Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aralar
Altuera 1344 m.
Kokapena 43.00115,-2.07516
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2021-04-19
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Larraitz
Ibilbidearen helmuga Larraitz
Denbora igotzen 2:20 h.
Denbora guztira 5:00 h.
Distantzia 14,6 km.
Igoera desnibela 1040 m.
Jeitsiera desnibela 1040 m.

Uarrain

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Pintado, Fernando, Arrate, Joserra, Agustin, Anton, Javi, Angel, Escudero eta Andoni.
  • Autoak: Julian, Anton eta Angel

Proposatutako ibilbidea Aralarko mendebaldea ezagutzeko aukera emango digun zirkularra da. Larraitzetik abiatuta Alotza bailaran sartuko gara eta, gero, haren hegoaldean eta mendebaldean dauden gailurretatik zeharkaldi bat egingo dugu.

Larraitzen ekin diogu gaurko martxari (8:50), ondo markatuta dagoen Txindokira doan bide normala hartuz. Egun argia eta eguzkitsua daukagu gaurkoa. Igoera leun baina eten gabean Oria iturrira iritsi gara (9:43), pixka bat aurrerago bideak aldapa hartzen du eta sigi-sagan egiten du gorantz, Zirigarate Beheko belardietara (10:05) igotzeko.

Hemen, Txindokira doan bide normala utzi, eta eskumara jo behar da Alotza bailara aldera hartzeko (seinale tantaia). Bidezidorra marra zuri-horiekin markatuta dago eta, Larraitz eta Igaratza lotzen duenez, asko ibilita dago. Zelai zabaletik zehar doan bideak, Alotza iturri ondotik pasa (10:40) eta gero, Ganboa mendia gure ezkerrean dugula, Irazusta lepora igoko gaitu (11:00). Hemen, markatutako bidea utzi, eta eskumara egingo dugu gorantz, Uarrain(1.344 m.) (11:10) puntara garamatzan azkeneko aldapa igotzeko. Zerbait jan-edateko eta paisaiaz gozatzeko denbora hartu dugu tontorrean.

Orain, Alotza bailarako ezkerraldeko gailurretik zeharkaldiari ekingo diogu mendebalerantz abiatuta, laster hasiko gara tontorrak zapaltzen, Malkorri ekialde (1.329 m.)(11:30), Malkorri mendebalde (1.329 m.) (11:40), Urrusti (1.324 m.)(11:50) eta Gañeta (1.323 m.). Hortik aurrera, mendi-bizkarra ipar-mendebalderantz biratzen da hurrengo tontorretara joateko, Beleku (1.256 m.) (12:15) eta Kilixketa (1.195 m.)(12:22).

Dakargun norabideari eutsiz, Auza Gazteluko gailurra ikusiko dugu gure aurrean, harantz jo behar da, horretarako aldapa piko batetik egingo dugu behera Errekondaren lepora jaisteko. Behin lepoan (13:00) (Fernandok Auza Gazteluko puntara igotzeko aprobetxatu du) eskumara egin dugu bide zabal eta erraz batetik Larraitzera itzultzeko (13:50).

Amezketako Arkaizpe jatetxera jo dugu bazkaltzera, eguraldia bikaina daukagunez terraza zabalean jarri gara. Menu ona daukate 12€tan, kafea barne. Zerbitzua ere ezin hobea. Urteko ardoak eskatu dugu menuaz gain, aperitiboko ardoekin eta patxaranekin, 17 € pertsonako. Oso pozik irten gara.

Powered by Wikiloc