Lurraldea Bizkaia / Gipuzkoa
Mendikatea Durangaldeko mendiak
Altuera 1120 m.
Kokapena 43.09003,-2.51365
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Udalatx
Ibilbidea egindako eguna 2015-12-17
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Udala auzoa (Arrasate)
Ibilbidearen helmuga Udala auzoa (Arrasate)
Denbora igotzen 1:45 h.
Denbora guztira 2:50 h.
Distantzia 5,6 km.
Igoera desnibela 656 m.
Jeitsiera desnibela 656 m.

Udalaitz

  • Eibartik irteera: 8:00
  • Parte-hartzaileak: Julian, Angel, Pintado, Andoni, Roberto, Mari Carmen, Arrate, Gárate, Joserra.
  • Autoak: Angel, Garate

Gaur egun berezia dugu, 100 mendiko lista betetzen hasi ginenetik 50.a egitera goazelako. Horretarako Udalatx mendia aukeratu dugu, alde batetik, guretzako mendi berezia delako eta, bestetik, Eibartik gertu dagoelako, ze, Satixa elkartean bazkaltzen ospatzeko asmoa daukagulako.

8:30etan oinez hasi ginen Udala auzotik, zirkular bat egiteko asmoa daukagu Besaidetik pasatuz, baina ez genuen egin erabaki batzuk oker hartu genituzkeelako. Azkenean oso igoera txarra egin genuen, gomenda ezina.

Lehengo Udalatxera igotzeko asmokin ibiltzen hasi ginen, baina berehala ur depositu batera iritsi eta eskumara hartu beharrean ezkerretara jo genuen, konturatu ginean gaizki gindoazela, baina, atzera egin gabe aurrera jarraitu genuen (1. katsa). Bide zabal betetik jarraitu eta laster bide-zidorra bihurtzen da, aurrerago bidexka markatuena behera egiten du baserri batera, baina gu aurrera artadi itxi baten sartu arte, bide-zidorra desagertu egiten da, baina itzuli gabe berriz aurrera (2.akatsa. Eta horrela baso itxi-itxi baten barruan aurkitu ginen, sasi artean burrukan. Ahal genuen bezala gorantz egin genuen artadi trinko haren barnetik. Halako batean irten ginen goiko belardietara, handik goiko gailurrak ikusi ahal genituen.

Hemen ere ez dugu biderik, baina arroka eta belar altuetan barne nahiko eroso ibil daiteke, horrela aukera erosoenak bilatuz gorantz egin genuen, goiko aldean, Besaidetik datorren bidearekin bat egin arte. Hemen, goiko haitzetan, haizeak gogor astintzen gaitu. Bide-txingorrari jarraituz tontorrera ailegatu ginen Udalatx (1.120 m) (10:15).

Haizeak ez digu bakerik ematen baina ingurua garbi dago eta paisaiaz goza genezake.

Jaitsierari ekin ordurako, tontor azpian koba baten barruan dagoen iturritik pasa ginen. Beti bezala ondo zainduta topatu genuen. Bertan atseden txiki bat hartu genuen haizetik babestuta.

Beheranzko bide normala hartu genuen, oraingoan ondo, laster ginen Udalan (11:20).

Bazkaltzera Angelen Satixa elkartera abiatu ginen, askotan bezala, gaur ere bera eta Julian bazkaria prestatzen arduratu dira.

Bazkaldu baino lehenago txikiteo txiki bat egiteko denbora ere izan dugu, hori bai , Julianek berak ekarritako onddoekin egindako tortillatxo bat dastatu eta gero. Bikain.

Hau izanda menua, entsalada, onddoen tortilla (orain handia), entrekota piperrekin eta San Blasa postre moduan. Dena izugarri ona. Ezin zen hobeto ospatu 50. Mendia egitea.

Powered by Wikiloc