bide beretik aurreko bidegurutzera (CR08) itzuliko gara;  ipar aldera jarraituko dugu  gailurraren ertzetik mugarriak jarraituz; gero bidea alboratu egiten da gailur-ertzetik eta zabalagoa ere bihurtzen da, ataka batetik pasa eta aurrera jarraituz Bakaikuko mendatera (CR10)  ailegatuko gara;  bidegurutzean kanadar barrera eta burdinazko langa aurkituko ditugu. Bidegurutze honetan ezkerrera hartuko dugu, Hegoaldera; gurpil-arrastoak jarraituz jaitsi, burdinazko langa pasa eta bide zabal batetik Bakaikura ailegatuko gara.

Herriaren beheko aldean, aparkalekuaren sarreran  dago Zudairerako bidea. Lurrezko pista hartu eta Urederra errekara arte jaitsiko gara, zubia zeharkatu, ezkerrera  hartu eta laster iritsiko gara Zudaire herrira. Hostalean parean  hegoaldera doan bideari jarraituz ailegatuko gara Barindanora.

DESCRIPCION

Salimos de la entrada del parking del Monasterio de Irantzu, siguiendo las marcas de la SL NA-181;  a los 250 metrosgiramos a la izquierda (CR01) y subimos por un amplio camino. Más adelante nos encontramos  sucesivamente con los cruces CR02 y CR03; en ambos seguimos por la derecha siguiendo la PR-181. Alllegar al punto CR04, hito  y cartel de “coto de Abarzuza” giramos a la izquierda, Sur, y ascendemos por un camino marcado con hitos; más arriba nos juntamos con la pista que habíamos dejado, pasamos por los cruces CR05 y CR06,  seguimos subiendo en dirección Suroeste hasta llegar a una zona sin árboles, al borde  del cortado que da vista al valle de Urederra;  debemos encontrar un pequeño buzón  con la indicación Peña Azanza o  Etxabarri (1.077m).

Desde aquí seguimos por el borde del cortado siguiendo los hitos dirección Nordeste;  luego, el camino  se separa un poco del cortado, pasamos junto a unas ruinas, bajamos suavemente hasta un portillo e iniciamos  una suave subida para llegar a Larraiza (1.053m); tiene buzón.

Ahora tomamos dirección Norte  para llegar al collado marcado con CR07;  en este cruce seguimos de frente, Norte y por un amplio camino subimos para llegar al cruce CR08,  seguimos por el camino de la izquierda.  Alos 25 metrosgiramos a la izquierda, Sur,  y avanzamos por un camino  unos 100 metros;  un hito a nuestra derecha CR09 nos indica que debemos girar a la derecha y subir por fuerte pendiente;  la cima se encuentra en el roquedo más al Sur. En la cima del Krezmendi (1.118 m) hay dos buzones; para llegar al segundo tenemos que pasar por un paso algo delicado y expuesto pero con buenos agarres.

Volvemos por el camino de subida hasta el punto CR08;  seguimos hacia el Norte siguiendo los hitos que nos llevan por el borde del cortado, más adelante el camino se separa algo del cortado y el camino se ensancha, pasamos por una puerta y avanzamos hasta llegar al puerto de Baquedano CR10;  un cruce de caminos con una barrera canadiense y una puerta metálica  a nuestra derecha nos indican que estamos en el punto correcto. En este  cruce   giramos a la  izquierda, Sur;  bajamos siguiendo unas ligeras rodadas, pasamos por una puerta metálica  y por amplio camino bajamos a Baquedano.

Para tomar el camino a Zudaire bajamos hasta la entrada del parking situado en la parte inferior del pueblo, tomamos la pista de tierra, bajamos hasta el rio Urederra, pasamos por un puente,  giramos a la izquierda y en breve llegaremos a Zudaire. Para llegar a Barindano nos situamos en la carretera frente al hostal y tomamos el camino S.

[map style=»width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/KRESMENDI-Irantzu-Barindano-IMP.gpx»]

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *