EHZ 2: Balmaseda – Sodupe

[map style=»width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/EHZ-02-Balmaseda-Sodupe-cjt.GPX»]

DESKRIPZIOA

Balmaseda herriaren (E) muturretik abiatuko dugu ibilaldia, hau da, suhiltzaile-parkea dagoen tokitik (01002); gorantza, (H) norabidean doan zementuzko pista hartuko dugu (marka hori-zuriak); ur-hodi baten azpitik pasako gara eta bidegurutzera (02002) ailegatzen garenean ezkerrera joko dugu; pixka bat aurrerago markak eskuma aldera ateratzen den bidexkatik doaz (03002); gorago berriro pista aurkituko dugu, zeharkatu eta gure ezkerretik doan bidexka jarraitu behar dugu (04002). Gero ere berriro pistarekin bat egin ondoren (05002), eskumara jarraituko dugu; pistatik zehar goranzko bidean goazela, sagastia eta pinudia elkartzen diren tokian, gure eskuma aldera bidexka aurkituko dugu (06002); bertatik igo eta ondorengo bidegurutzean (07002) ezkerrera egingo dugu; gorantz jarraitu eta ur-potzu txiki baten ondotik pasa eta gero eskumara hartu laster mendi-muinora ailegatzeko. Ezkerrera joko dugu (E) eta toki belartsutik Espaldaseca (698m) gaina aurkituko dugu. Aparteko bistak!

Mendi-muinoa jarraituko dugu (E) norabidean; mendixka jaitsi eta mendi-muinora igotzen den bidea hartu; laster ailegatuko gara Somokurtzio edo Peñacana (686m) tontorrera. Mendi-muinotik jarraitu (E) norabidean, Rioya (678) gailurrera.

Jaitsiera bi pinudiren artean dagoen argigune zabal batetik egingo dugu (IE) norabidean. Mendixka alde batera utzita norabide berean jaitsiko gara bidera ailegatu arte (11002). Hemen hasten da Sodupe bertaraino doan “Ilsoak Mugarri-bidea” (horrela deitzen zaie Enkarterrietan mugarriei) (marka zuri-gorriak). Bide hori jarraituz hurrenez hurren gailur hauetatik igaroko gara: La Peña (515m), Eguen (519m), Laguna (552m), Ilso (564m), eta azkenik Arziamendi (563m).

Markak jarraituko ditugu eta pistara jaitsiko gara (E) norabidean; pixka bat aurrerago, pistan ezkerrera dagoen errebueltan (17002) guk aurrez-aurre segiko dugu pinuditik zehar jaisten den bidexkatik; bide bat zeharkatuko dugu, jaisten jarraitu eta hurrengo bidean ezkerrera joko dugu, (behe aldean 50 metrotara gutxi gorabehera, ikus dezakegu jaitsi behar dugun legarrez egindako pista); orain bidetik (I) norabidean jarraituko dugu gure eskuma aldetik aipatu berri dugun pista horretara jaisten den bidezidorra aurkitu arte. Pistatik behera jarraituko dugu, baina ezker aldera dagoen errebuelta itxi batera iritsi baino lehen (20002), hau da, gure eskuman beherantz doan lurrezko pista zabal bat aurkitzen dugunean, bertatik jaitsi behar dugu 400m gutxi gorabehera. Jarraitu (I) norabidean, aurrerago bidea alanbre-hesiaren parean doa eta zementuzko pista batekin eta marka zuri-gorriekin aurkituko gara; laster BI-3621 errepidearekin bat egingo dugu; eskumara (E) hartuko dugu eta 500 metrotara gutxi gorabehera Kosme eta Damian santuen baseliza dago, (ura ere bertan). Errepidetik jarraitu beste 100m inguru eta ezkerrera dagoen bidea hartu (marka zuri-gorriak); berriro aterako gara errepidera eta metro batzuk aurrerago ohartuko gara markak errepidea uzten dutela alde batera eta ezkerrera doan bidea hartu behar dugula; baserri baten ondotik igaroko gara, linea elektrikoaren azpitik ere, eta markak galdu gabe beheranzko joeran Sodupera ailegatuko gara.

DESCRIPCION

Partimos del extremo Este de Balmaseda junto al parque de bomberos (01002); tomamos una pista de cemento ( marcas amarilla-blanca) que asciende en dirección (S); como referencia pasaremos por debajo de una conducción de agua, llegamos a un cruce (02002) donde seguimos por la izquierda, poco más adelante las marcas siguen por una senda que ataja por la derecha (03002); más arriba volvemos a la pista, la atravesamos y seguimos por el atajo que sale a nuestra izquierda (04002). Volvemos a encontrarnos con la pista en el punto (05002) donde giramos a la derecha; seguimos subiendo por la pista, y en el límite de un manzanal con un pinar sale una senda a nuestra derecha (06002); subimos hasta encontrarnos con un nuevo cruce (07002) donde giramos a la izquierda; continuamos subiendo y después de pasar un pequeño pozo giramos a derecha y en breve llegamos al collado. Giramos a la izquierda (E) y por loma herbosa alcanzaremos la cima de Espaldaseca (698m). Magnifica vista en los 360º.

Seguimos el cordal hacia el (E); bajamos un collado, tomamos un camino que sube al cordal, y en breve llegamos a la cima de Somokurtzio o Peñacana(686m). Continuamos por el cordal dirección (E) para llegar a Rioya (678m).

La bajada la haremos en dirección (NE) por un amplio claro entre dos pinares, trasponemos una pequeña loma y seguimos bajando en la misma dirección hasta llegar a una carretera (11002). En este punto se inicia la llamada “Ruta Mojonera los Ilsos” (denominación que reciben los mojones delimitadores en la comarca de las Encartaciones) (marcas roja-blanca); esta ruta llega hasta el mismo Sodupe. La tomamos y pasamos sucesivamente por las siguientes cimas: La Peña (515m), Eguen (519m), Laguna (552m), Ilso (564m), y por último Arziamendi (563m).

Seguimos las marcas y bajamos dirección (E) hasta una pista; poco más adelante en una curva a izquierda de la pista (17002) seguimos de frente por una senda que desciende por un pinar; cruzamos un camino, seguimos de frente bajando y en el siguiente camino giramos a la izquierda, (a unos 50m más abajo veremos la pista de grava a que debemos bajar); seguimos por el camino hacia el (N) hasta que veamos a nuestra derecha un atajo que desciende hacia la pista de grava mencionada. Una vez en ella descendemos unos pocos metros hasta llegar, poco antes de una cerrada curva a izquierda, al punto (20002) que lo identificaremos por una amplia pista de tierra que sale en descenso por la derecha; la tomamos y seguimos unos 400m hasta llegar a una curva de unos 180º a la izquierda, seguimos por ella en dirección (N), más adelante el camino discurre paralelo a una alambrada y llegamos a una pista de cemento donde volvemos a las marcas rojiblancas; en breve nos deja en la carretera BI-3621; giramos a la derecha (E) a unos 500m nos encontramos con la ermita de San Cosme y San Damián, (hay agua).

Seguimos por la carretera otros 100 metros y tomamos un camino por la izquierda (marcas roja-blanca); volvemos a salir a la carretera y unos metros más adelante veremos que las marcas dejan la carretera y tomamos un camino que sale a la izquierda; pasamos junto a un caserío, pasaremos por debajo de un tendido eléctrico y sin dejar las marcas en suave descenso llegaremos a Sodupe.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *