Mendibe – BEHORLEGI (1.265 m) – HAUSKOA (1268 m) – Hosta

Mendibe (295 m), Iratirako errepidean bidegurutze bat ezkerrerantz Ahüzki eta Herriko Etxerantz doana hartu behar da. Herriko Etxearen aurretik pasatzen da eta gaztainondo artean gora doan errepidea jarraitzen da. Azken eraikina pasatu bezain pronto ezkerreko bide bat hartu behar da eta Armiaga (660 m) mendi borobilduaren maldan gora igo.  Goialdera iritsi baino lehen errepidea bitan pasatzen da.  Behin tontorrean bizkarretik jarraitzen da errepideko bihurgune bateraino pagadi baten ondoan.

Pagadi politean barneratzen den bidea hartu behar da. Bidegurutze batean (hito) gorantz segitzen da hitoak jarraituz. Pagadiko argigune batean dagoen borda batera iristen da. Bideak gorantz jarraitzen du ezkerrera eginez eta laster pagadia utzi eta Egurtze lepora (911 m) iristen da. Zertxobait gorago iturri bat dago.

Egurtzeko lepotik malda erditik Iparralderantz joan behar da Harritxarte lepora (1055 m) iristeko, Olhazarre (1000 m) orratz egundokoak apaindutako gailurreri harritsuan. Behin lepoan aldapa gogorreko malda belartsutik igo behar da, tontorreko gailurrerian bat egiten duten ertz harritsuen artean jarraituz. Gailurrera iritsitakoan bertatik tontorreraino jarraitu (Behorlegi 1265 m).

Behorlegik bere inguruan duen panorama ederra eskaintzen du. Gertu diren Apanizeko belardietatik Pirinioko tontor harroetaraino, Eskaliers edo Abodiko mendilerroetatik, Arbailako basotik edo Donibane Garaziko ibarretik igaroz.

Tontorretik Landarreko (1072 m) lepora zuzenean jaisten da malda belartsutik behera, Beorlegi eta Hauskoa mendien artean. Azkonobi (1110 m) bordara igotzen duen pista hartu behar da, bertan bi eguzki plaka daude, eta arazorik gabe Hauskoa (1268 m) tontor borobildura igo.

Arruzkoako (1103) lepora jaisteko Ipar-Mendebal (320º gutxi gorabehera) norabidean maldan behera jarraitu behar da. Behin lepoan ezkerrerantz behera egin pista asfaltodunetik aska bateraino. Askan eskuinera jarraitu behar da maldatik biderik gabe. Dolina batzuk dituen gune txiki bat da. Dolinak ezkerrean utziz pagoak dituen tontor baterantz jo behar da. Tontorrera iritsi gabe ezkerrerantz jaitsi behar da hurrengo tontorra eskuinetik zeharkatuz.

Orain aldapa gogor belartsutik pagadirantz jaitsi behar da. Bailara barrenean Hosta herria ikusten da. Pagadian biderik gabe jaisten da hesi bateraino, ezkerrerantz hesian pasabide bat dago. Bidea Antzola baserriraino jarraitu behar da. Errepideko lehen bihurgunean ezkerretik gorantz doan pista hartzen da eta ate metaliko bat pasatu ondoren eskuineko bidetik Hostara jaisten da.

Mendibe (295 m), en la carretera a Irati hay que tomar un cruce a la izquierda  dirección a Ahüzki y el Ayuntamiento. Se pasa junto al Ayuntamiento y se sigue la carretera que asciende entre unos castaños. Nada más pasar el último edificio hay que tomar un camino a la izquierda y ascender por la ladera de la redondeada loma de Armiaga (660 m). Antes de alcanzar la loma se cruza la carretera en dos ocasiones.  Una vez en la loma se sigue por el cordal hasta llegar a una curva en la carretera junto a un hayedo.

Hay que tomar el camino que se adentra en el bonito hayedo. Al llegar a un cruce (hito) se continúa ascendiendo siguiendo los hitos. Se llega a una borda en un claro del hayedo. El camino continúa ascendiendo hacia la izquierda y pronto se deja el hayedo y se alcanza el collado de Egurtze (911 m). Hay una fuente un poco más arriba.

Desde el collado Egurtze hay que dirigirse al Norte a media ladera para ganar el collado Harritxarte (1.055 m) sobre la cresta rocosa, engalanada por el imponente monolito de Olhazarre (1.000 m). Una vez en el collado hay que ascender por la herbosa ladera de fuerte pendiente, manteniéndose entre las dos barreras rocosas convergentes en la cresta cimera. Alcanzada la cresta continuar por ella hasta la cima (Behorlegi 1265 m).

Berholegi muestra un hermoso panorama a su alrededor. Desde las cercanas praderas de Apanize hasta las altivas cimaspirenaicas, pasando por los cordales de Eskaliers o Abodi, los bosques de Arbaila o la cuenca de Donibane Garazi.

Desde la cima se desciende directamente por la ladera herbosa al collado Landerre (1.070 m) entre los picos Behorlegi y Hauskoa. Tomar la pista que asciende al kaiolar de Azkonobi (1.110 m) (hay dos placas solares), y ascender sin dificultad alguna a la redondeada cima de Hauskoa (1.268 m).

Para descender al collado de Arruzkoa (1103 m) hay que seguir ladera abajo en dirección Noroeste (320º aprox). Una vez en el collado descender unos metros hacia la izquierda por la pista asfaltada hasta un abrevadero. En el abrevadero hay que continuar hacia la derecha sin sendero por la ladera. Es una pequeña zona con algunas dolinas. Dejando las dolinas a la izquierda hay que dirigirse hacia una cota coronada con una hayas. Sin llegar hasta la cota hay que descender hacia la izquierda y bordear por la derecha la siguiente cota.

Ahora se desciende por la fuerte pendiente herbosa hacia el hayedo. En el fondo del valle se distingue la población de Hosta. Por el hayedo se desciende sin sendero hasta un alambrado, hacia la izquierda hay un paso en el alambrado. Hay que seguir el camino hasta el caserío Antzola. En la primera curva de la carretera se toma la pista que asciende a la izquierda y tras cruzar una puerta metálica, por el camino de la derecha se desciende a Hosta.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *