GAVARNIKO IRTEERA

                 

 

GAVARNIEKO ZIRKOKO KRESTA

 

PTO BUJARUELO – GORIZ

(LEHEN EGUNA)

 

Bujarueloko portura ( 2270M) iritsi baino lehen, bide moztu bat aurkituko dugu. Bi aukera izango ditugu, alde batetik bidez joatea edo mendiz zuzen jarraitu. Behin Bujarueloko portuan elurretan  ongi markatutako bidea hartu eta Tallon mendiaren ipar aurpegi azpitik joango gara, bide hau  laua izango da. Ondoren, bideak eskuma aldean goranzko norabidea hartuko du  eta pare bat aldapa igo eta gero Serradets eko Refujiora (2587M) helduko gara.

Refugiotik ongi ikusten da Rolandoren Bretxa(2807M), hori dela eta, ahal dugun moduan aurrean dugun aldapa igoko dugu.

 

 

1.- Gavarniko zirkoko kresta

 

Behin bretxa gainditutakoan ezkerrera begiratuz Kasko mendia(3006M) ikusiko dugu.Mendiako pareta jarraituz, lehenik beherantza egingo dugu eta ondoren kate baten laguntzaz gorantza, bide batez Sarrioen lepora (2749M)  iritsiko gara. Hemen gure aurrean Torre (3009M) mendia ikusiko dugu, Torre-rantz joango gara Kasko mendiaren magaletik. Mendi hau egin nahi izanez gero, zuzen gorantza egingo dugu  harrizko paretak iragan eta gero. Torrera joateko oso argi dagoen kanala igoko dugu.

Behin Torreko puntan, errazago zaigun tokitik jaitsiko gara Kaskadako kollatura  (2931M). Hurrengo mendia Espalda de Marboré ezin da mendebaldetik igo, beraz hegoaldetik inguratu eta atzean duen korredoretik igoko dugu.

Hemendik aurrera mendizerra zabal bat dugu, gainetik jarraituz Pico occidental de la Cascadara (3095M) iritsiko gara. Aurrean Pico central de la cascada dugu. Gero jaitsiera sakon baten ondoren, Pico Orientalaren (3161M) aldapa igoko dugu. Beste kolladu bat pasa ondoren, beste aldapa gogor bat igo eta azkenik lortuko dugu Pico de Marboré (3248) Zirkoko puntu altuena igotzea.

 

 

2.- Tallon mendia.

 

Bretxa gainditu ondoren, eskumarantz hartu  eta pareta eskuma aldera utzita aurrerantz hartuko dugu, hasieran altura pixka bat galduz eta Falsa bretxako (2909M) puntu pixkat aereoa pasatuko dugu, segituan Tallon(3144M) mendiaren malda aurrean aurkituko dugu.

 

GORIZ – ORDESAKO PAKINGERA 

(BIGARREN EGUNA)

1.- Cola caballotik

            Refujioko atetik irten eta beheranzko bideari ekingo diogu.  GR11-a jarraituz (honako GRak bide guztian lagunduko digu) Soasoko klabijetara iritsi artean beheranzko bidean hainbat mendi muin zabal aurkituko ditugu. Soasoko klabijetara iristean bi aukera izango ditugu Cola de Caballora jaisteko. Alde batetik aukera izango dugu, GR11 jarraituz bidean aurrera egitea eta bestetik nahi dutenak klabija hauetatik jaisteko aukera izango dugu. 

            Cola Caballora iristean, turistaz beterik dagoen zelai zabal horietatik aurrera egingo dugu, Arazas erreka jarraituz eta bertako paisaia ederrak begitanduz . Horrela  Ordesa parkeko parkingera iritsiko gara.

            

2.- Loren faxatik.

Gorizen, aurreko eguneko 1 ibilbidea berrartuko dugu, eta Millareseko leporaino joango gara. Hemendik beherantz jarraituko dugu eta klabijetatik jaitsi beharrean,  Kotatuero gaina inguratuko dugu, Loren faxetara eramaten gaituen bidea jarraituz. Hona behin iritsitakoan beste 4 kilomentro izango ditugu eta bidean zehar argazkiak ateratzeko aukera izango dugu, izan ere paisaia ederra izango dugu begibistan. Bidean aurrera, Salaroms eko klabijetara iritsiko gara eta bertatik jaitsiko gara. Ondoren bide hau jarraituz ezkerretara hartuko dugu Ordesako parkingera iritsi arte.

Aste bukaera honetako track eta Waypointak hemen deskarga ditzakezue

Berandu baña seguru,,

Astebukaera on!!

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude