Burgosko mendiak (Tesla mendilerroan zehar ibilaldia) – 1go Atala

(Coronilla 1.172m-Tesla tontorra  1.171m- San Mames 1.266m-Peña Corba 1.332m)

 

Oñatik Trespadernera doan errepidean, TARTALES DE CILLArako bidegurutzean, La Horadada arroilaren inguruan,  hasiko dugu ibilaldia.

Tartalesen pista zabala jarraituko dugu mendi-leporaino. Hemen Mendebalderanzko norabidean pista hartu. Mugarria eta bidezidorra Coronilla mendi-lepora igotzeko. Tontorra Ekialderantz, ezkerrera dago. Haitzaren eskuin aldetik CORONILLA tontorrera ailegatuko gara (txabola eta buzoia). Iparraldera Tesla mendilerroa ikus daiteke.

Pista zabala utzi dugun mendi-lepora jaitsi behar gara igo garen bide beretik. Gurutzatu eta lehenengo aurrera eta gero eskumara (Ipar-ekialdera) suebakia jarraituz. Hau bukatu aurretik bidezidorra hartu oihanean zehar ekialderantz igotzeko. TESLA tontorraren ingurura aterako gara (erpin geodesikoa eta buzoia)

Aurrean zeharkatzeko daukagun mendilerroari “La Llana” deitzen diote bertakoek. Beraz, Ipar-mendebalderanzko norabidean mendi-gaina jarraituz,  ataka batetik pasatu ondoren, tontor bikia duen  SAN MAMES gailurrera ailegatuko gara (buzoia).

Aurreko norabide berbera jarraituko dugu; ibilbidea orain estuagoa da baina bi isurialdetatik joan daiteke  PEÑA CORBAraino: hau da mendilerroko tontorrik garaiena (buzoia eta tontor bikia metro batzuk harago,Mendebaldera).

Mendebalderako norabidean jarraituko dugu, baina gero Hegoaldera hartu behar da behe aldeko zelaian PILAS baseliza ikusten den tokira jaisteko. Jaitsiera nabarmena dago bertara ailegatzeko (iturria baseliza bai lehenago eta inguruan ere).

Hegoalderako norabidean pista zabala hartuko dugu; errebuelta batzuk pasatu ondoren jaitsiera  handiagoa egiten den tokian eskumara bidezidorra hartu behar da; hemendik jaisterakoan  kare-harrizko haitz bertikalak ikusiko ditugu herritik gertu. Abereentzako korta batzuen ingurutik pasa eta QUECEDO herrian sartuko gara.

++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

Iniciaremos la travesía en la carretera de Oña a Trespaderne, en la garganta de la Horadada, cruce de subida a TARTALÉS DE CILLA  Aquí seguimos por amplia pista hasta el collado. Tomamos pista  en  dirección W. Hito y sendero a la izquierda para ascender al collado de Coronilla. La cumbre queda al E, a la izquierda. Por la derecha de la roca llegamos a la cumbre de CORONILLA (caseta y buzón). Delante de nosotros, al N tenemos toda la cresta de la Tesla.

Bajamos por el itinerario de la subida hasta el collado de la amplia pista. La cruzamos y nos dirigimos de frente y luego derecha NE,  por el cortafuego. Antes del final del mismo, por sendero impreciso subimos fuerte pendiente por el bosque, saliendo hacia el E, cerca de la cumbre de TESLA. (vértice geodésico y buzón).

En dirección NW, por toda la crestería (por la Llana, como llaman los lugareños a esta zona de  la sierra de Tesla) llegaremos, pasando antes por un portillo a  la cumbre gemela  de SAN MAMÉS (buzón).

Seguimos en la misma dirección por la cresta, ya más estrecha, pero transitable por ambas vertientes, hasta llegar a PEÑA CORBA, punto más alto de la sierra (buzón y cumbre gemela unos metros al W).

Continuamos dirección W, para bordear más adelante hacia el S, teniendo la referencia de la ERMITA DE PILAS que se ve en la  meseta abajo en el prado. Bajamos bastante pendiente hasta la misma (fuente, antes y cerca de la ermita).

Dirección S. Tomamos la  amplia pista-sendero; tras zigzaguear unas cuantas veces, cuando su bajada se hace más pronunciada, tomamos un  estrecho sendero a la derecha; bajando por el mismo vemos  rocas verticales de caliza que dan entrada al pueblo. Por cerca de unos establos de ganado  entramos en  la localidad de QUECEDO.

Periko taldea (2009-03-13/14)

Descargar El Track

Descargar Los Waypoints

Descargar el conjunto en formato.GPX

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *