XII. Jardunaldi Mikologikoak

img_oct_29_2010_08_29

XII. jardunaldi mikologikoak egingo dira asteburuan (30ean eta 31an). Bihar goizean irteeran parte hartzeko izena eman duten umeak eta mendi taldekoak mendira joango dira, perretxikotara. Arratsaldean, perretxikoak sailkatu egingo dituzte, Klub Deportiboan, Aranzadi zientzia elkarteko kideen laguntzarekin.

Domekan, bezperan batutako perretxikoekin erakusketa ipiniko dute Toribio Etxebarrian. Aurreko edizioetan legez, perretxiko batzuk jateko aukera ere eskainiko dute.

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude