Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Aralar
Altuera 1282 m.
Kokapena 42.99162,-1.99028
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Ttutturru
Ibilbidea egindako eguna 2019-04-30
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Albi aparkalekua (Aralar)
Ibilbidearen helmuga Albi aparkalekua (Aralar)
Denbora igotzen 3:43 h.
Denbora guztira 5:00 h.
Distantzia 16,1 km.
Igoera desnibela 880 m.
Jeitsiera desnibela 880 m.

Ttutturre

  • Eibartik irteera: 7:30etan.
  • Parte-Hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Andoni, Arrate, Agustín, Mari Carmen, Roberto eta Josetxo
  • Autoak: Roberto, Julián eta Josetxo

Lekunberri aldera jo dugu, handik Aralarreko Guardaetxea baino zerbait lehenago dagoen Albi aparkalekura joateko. Gaurko helburua Ttutturru igotzea izan arren, aurretik Hirumugarrietatik pasatu gara, barizelako taldean oraindik egon gabe zeudenak.

Aparkalekuaren eskuma aldean garbi dagoen bide zabal bat hartzen dugula ekiten diogu gaurko ibilbideari (8:47) eta budinezko ate sare bat pasa ondoren pagadi zabalean sartu gara. Bidea, denboraren poderioz nahiko koloregabetuak dauden marra gorriekin, markatuta dago. Bideak sigi-saga zabal batzuk egin arren, beti iparreko norabidea mantenduz doa. Bidegurutzetan gehien ibilita dagoen aukera joan gara hartzen. Horrela, Aralarreko zelai zabaletara iritsi gara, Txorrotxeta (ezkerrean) eta Beloki (eskuman) mendi belartsuen artean dagoen leporaino.

Puntu honetan, Robertok, oraindik bere lesio muskularretik osatu gabea, eta Mari Carmenek taldea utzi eta ibilbide apur bat errazago egitea erabaki dute ( Txorrotxeta, Txameni eta Beloki mendiak), gero denok berriz Ttutturruren tontorrean batzeko asmokin.

Eguraldia oso garbia daukagunez, Hirumugarrieta tontor ingurua ikus dezakegu gure Ipar-mendebaldean, norabide hori hartuz lepotik jaitsiera suaberi ekin diogu, GR-12aren bide zabalekin bat egin arte, ezkerrera hartu dugu baina laster, bidea utzi eta eskumara jo dugu (9:43), norabidea mantentzeko (Ipar-mendebalde). Horrela, zelaietatik barna, ibiltzeko toki egokienak aukeratuz egin dugu gora, poliki poliki, gure helbururantz. Azkeneko pusketan, behin arroka artean gaudela, tontorrera doan, ondo markatua, bidezidorrekin bat egin dugu, Hirumugarrieta (1.430 m) (10:32).

Oskarbi dagoenez, Malloak beraien edertasunean begi-bistan. Zerbait ja-edan eta bideari berrekin diogu.

Gure helmuga ekialdean daukagu, harantz joateko, etorri garen bidetik jaisten hasi gara, ia zelaietara heldu garenean, ezkerrera jo dugu, eta ahal den eta bide errazenak bilatuz, bitartean dauzkagun tontorretara abiatu gara, Mendiaundi (1.307 m.) (11:26) eta Ttutturregi-Pallardi (1.290) (12:12), eta hemendik gure helmugara, Ttutturru (12:30) (1.282 m.). Gailurrean, zain dauzkagun, Roberto eta Mari Carmenekin bat egin dugu.

Gaur, itzelezko ibilaldi ederraz gozatu ahal izan dugu.

Itzulerako bideari ekin diogu Ttutturru igotzeko den bide normaletik jaisten (Iparraldera), ondo markatuta dagoen bideak Beloki aldera daramatza, hemen hasieran ekarri dugun bideari heldu diogu Albiko aparkalekura itzultzeko (13:47).

Iturririk ez dagoenez, ahal izan dugun moduan garbitu eta Lekunberrira abiatu gara bazkaltzera. Albi tabernan jan dugu, 11 €tan daukate menua, urteko ardo nafarrak aparte eskatu dugunez 12,8 €. Kafeekin eta patxaranekin (2,3 €) 13,7 €tan jarri zaigu. Kalitate eta prezio kontutan hartuta oso ondo dago.

Powered by Wikiloc