Juan Luis Ulazia gogoan

img_sep_26_2011_52_44

Atzo gure lagun Juan Luis Ulazia galdu genuen, frantses Pirinioetan dagoen Midi D’Oussau tontorra igotzen ari zela.

Zorigaitzeko istripua 12:00ak inguruan gertatu zen, gailurrera heltzeko metro gutxi falta zirela.

Eibarko Klub Deportiboko mendi taldeak antolatutako irteera bat zen, eta hogeiren bat mendizale zihoazen Juan Luisekin igoeran. Taldekide guztiak mendia igotzeko behar den materialarekin ekipatuta zeuden (arnesak, kaskoak, sokak, etab). Istripua tontorretik metro gutxira gertatu zen,  behin korridore zailak  gaindituta. Azken gailurra, 20 bat metrotakoa, zailtasun teknikorik ez duen ibilbidea da, harkaitz onekoa eta helduleku ugariekin, eta igandeko kondizio normaletan ez du segurtasun berezirik eskatzen. Istripua estropozu bategatik gertatu zen, zoritxarrez Juan Luis amildegira erori zen, beste mendizaleekin batera taldean zihoan bere emaztea den Mertxerengana biratzen zen bitartean.

Juan Luis mendizale amorratua eta aditua zen, biziki maite zuen mendia, eta Klubak egiten zituen irteera guztietan ezinbesteko pertsona garrantzitsua. Gainontzeko taldeko lagun guztien konpainian burutzen zituen ibilbideak, beti ere Mertxe emaztea alboan zuela, hau izan zen ikusi zuen azken pertsona. Utzi digun hutsunea bere oroitzapenarekin beteko dugu beti.

Ayer perdimos a nuestro amigo Juan Luis Ulazia ascendiendo al Pico Midi D´Oussau en el Pirineo francés. El fatal accidente se produjo a las 12:00 horas, cuando le faltaban pocos metros para alcanzar la cima.

Era una excursión organizada por el grupo de montaña del Club Deportivo de Eibar,  alrededor de una veintena de montañeros acompañaban a Juan Luis en la ascensión, todos ellos equipados con el material necesario para abordar la montaña (arneses, cascos, cuerdas, etc).  El accidente se produjo una vez superados los corredores que, por su dificultad, requieren aseguramientos,  en la cresta final, a pocos metros de la cima. La cresta final,  de unos 20 metros de largo,  es un  recorrido sin ninguna dificultad técnica, buena roca y muchos agarres,  por lo que, en condiciones  normales como las del domingo, no requiere aseguramiento especial. El accidente se produjo por un tropiezo que desafortunadamente hizo precipitarse a Juan Luis  al vacío, en el momento que se giraba hacia su mujer, Mertxe, que le acompañaba junto al resto del grupo.

Juan Luis era, además de un gran amante de la montaña, un montañero experto, y figura imprescindible en todas las salidas del Club, siempre acompañado por Mertxe, la última persona a la que vio, y por sus amigos. El vacío que nos deja lo llenaremos siempre con su recuerdo.

img_sep_26_2011_53_20


2 erantzun “Juan Luis Ulazia gogoan” bidalketan

  1. Laida-ren avatar

    Nire sentimenduei erantzuna emanez idazten dut. Ez zen izango askotan ikusten ginelako baina bai ikusten ginenean jasotzen nuen maitasuna izugarria zelako, horregatik izan zara eta izango zara niretzat Juanlu ahaztezina, BABESA, IRRIFARRA ETA MAITASUNA haundiz idazten ditut zu bezain handiak diren sentimenduak adierazten dituelako.
    Besarkada haundi bat Mertxe eta alabei.

  2. amigos-ren avatar
    amigos

    Siempre le recordaremos en el nuestro corazón como un gran amigo por fuera ya por dentro.
    Juan Luis txu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude