Lizarrusti- Putxerri- Amezketa

LIZARRUSTI- PUTXERRI (1.299m)- AMEZKETA.

 

 

 

Lizarrusti mendatean Etxarrira doan errepidea jarraitu behar dugu , garai bateko ELKORRI fabrikaren aurretik pasatu eta 200 bat metrotara, errepidean ezkerraldean ipar aldera jotzen duen  pistara  iritsi arte; hemendik aurrera aldapa gogortu egiten da basoan barrena altura irabaziz. Laster, mendebaldera begiratuz Aizkorri eta Aratz ikusiko ditugu eta ipar aldera Aralarko tontorrak. Langa bat pasatuko dugu, aurrerago beste bat ere bai;  bidegurutzetan goranzko pista jarraituko dugu. Mendi lepo batera ailegatzen garenean (1.210m), beherantz hasi aurretik, eskuinera bidezidorra  hartuko dugu (marka horiak harrietan)  eta 20 bat minututan Putxerriko puntan jarriko gaitu.

Mendi lepora itzuli, eskuin aldera jaitsi pixka bat eta  mugarriak jarraituz haitzen artetik pasatu beste mendi lepo batera jaisteko. Aurreko aldean daukagun mendi-bizkarra eskuin aldetik inguratuko dugu,ondoren pistatik jarraitu eta laster alde batera utziko dugu goranzko norabidea (Iparra) hartuz. Marka zuri-gorriak jarraituz  Igaratzako aterpera ailegatuko gara (iturria).

Igaratzatik marka zuri-gorriak jarraituko ditugu, lehenengo Ipar aldera eta ondoren Ipar mendebalderantz, norabide-seinaleak agertzen diren zutoin bat aurkitu arte. Hemendik minak zeuden zonaldera jaisten gara; Pardeluts  tokitik  (iturria) pasa ondoren errekastoa zeharkatu eta  jaisten jarraitu, ibaia eskuin aldean dugula. Txabola batzuetara ailegatzen garenean berriro zeharkatu errekastoa, geroago markak ahaztu eta erreka ezker aldean dugula jaitsi minetatik zehar. Bide argitik Berazeaga zubira arte jaitsiko gara. Hemen zementuzko pista daukagu baina laster utz dezakegu eskuin aldera dagoen harbide zahar bat  jarraitzeko (lokatza eta sasiren bat izango dugu bidean). Beherantz jarraituz laster pasako gara Pernando amezketarraren jaiotetxearen ataritik eta ordurako Amezketa begi bistan izango dugu.

(Periko taldea 2008-11-8)    

 

 

 

LIZARRUSTI  – PUTXERRI (1299m) – AMEZKETA

 

 

 

Salimos del alto de Lizarrusti bajando por la carretera dirección Navarra 1,5km, en la carretera pasamos por lo que queda de la antigua fabrica ELKORRI y un poco más adelante tenemos una pista a la izquierda, la tomamos ascendiendo, al poco rato pasamos una puerta , continuamos ascendiendo con dirección Noreste, más adelante volvemos a pasar otra puerta, continuamos ascendiendo por la pista itos, en los cruces tomamos la pista ascendente, llegamos a un collado con hayas (1210m) y antes de comenzar a bajar, giramos derecha para encontrar una senda ascendente dirección Sur – Sureste que nos indica el camino para pasar las peñas y subir al Putxerri ( marcas amarillas en las piedras).

 

Volvemos al collado y bajamos un poco a la derecha (hitos),  que nos indican el paso por las peñas (Agujero, hueco bajando) para bajar a otro collado (1170m), una vez en el collado, bordeamos la loma que está en frente por su derecha, primero llaneamos un poco por la pista y al poco rato la abandonamos y  ascendemos (Norte) para encontrar las marcas rojas y blancas que nos llevan hasta el refugio de Igaratza (Fuente).

 

Desde Igaratza tomamos las marcas roja y blanca que en dirección Norte primero y luego Noroeste nos lleva a un poste de señales y luego nos baja hacia minas, pasamos por Pardeluts (Fuente),  cruzamos el río , seguimos descendiendo con el río a la derecha, volvemos a cruzar el río al llegar a unas bordas, mas adelante dejamos las marcas que suben y seguimos bajando con el río a la izquierda hacia minas y por camino bien visible bajamos hasta el puente de Berazeaga, aquí aparece una pista de cemento, la abandonamos enseguida tomando a la derecha un atajo (estrecho y sucio al principio) que cruzando la pista de cemento en algunos tramos nos baja hacia Amezketa.

 

(Periko taldea. 08-11-2008)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *