Elkoatz – MOTXORRO-BAIGURA (1.477m) – Abaurre gaina

img_nov_20_2009_35_42

 

Elkoatz – MOTXORRO-BAIGURA (1477m) – Abaurre gaina

 

Elkoatzeko herritik betoizko pista bat Aristu herrirantz abiatzen da. Oinez kilometroa bete baino lehen, gure eskuinera kokatzen den harri tzar baten aurrean lurrezko pista bat hartuko dugu. Metro batzuk geroago, eta pista lauan hasi baino lehen ezkerrerantz bidezidor ez oso garbi bat aurkituko dugu. Berau gorantz doa mendiaren maldan. Aurrez aurre Sandoain eta Oskiotz-eko haitzak agertuko zaizkigu. Gure ibilbidea, astiro-astiro beraiengana hurreratuz doa, nahiz eta eskuin aldean utzi ditugun etxe-abereek nagusiki eginiko bidezidorrei jarraituz. Gauzak horrela, Elkoatzeko irteeratik begiztatu dugun haitza inguratuz egingo dugu aurrera. Zidorraren goiko aldean eskorta bat aurkituko dugu; hemendik jarraitu beharreko bidea garbiago ageri zaigu. Inguru honetako ibilbidea gorantz goxo-goxo egiten duen zidor polit bat da, harik eta paraje itxiago baten barneratzen gaituen eskorta bat aurkitu arte. Oskiotzeko bidean barrena goaz. Haitz handi bateraino helduko gara. Azken zati honek bidexka itxi samarra agertzen du, isatzak eta bestelako sasitza medio. Leku zabalago batera irtengo gara gure ezkerrerantz egin ondoren. Oskiotzeko Faitios deitu parajean gaude. Ondoren, metro gutxitara, eskuinerantz apur bat eginez beste zidor bat aurkituko dugu zeinek jaitsi piskat aurrenik eta, jarraian, ezkerrera egiten duen pasealeku bikain bati ekinez, batzuetan lauan doana eta bestetan behera egiten duena.

Espileko Ertza deitu ohi den errekasto batera iritsiko gara, metro batzuk beherago izen bereko iturria dago. Aurrerago, leku irekiago batera joko dugu non bidea bitan banatzen den, hau da, Ramonena deitzen den etxolaren inguruan gaude. Errekastora iritsi aurretik, bideak ezkerrerantz bira egiten duela nabarituko dugu. Horren arrastotik jarraituz haritzak, ezpelak eta pagoak nagusi diren kokagune izugarri eder batera helduko gara. Landarediaren aldaketa-mugan gaude. Ehiztari txabola batera helduko gara. Oso leku egokia hamaiketakoa egiteko. Leku honetatik goranzko bide berberari segituz, landa batzuk aurkituko ditugu, Aretako Mendatea da, behi-ardien larre leku lasaia. Landa hauetara iritsi bezain azkar, gure ezkerrerantz egingo dugu errekasto txiki bat gurutzatuz. Orduan igoera gogor batek muino bateraino eramango gaitu. Punturik garaienera heltzerakoan, aurrez aurre Motxorro edo Txomorro mendiaren zilueta erakusten duen ordokian aurkituko gara. Bertan pista batek gure eskuinerantz egiten du gora. Pista hau hartu eta metro gutxitara ezkerrerantz hartuko dugun bidegurutze bat aurkituko dugu. Inguru honetan etengabeko bidegurutzeak daude. Pistak Txamorroren gailurretik ezkerrerantz jotzen du dezente eta, gainera, beherantz egiten du nabarmen. Gure eskuinera, ezkerrera bihurgunea egiten duen errekastora iritsi aurretik, cairns-ekin markaturiko gorako bidea ateratzen da, berau hartuz beste pista batera joko dugu. Irten egingo gara pistaren eskuin aldetik eta, Motxorro edo Txamorro eta Baiguraren gailurrak lotzen dituen muinorantz doan azken partea igotzen jarriko gara. Pago artetik aurrera, Mendebalderantz joko dugu muinorantz. Muinoa baino lehen, eskorta bat topatuko dugu. Antzinako ikaztegiak dauden parajean murgilduko gara. Behin muinoan gaudela, ezkerrerantz joko dugu eta, belardun haitzertzari jarraituz Motxorro (Txamorro) (1442 m.) tontorrera helduko gara. Jende askorentzako lekurik ez duen gailur harkaitsua da. Bertatik muinora jaitsiko gara berriro, eta behin bertan gaudelarik, Baigura igotzera abiatuko gara. Muinotik altura hartzea berriro ez zaigu oso zaila izango. Alanbrearen beste aldera igarotzeko pasabide bat aurkituko dugu. Alanbrada hori hain zuzen, gure ezkerrerantz eramango dugu ia Baiguraren gailurreraino (1477 m.). Hemendik erpinera eraman gaituen bide berberetik egingo dugu beherantz. Harri tzar batzuk eta belargune bat dauden inguru batetik pasatu ondoren, ezkerrerantz desbideratuko gara pagadiaren sarreran aurkituko dugun mugarri bateraino. Behin pagadian barruan garela, zuzenean joko dugu beherantz pago bikain batera iritsi arte (marra horiz markatua eta 12 zenbakia duena). Leku honetatik beti ere ezkerrerantz desbideratuko gara markaturiko pagoak segituz, toki zabalago batera helduz, beti ere alanbrada gure ezkerrerantz eramanez, pista batera iritsiko gara. Pista ezkerrerantz hartuz, berari segituko diogu pagadi ederrean gozatuz. Astiro-astiro jaisten doan bide zabal bat da harik eta inguru belartsuago eta zabalagora jotzen duen arte, Iturbuzilea. Aurrez aurre jarraituz beste pista bat azalduko zaigu, zeinak Abaurre Gainaraino eramango gaituen.

                                                                       A. Gordoa 2009-11-28

 

ELKOAZ-MOTXORRO-BAIGURA-ABAURRE GAINA

Desde la localidad de Elcoaz parte una pista hormigonada con indicación de la población de Aristu. Antes de llevar un kilometro andando, a la altura de una gran piedra que se encuentra a nuestra derecha nos desviaremos por una pista de tierra. Pocos metros después, y antes de que la pista vuelva a llanear, encontraremos a la izquierda una senda un poco difusa que irá ascendiendo por la loma del monte. Frente a nosotros tenemos las Peñas de Sandoain y Oskioz. Nuestro recorrido va a ir poco a poco hacia ellas, aunque las iremos dejando a la derecha, por sendas realizadas por el ganado principalmente, iremos bordeando por debajo la peña que hemos visto desde nuestra salida de Elcoaz. En la parte ya superior de la senda encontraremos un escorte y veremos con más claridad el camino a seguir. El recorrido en esta zona discurre por una preciosa senda que asciende suavemente, hasta encontrar un escorte que nos adentra en una zona un poco más cerrada. Estamos andando por el camino de Oskioz. Llegaremos a la altura de un gran roble. Esta última parte presenta un camino un tanto cerrado por genistas y otros tipos de zarzas. Saldremos a una zona más abierta en giro hacia nuestra izquierda. Estamos en los Faitíos de Oskioz. A continuación, a escasos metros, en leve giro a la derecha encontraremos una nueva senda que al principio desciende un poco y luego gira a la izquierda para emprender un precioso paseo; entraremos en un precioso camino que en diversos tramos llanea e incluso desciende. Llegaremos a la altura de un regacho en el Rincón de Espile; unos metros más abajo se encuentra la fuente del mismo nombre. Más adelante saldremos a una zona más abierta en donde el camino se abre en dos, es la zona de la borda de Ramonena. Antes de llegar a la regata encontraremos con un giro hacia la izquierda. Seguiremos ascendiendo sobre este giro y disfrutaremos de una zona increíble entre robles, bojes y hayas. Nos encontramos en la divisoria de los cambios de vegetación. Llegaremos a la altura de una caseta de cazadores, lugar muy adecuado para repostar fuerzas. Desde la casa de cazadores saldremos, en la misma dirección de ascenso, y encontraremos unas campas, es la zona del Portillo de Areta, lugar donde pastan tranquilamente las vacas y obejas. Nada más incorporarnos a las campas giraremos a nuestra izquierda cruzando una pequeña regata comenzaremos un fuerte ascenso hasta una zona de collado. Al llegar a la parte más elevada de esta zona encontraremos una esplanada que nos ofrece enfrente la silueta de Motxorro (Txamorro) y una pista que arranca hacia la derecha. A los pocos metros de tomar esta pista, nos encontraremos con un cruce que tomaremos hacia la izquierda. Estamos en una zona de cruces continuos. La pista comienza a desplazarse bastante a la izquierda de la cima de Txamorro y además desciende ostensiblemente. A nuestra derecha, antes de llegar a la regata con curva a la izquierda, sale un camino ascendente marcado con cairns que tomaremos, el mismo nos llevará a otra pista. Por la parte derecha de la pista nos saldremos y ya comenzaremos a ascender la parte final hacia el collado que une las cimas de Motxorro (Txamorro) y Baigura. Paseando entre hayas iremos en dirección W hacia el collado. Antes de llegar al collado, nos encontraremos con un escorte. Entraremos en una zona de antiguas carboneras. Una vez en el collado ascenderemos hacia la izquierda y siguiendo por la cresta herbosa para ascender a la cima de Motxorro(Txamorro) 1442 m., cima rocosa en la que no hay lugar para muchas personas. Desde aquí descenderemos de nuevo hacia el collado y una vez allí comenzaremos el ascenso hacia la cima de Baigura. Tomar de nuevo altura desde el collado no será muy difícil. Encontraremos un paso que nos facilitará el acceso al otro lado de la alambrada, alambrada que tendremos continuamente a nuestra izquierda casi hasta la cumbre de Baigura 1477 m. Desde aquí iremos descendiendo por el camino que nos ha ido conduciendo hasta la cima, cuando pasamos una zona de bloques de piedras y un claro de hierba nos desviaremos hacia la izquierda para ir a encontrar un hito a la entrada del hayedo. En la zona interior del hayedo, iremos descendiendo directamente hasta encontrarnos una hermosa haya marcada con línea amarilla y numero 12. Desde este punto nos desviaremos siempre a la izquierda siguiendo las hayas marcadas hasta encontrar una zona más abierta, siempre teniendo la alambrada como referencia a nuestra izquierda llegamos a una pista. Tomamos la pista hacia la izquierda y seguiremos por ella disfrutando del precioso hayedo que nos envuelve, se trata de un amplio camino que va descendiendo poco a poco hasta llegar a un terreno más herboso y amplio, Iturbuzilea, Seguiremos hacia nuestro frente y nos encontraremos con una pista,. que nos llevará hasta Abaurrea Gaina.

                                                                        A. Gordoa 2009-11-28

 

 

 

Descargar el Track en GPX

img_nov_20_2009_38_35

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *