Juan Luis Ulaziaren omenez

Datorren igandean, abenduak 18, Juan Luis Ulaziaren omenez, pago bat aldatuko da, Kalamuako parlamentuan.

Eibarko Klub Depotiboko mendizale bat, mendi istripuz hiltzen bada, bera oroitzeko zuhaitz bat aldatzeko ohitura dute deporreko mendi taldekoek.

Ohitura hori, Andoni Arza 1996an hil zenean sortu zen. Ondoren Oier Arkotxa, eta Edu Gorrotxategi 1999an Balaitusen hil zirenean jarraitu zuen, eta orain artean azkena aldatu zen zuhaitza, Gaizka Sola Atxarten 2008an hil zena oritzeko izan zen.

Denok dakigun bezala, aurten, irailaren 25an Juan Luis Ulazia zendu zen. Midi´d Ossaun izandako istripu baten ondorioz.

Beraz, ohitura jarraituz, lehen aipatu bezala , datorren igandean goizeko hamaika terdietan Pago berri bat aldatuko da Parlamentuko basotxoan.

Juan Luisengatik, eta mendian hiltzen diren mendizaleengatik zerbait sentitzen duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.

Mila esker.

Bide batez, senide eta lagunek, eskerrak eman nahi dizkie, lursailaren jabe diren Baskaran errota baserrikoei baimena emateagatik.

Naiz eta eibartar gehienok pentsatu inguru hori Eibarreko herriarena dela, lehen aipatutako Markinako baserri horren lurra baita.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude