Lurraldea Araba
Mendikatea Salvada / Gorobel
Altuera 1099 m.
Kokapena 43.03289,-3.10144
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-05-26
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Madaria
Ibilbidearen helmuga Madaria
Denbora igotzen 1:25 h.
Denbora guztira 4:45 h.
Distantzia 16,7 km.
Igoera desnibela 1005 m.
Jeitsiera desnibela 1005 m.

Ungino

  • Eibartik irteera: 7:30 etan
  • Parte-hartzaileak: Julian, Roberto, Pintado, Andoni, Moya
  • Autoa: Moya

Amurrio pasa eta gero, Aialan sartu gara Madaria auzora iristeko. Eliza atzean utzi eta goiko baserrien ondoan aparkatu dugu, gure aurrean arro agertzen zaigu Ungino.ko tontorra, gaurko helburuetako bat. 8:30etan oinez hasi gara gorako bidean, berehala bidegurutze baten GR-284a (8:46) zeharkatu dugu gorantz jarraitzeko, hitoak eta marrak dauzkan, senda batetik. Bidezidor honek bere eskuman uzten ditu Ungino mendiaren izugarrizko paretak. Gorantz goazela mendiaren amildegiaren haitzean zabaldutako itzelezko leihoa ikusi ahal izan dugu. Belardietan barne, igoera nahiko erosoa egiten zaigu, eta bidezidorrari jarraituz iristen gara Atatxa.ko atakara(9:40).

Goi-zelaietan gaude, eskumara jo dugu, gorantz, Ungino (1.099 m) (9:55) tontorrera joateko. Eguraldi eta paisaia ederrak. Haize suabe baina hotz batek laguntzen digu.

Hemendik aurrera gure ibilaldia Mendebal aldera abiatuko da, Sávada-Gorabel mendigunearen gain-gainetik, bere amildegiak gure eskumara ditugula. Harri asko dituzten zelai zabaletik zehar, bide garbirik gabe, gaurko bigarren tontorrera ailegatu gara Eskutxi (1.185 m) (10:37). Bertan atseden txiki bat hartu dugu haizearen babesean, eta norabideari jarraituz, amildegiek sortzen duten Aro (1.115 m) (11:20) deitutako brankara erraz heldu gara.

Orain, amildegiarekin batera, Ego-aldera jo dugu, jaitsiera erraza eta garbia zelaietan barne, Atxa.ko atakara iritsi arte (11:40). Hemen GR-284akin bat egingo dugu.

Beherantz jarraitzeko, GR-284ari segitu diogu pista zabal batetik, eskumara utziko ditugu mendiaren izugarrizko paretak. GRari jarraitu diogu beti Urduñako norabidea hartuz, Madariara doan bidegurutzera ailegatu arte, hemen, GRa utzi eta ezkerrera jo dugu behera, Madaria (13:15). Baserri baten kanpoko aldean iturri bat daukagu, oso ondo datorkigu gure buruak apaintzeko.

Urduñara joan gara bazkaltzera, bertan Lizarriturrikin bat egin dugu, bera Berataza/Askuren mendian ibili da. Romulo jatetxean batera bazkaldu dugu, menua 10,9 €, ardo gorri nafarra barne. Ondo jan dugu, kopak ganorazkoak, kafeekin eta patxarenekin 13,7 €.

Powered by Wikiloc