Lurraldea Gipuzkoa / Nafarroa
Mendikatea Adarra / Mandoegi
Altuera 1050 m.
Kokapena 43.13443,-1.90402
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-06-15
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ixkibar (Leitza)
Ibilbidearen helmuga Ixkibar (Leitza)
Denbora igotzen 2:30 h.
Denbora guztira 3:20 h.
Distantzia 10,6 km.
Igoera desnibela 770 m.
Jeitsiera desnibela 770 m.

Urepel

  • Irteera Eibartik: 8etan
  • Parte-hartzaileak: Julian, Roberto, Pintado, Andoni, Iñaxio, Garate.
  • Autoak: Garate, Andoni

Leitzan sartzen ari garela gure ezkerrera Plazaola aldera doan errepidea hartu dugu horrela Ixkibar pik-nik- gunera ailegatu gara. Autoak aparkatu eta txangoari ekin diogu (9:10) Plazaola aldera doazen marrei (zuri/berdeak) jarraituz, bide garbi batetik, hasieran ipar aldera eta gerotxo ipar-eki aldera egin behar da.

Txabola batzuk igaro ondoren GR-121ekin topo egingo dugu, ekarri dugun bidea laga eta eskumara GRa hartuko dugu. Igoerarekin jarraitu dugu GRari segituz, GRak Altzadi mendira igo gabe zeharkatzen du, horregatik, momentuz, GR utzi eta gora egin dugu zuzenean Altzadi (1.015 m) (10:15) tontorra zapaltzeko. Eguraldi ona denez gero egin behar ditugun mendiak garbi dakusagu gure aurrean.

Norabidea mantenduz, Urepel aldera doan mendi bizkarretik jaisten hasi gara , laster berriz topo egingo dugu GR-121ekin eta berari jarraituko diogu Mandoegi aldera, bidegurutze baten (10:40), gure eskumara Urepelera igotzen duen bidea utzi dugu (itzuleran igoko dugu). Bidea berantz egiten du poliki-poliki eta erraz iristen gara Hirumugarrietako lepora, Urepel eta Mandoegi mendi artean dagoena). Laster GR utzi behar da, mendiaren bizkarretik Mandoegi (1.045 m) (11:05) mendira igotzeko. Beti bezala Ikurrina bere tontorrean. Atsedena hartu dugu bertan.

Jaitsiera igo dugun bidetik egin dugu, Hirumugarrietako lepora ailegatutakoan (11:30), gure ezkerrean dagoen bide-txindorretik gora jo dugu Urepel (1.050 m) (11:40) tontorreraino.

Ixkibarrera jaisteko mendiaren bizkarretik abiatu gara, Ego-ekialdera hartuz, bide eta senda garbi eta erosoetatik erraz iristen gara autoetara (11:30).

Leitzan denbora daukagu pare bat txurrut egiteko Monsunzar Ostatura bazkaltzera joan baino lehenago. Oso ondo bazkaldu dugu 10€tan, kafeak barne. Patxararak 2 €tan eta Iñurrieta ardo gorriekin 15€tan jarri zaigu.

Powered by Wikiloc