Urkiola – SAIBIGAIN (940m) – Artea (Arratiako harana)

   

 

[map style=”width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/Urkiola-Artea.gpx”]

Urkiola gainetik Saibigainera joateko mendebaldera doan pista hartu, 250 metrora dagoen bidegurutzean (C01) eskumara; hurrengoan (C02) aurrera jarraitu eskumara doan bidea utzita;  aurrerago bidegurutzean (C03) ezkerrera, hego-mendebaldera; hurrengoan (C04) hegoaldera doan bidea utzi eta mendebaldera jarraitu; aurrerago(C05) pista utzi eta harriz markatutako bidezidorra hartu Saibigainera ailegatzeko (940m).

Tontorretik  mendebaldera jaisten den bidea hartu, zelaian zehar hasieran eta gero pinudian zehar. Bidegurutzean (C06) eskumara, ipar-mendebaldera,  hartu; beherago (C07) harrizko pista dago.

Adi, 100 bat metro beheragoko bidegurutzean (C08) ezkerrera, hegoaldera hartu eta hurrengo bidegurutzera arte jarraitu (C09). Hemen ezkerreko bidea hartu, hego-mendebaldera;  errekatxo bat (C10) zeharkatu eta goranzko bidea jarraitu. Bidegurutzean (C11) aurrera eskumara jaisten den  bidea utzirik. (C12) bidegurutzean beherantz jarraitu (C13) bidegurutzera arte. Norabide-kartela. Zumeltzara doan bidea jarraitu; Arkabela baserriaren ondotik pasa eta pista jarraitu Diman garai batean hegazkinentzat  zegoen  zelaira arte.

(BI3543) errepidea zeharkatu eta pistatik  gora (C14) bidegurutzera arte; gasbidea jarraituz Altungane behealdeko kordalera ailegatuko gara (C15). Hegoaldera doan pista utzi eta alanbradaren ondotik doan bidea hartu; laster Altunganeko ipar-mendebaldeko lepora helduko gara, (Kordal hau jarraitu behar da).

Pagonabarra (632m) tontor txikia aurkitzen da bidean.

Baserri baten ondotik pasa eta bidegurutzean (C16) aurrera jarraitu. Hurrengoan ere (C17) aurrera San Blas baselizaren ondotik.

Mendi-lepotik zehar doan pista jarraitu eta bidegurutzean (C18) Urrekoatxara joateko aurrera hartu (582m).  Antenetarako igoera lehenengo asfaltatutako pistatik eta gero harriz markaturiko bidezidorretik.

Urrekoatxa saihestu liteke, artarako asfaltatuko pista hartu baino lehenago ezkerretik  irtetzenden  bidezidorraren jarraitu.

Urrekoatxatik pistara jaitsi eta bertatik 30 bat metro gorantz joan mendebaldeko hegaletik jaisteko.  Beheko aldean dauden zuhaitzak dira ipar-mendebaldera jarraitu behar den bidezidorraren erreferentzia. Hurrengo bidegurutzean (C19) eskuma aldera doan bide zabala utzi eta aurrera doan bidezidorra hartu.  Hurrengo bidegurutzean ere (C20) aurrera jarraitu; bi baserriren ondotik pasa eta gero  kaminoz Lamindao auzora ailegatzen da. Ezkerrera hartu,  bidegurutzean  Santa Maria Magdalenaren baseliza ezkerrera utzi eta Arteara errepidez jaitsi.     

                                                                      (Periko taldea  2010 – 01- 16)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude