Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Uzturre-Ipulino
Altuera 730 m.
Kokapena 43.15393,-2.04750
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2019-03-05
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Izaskun (Tolosa)
Ibilbidearen helmuga Izaskun (Tolosa)
Denbora igotzen 2:10 h.
Denbora guztira 3:35 h.
Distantzia 13 km.
Igoera desnibela 674 m.
Jeitsiera desnibela 674 m.

Uzturre

  • Eibartik irteera: 8:30etan
  • Parte-hartzaileak: Josetxo, Julian, Iñaxio, Garate, Pintado, Andoni, Agustin eta Julen
  • Autoak: Julen eta Garate

Eibartik abiatu gara goizeko 8:30etan Tolosan dagoen Izaskun ermitara joateko

Izaskun baselizaren ondoan dauden etxeetara heldu baino metro batzuk lehenago gure ezkerrean dagoen pista batetik hasi gara oinez 9:25an (Iparraldera), bidea markaturik dago. Laster, (9:35) bidegurutze batean ezkerrera hartu dugu Argorrira markatzen duen seinaleari kasu eginez. Bidea marra zuri-horiekin markatuta dago, hasieran Uzturre mendia gure eskuman utzi dugu , aurrerago, berriz, gure bizkarrean. Ingurua ere aldatzen doa, lehenengo bista zabalekin eta gero, mota askotariko basoetatik barna (pinudia, pagadia, izeidia, e.a.). Ordu bete oinez daramaguenean (10:32), bidegurutze batean, Belabietara markatzen duen seinaleari kasu egiten eskumara hartu dugu marra zuri-horiak laga gabe. Aurrerago, basoa atzean utzita, behin zelai zabalean, Uzturre eta Belabieta artean dagoen lepora iritsi gara, hemen ezkerrera jo dugu bide zabaletik, ormigoizko aterpe batetik pasata, apenas aldaparik igo gabe tontor zabalera iritsi gara, Belabieta (699 m) (11:08). Hego-haize hotza dabil.

Pare bat argazki atera ondoren, berriz lepora itzuli gara etorri garen bide berdinetik. Aurrera jarraitu baino lehen zerbait jan-edan dugu aterpean. Behin lepoan, eskumara jo dugu ekarri digun bidetik, baina, zelaia bukatu eta basoa hasten den toki bertan, hezi baten ondoan, gure ezkerrean dagoen bidezidorretik egin dugu gora (11:34). Bideari jarraituz, inguru ezberdinetatik igaroz, basoan izkutaturik dagoen tontorrera ailegatu gara, Uzturre (730 m) (12:05). Mendi gangorretik jarraitu dugu ekarri dugun norabidea mantenduz, lur eremu garbietara heldu garenean, apur bat beherago, aurrez-aurre Uzturreko gurutzea, bertara abiatu gara. Bista ederrak Hernioko mendigunera.

Izaskun baselizara jaisteko bidea (Ekialde) oso markatua dago, eta galtzeko arriskurik gabe bertara eraman gaitu, Izaskun (13:00).

Legorretan dagoen Bartzelona jatetxera jo dugu bazkaltzera. Aurretik ez dugunez enkargatu eta ez genuenez inguruan besterik ezagutzen, ordu bete zain egon behar izan dugu bazkaltzen hasteko. Menua 11,8 €tan, oso ona, ardo gorri nafarra eta urteko Errioxarra barne dituela. Itxaronaldia oso luzea izan arren, oso pozik atera gara. Agustinek urteak betetzen dituela eta, kafeak eta patxaranak bere kontura.

Powered by Wikiloc