Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Urkieta
Altuera 866 m.
Kokapena 43.07031,-1.99346
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2019-06-27
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Orexa
Ibilbidearen helmuga Orexa
Denbora igotzen 2:55 h.
Denbora guztira 4:40 h.
Distantzia 16,3 km.
Igoera desnibela 1003 m.
Jeitsiera desnibela 1003 m.

Urkieta

  • Irteera Eibartik: 7:30etan
  • Parte-hartzaileak: Julian, Inazio, Pintado, Andoni, Arrate, Garate, Agustin y Josetxo
  • Autoak: Garate y Josetxo

Eibartik irten autoz eta Orexara jo dugu, bertatik ekin diogu txangoari. Oso egun beroa espero dugu, baina, goi aldean ibili den haizeari esker, ez da hain txarra izan. Zirkular bat egiteko asmoa daukagu, horretarako Urkietara joan baino lehenago, Ulizar menditik pasatuko gara, ondoren Orexara itzultzeko bira luze bat eginez.

8:30etan irten gara herritik GR-121 (marra gorri-zuriak) hartuz, ipar-mendebalde aldera gorantz eginez, GRari jarraitu diogu ezkerretara egiten duen bidegurutze bateraino (9:15), hemen gu aurrera egin dugu, orain, marra zuri-horiei segituz (PR), bideak Uli aterpera garamatza (9:24), iturri eder bat daukagu bertan.

PRtik jarraitu dugu minutu batzuk gehiago, baina lehenengo bidegurutzean (9:33), ezkerrean utzi dugu aurrera egiteko, hurrengo bidegurutzean, basotik irteten (9:45), bideak utzi eta, belarditik gorantz doan bidezidorretik jo dugu Ulizar (862 m.) mendiko tontorrera (9:51), goian, nabarmen, ikurrina haga luze baten muturrean.

Ohizko argazkia egin eta beherako bideari ekin diogu Hego-mendebalderantz doan kordeletik, gure eskuman (Mendebaldean) dagoen bidera jaisteko, behin bidean, GRaren pinturak eta beste hori batzuk berreskuratu egin ditugu, Musaio mendi aldera (hegoa) doazen marra horiei jarraitu diegu, lehenengo bidegurutzean aurrera egin (10:10) eta hurrengoan berriz, (10:23) Musaiora igotzen diren marrak utzi eta erdiko bidetik jo dugu, Musaio mendia inguratzeko gure ezkerrean utzita. Hurrengo bidegurutzean (10:30), eskumara jo dugu, bidea gutxi ibilita dagoela dirudi baina ondo garamatza mendi bizkarrera (10:38), han eskumara hartu behera egiteko Urdanzarate lepora jaitsi arte, handik gora egin dugu gure aurrean azaltzen diren aldapa pikoetatik, apur bat ezkerrera egin dugu Pagota (854 m) (11:06) igotzeko eta gero eskumara mendi bizkar gainetik (Ipar aldera) Urkieta (866 m) (11:25) harrizko tontor ederrera iristeko. Paisaia ederrez gozatzeko aukera daukagu.

Jaitsiera gainez-gain doan zidorretik egin dugu, ekarri dugun norabidea mantenduz (ipar), bidea ondo markaturik dago, lautadatxo baten garbi egiten du ezkerrera (11:57) behera jarraitzeko pista batekin bat egin arte, pistan GR-121aren marra gorri-zuriak dauzkagu, hauei eskumara beherantz segituz, Basabe ibaiaren adarra den, Arane errekara jaitsi gara, gero gorantz egiten dute Orexara ( 13:10) itzultzeko. Plazan iturri eder bat daukagu, oso ondo datorkigu gaurko egun bero baten ostean.

Legorretako Bartzelona jatetxean mahaia eskatu dugu, oso menu ederra 12 €tan, ardo gorri eta beltz nafarrak barne. Kafeekin eta hiru patxaran kopekin 14€tan jarri zaigu. Oso gomendagarria.

Powered by Wikiloc