Riba – PICO DEL HORNIJO (1.258m.) – La Gandara

Riba – PICO DEL HORNIJO 1258m – La Gandara

 

Descargar el Track en .gpx 

Descargar La salida en formato .pdf

Ribatik irtengo gara errepideari jarraituz; hasieran bertan, gure ibilbidean lagun izango ditugun marra zuri-horiak dituzten zutoin batzuk daude, Hoyo Masayo-rako norabidea erakusten.

Bidegurutze batera heltzean, bertan errepidea amaitzen da; ezkerretarantz hartuko dugu; eta, aldats gogor bati ekiten dion pista bat hasiko zaigu.

 

Pistak ezkerretara egiten du zelai batean sartuz; gu zuzen abiatuko gara, bidezidorrean sartzen garelarik.

Bidea ixten zaigun paraje batera iritsiko gara; orduan gure eskuinetara aurrera egiten duen bidezidor batetik abiatuko gara.

Txabola baten ondora igo eta eskuinetik jarraituko dugu, burdin hesi bat pasa eta eskuinetara zelai batzuk dituen bidetik segituko dugu (bideak zelaiak mugarriztatzen dituzten harrizko hormetan zehar jarraitzen du; guk baina, erosoago igotzeko, eta ahal dugun neurrian, zelaietan gora doazen zidorretan zehar joango gara).

Puntu batera helduko gara non marra zuri-horia ezkerreko horman margotua dagoen. Hemendik eskuinetik bidezidor batean gora egingo dugu (bada apenas nabarmentzen den marra hori bat zuhaitz batean). Adi ibili behar dugu xehetasun honekin bidea hormaren kontra baitoa.

 

Gora egingo du bideak, zenbait txabola aurkitu arte. Puente Carcajil izeneko lekua igaro ondoren, non bide zaharrak zilo txiki bat zeharkatzen duen; paisaia karstiko ikusgarrian goaz, non ziloak, trokak eta lapiatzak ugari diren.

Muino bat gurutzatu eta Hoyo Masano izeneko sakonune handira joko dugu.

Bideak eskuinetik inguratzen du, gero pagadi bat zeharkatu eta, gorantz, Hoyo Salzoso izeneko parajearen gainera jotzen du Txabola batzuen ondora jaitsi eta pista baten amaierara irtengo gara.

 

Pistan gora egingo dugu 1050 metrotan dagoen muino batera, bertatik gure ezkerretara Hornijo gailurraren haitzertza begiztatuko dugu.

Pista utzi eta, bidezidor lauso batzuetan gora txaran, harkaitzaren oinera igoko gara.

Harkaitz oina eskuinetik inguratuz zedarri bat aurkituko dugu zeinek haitzertzera iristeko bidea adierazten digun.

Hemendik eskuinerantz gailurreria bere luzera guztian pasatu behar dugu harik eta azkenean Pico del Hornijo izeneko erpina agertzen zaigun arte (1258 m.)

 

Bide beretik jaitsi behar dugu 1050 metrotan dagoen muinora eta pistari jarraitu.

Sakonune itxi bat inguratuko dugu pistari jarraituz (zilo hau Llanalacueva deitzen da eta Cellagua izeneko isurbide batetik husten du bere ura. Gero Garmaciegako leizezuloarekin lotzen delarik, Cantabriako lurpeko sistemarik sakonenetako bat bihurtzen da.

 

Gure ezkerretara Espina izeneko etxoletarako desbideraketa utziko dugu.

Bi haitzen erditik igaroko gara: Mazo Chico eskuinetarantz eta Mazo Grande ezkerretara.

Pistan behera segitzen dugu; zutoin bat agertuko zaigu zeinek bost minutu inguruko bidean Morteroko troka ikustera eramango gaituen. (Mendikateko lurpeko beste sistema baterako sarrera).

Pistari jarraituz Astranara iritsiko gara.

Kilometro bat baino ez zaigu falta La Gandarara errepidez heltzeko.

Zeharkaldiaren batez besteko iraupena: 7 ordu t?erdi.

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *