- Eibartik irteera: 8:00etan.
- Participantes: Julián, Iñaxio, Pintado, Andoni, Arrate, Garate, Angel, Agustín eta Josetxo
- Autoak: Angel eta Josetxo
Markinara jo dugu gaurko txangoari ekiteko. Autoak polikiroldegi ondoan aparkatu, eta oinez hasi gara (8:35) errekaren ondotik doan bidegorritik, Ondarroako norabidean. 500 bat metro aurrerago errepidea zeharkatu dugu tunel batetik eta irteeran seinale zuri-horiak ditugu, hauek, hasieran errepidez eta gero (8:53), bidezidorrez Santa Eufemiako zelaietara eraman gaituzte. Handik, soilik falta zaigu 222 mailako eskailera igotzea baselizara eta tontorrera ailegatzeko, Urregarai (704 m.) (9:48).
Naiz eta egun ederra izan ibiltzeko, mendien tontorrak lainopean izkutatuta daude. Orain Bedartzandi mendira joatea pentsatu dugu, horretarako, berriz zelaietara itzuli gara, hauen ezker aldean, dagoen iturriaren aurrean Bedartzandira doan bidearen marrak daude, beste pinturen artean GR-38.2ren marra zuri-gorriak, hauei segituz tontorrera, Bedartzandi (700 m) (10:50), lainopean gaudenez ezin dugu paisaiazgozatu.
Jaitsierari mendi bizkar gainetik goazela ekin diogu, Hego-ekialderantz, gainez-gainezko ibilbidea erraza eta entretenigarria egiten zaigu, baina, gure eskuman dagoen bidera jaistea oso zaila egin zaigu beherako bidea ez dugulako ondo asmatu, harri zorrotzen eta zuhaixka itxien artetik ibili behar izan dugulako.
Behin bide normala hartuz gero, etorri garen bidetik itzuli gara Markinara (12:35).
Abadiñora abiatu gara, Moyaren baserrira, han daude zain beraz gain, Teruel eta Joserra. Ensalada eta txuletekin antolatutako bazkaria daukagu bertan. Patxarana ere Moyaren kontura.
Bukaera ederra eman diogu egunari.