Lañu – CRUZ DEL CASTILLO (1.430 m) – Biasteri

LAÑU- Cruz del Castillo (1.430 m) – BIASTERI.

LAÑU- Cruz del Castillo (1.430 m) – BIASTERI.

LAÑU- Cruz del Castillo (1.430 m) – BIASTERI.

Lañu (Trebiñoko konderriko herria, Erdi Aroan anakoretek egindako koba zuloak ditu ikusgai).

Herriko plazatik aterako gara hegoalderako norabidean GR38ko marka zuri-gorriak jarraituz. Marka hauek lagunduko digute Biasterira doan ibilbide osoan.

Lehenengo bide zabaletatik eta ondoren pagadi artean Avellano deritzon mugarrira arte igoko dugu. Hemendik  beheranzko joeran GR 38ko markak jarraituko ditugu Lagranera ailegatu arte; bidean, zuhaitz, landare eta bete hainbat informazioen berri ematen duten kartelak ikusiko ditugu.

Lagranera, bertako harraska ondotik sartuko gara, bidea zeharkatu eta aurrera jarraituko dugu. Goialdean Cruz de Castilloko mendizerra ikusten dugu. Kanposantu ondotik pasa eta Toro mendatera igoko dugu lehengo asfaltotik eta ondoren pista eta bidexkatik.  Aurkituko ditugun marka eta zedarriek argitzen  digute bidea.

Bidegurutzetan beti goranzko norabidea jarraitu  goialdera ailegatu arte (Toro Mendatea) (antzinako Laguardia eta Bermeo arteko ardo eta arrainaren merkatal trukeen igarobide ezaguna).

Toro mendatearen goialdean bideak aurrera jarraitzen du beherantz, baina lehenengo eskumara doan bidexka bat hartuko dugu, mendilepotik pasa  ondoren eskumara hartu Cruz del  Castillo gailurrera ailegatzeko (Toloño mendizerrako tontor esanguratsuenetarikoa).

Toro mendatera bueltatuko gara eta beheranzko bidea hartuta jarraituko dugu (hegoaldera, eskumara). Aurrerago, errebuelta batean ezkerrera doan bidexka eta zedarriak utzi (CR 1)  eta  markatuago dagoen jaitsierako bidea jarraitu.

Pista-gurutze-bide batera ailegatuko gara  eta ezkerrera hartu (CR 2) beheranzko norabidea GR 38 markarekin. Asfaltozko errepidean sartzen garenean bertatik jarraitu  Biasterira arte GR 38ko markak.

Mahasti eta upeltegien artean goazen bitartean protohistoria garaiko La Hoya  herrixka aurkituko dugu. (Egindako indusketek  K.a. XIV-XII mendean kokatzen dute bertako lehenengo jendeztatzea. Museo bat ere ikus daiteke aztarnategian bertan)

Errepide zabalera  suhiltzaileen eraikuntzaren ondotik ailegatuko gara. Aparkalekua aurkitzeko Logroñorako norabidean 600 bat metro jarraitu.

__________________________________________________________________

LAÑU- Cruz del Castillo (1.430 m) – BIASTERI.

Laño (localidad del Condado de Treviño, con cuevas eremíticas artificiales de época medieval). Salimos de la plaza dirección Sur, siguiendo las marcas roja y blanca de la GR38, que nos indican todo el recorrido hasta Laguardia.

Primeramente por terreno abierto y luego entre hayedos ascendemos hasta el mojón del Avellano.  Aquí comenzamos un descenso con muchos carteles indicadores de árboles, plantas etc… hasta llegar a Lagrán siguiendo las marcas de la GR38.

Entramos en Lagrán junto al lavadero, cruzamos la carretera y seguimos de frente. Vemos en lo alto de la sierra la Cruz de Castillo. Pasamos junto al cementerio y subimos al puerto de Toro, primero asfalto y luego pista y senda.

Seguimos marcas e hitos que vamos encontrando y que nos indican el camino a seguir. En los cruces tomamos siempre ascendente hasta llegar al alto (Puerto de Toro) (ancestral paso de la ruta comercial del vino y del pescado entre Laguardia y Bermeo)

En el alto (Puerto de Toro)  el camino sigue de frente bajando, pero primero tomamos una senda a la derecha (hitos) marca amarilla blanca, llegamos a un collado y subimos derecha a la Cruz del Castillo (cumbre característica de la sierra de Toloño)

Volvemos al Puerto de Toro y bajamos por el camino que antes hemos dejado (derecha, Sur). Más adelante en una curva dejamos una senda e hitos a la izquierda (CR 1) y continuamos por el camino que bajamos, más marcado.

Luego llegamos a un cruce de pistas y cogemos la izquierda (CR2) bajando y señalado GR38. Llegamos al asfalto y continuamos por él hasta Laguardia siguiendo las marcas GR38. Pasando entre viñas y bodegas, antes de llegar nos encontraremos con  el poblado protohistórico de La Hoya (La excavaciones datan  un primer asentamiento de población hacia los siglos XIV-XII a. C. Hay un museo enclavado en el mismo yacimiento).

   Accedemos a la carretera general junto al edificio de los bomberos. Continuamos por la carretera dirección Logroño unos 600m hasta llegar al parking donde nos espera el autobús.

Descargar el Track

Descargar Los waypoints

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *