Lurraldea Araba
Mendikatea Aramaioko mendiak
Altuera 837 m.
Kokapena 43.06708,-2.56051
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Belamendi
Ibilbidea egindako eguna 2015-06-18
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arrazola
Ibilbidearen helmuga Arrazola
Denbora igotzen 3:35 h.
Denbora guztira 5:10 h.
Distantzia 15 km.
Igoera desnibela 1145 m.
Jeitsiera desnibela 1145 m.

Tellamendi

Goizeko 8etan irten gara Eibartik Arrazola (Atxondo) aldera. Julian, Garate, Joserra, Andoni Angel eta Arrate batu gara, azken bi hauek daramatzate autoak, Roberto Sallobenten jaso dugu, autopistako sarreran eta Moya bere kabuz doa, baserritik pasa behar duelako.

Zerua laino batzuekin azaltzen zaigu baina lehorra iragarrita dago gaurko eguraldia, eta hala izango da.

Arrazolan 8:35etan hasten gara oinez, Anbotoko haitzartera doan pista hartuko dugu eta beti gorako aukera egingo dugu azken baserrira heldu arte Atxekoa (8:50), hemen ezkerretara egiten duen bidetik joango gara, laster eskumara egingo du berriz gora, haitzartera joateko. Behin arroketara iritsitakoan bidezidorrak (marka zuri/horiak) nahiko zuzen egiten du gora, laster hasten gara altura irabazten, gero ezkerretara hartuko du Zabalandira (10:10) ailegatzeko.

Gure aurrean Ipizte mendia dakusagu lainoekin ezkutaketara jolasten, horrela agertu eta desagertu egiten da bat-batean, bere tontorrera abiatzen gara, horretarako hito batzuei jarraituko diegu, berehala gaude puntan, Ipizte (1.059 m) (10:35). Arrateri jarraitzen diogu Sta. Cruz apaizaren kobazulora joateko (10:55), bidea zekiela zioen eta horrela erakutsi digu.

Tellamendira joateko, kobazuloaren ezkerrean, bi haitzen artean, dagoen arrailetik jaitsiko gara, aldapa bizia, behera ailegatutakoan ezkerretara jo behar dugu eta bidezidorren bat bilatu Zabalanditik Tellamendi aldera doan bide/pistarekin bat egiteko.

Pista honek Tellamendiren oinatara eramango gaitu, bide garbi batetik laster gara tontorrean Tellamendi (837 m) (12:10). Bertan atsedena hartu, zerbait jan eta edan, argazkiak atera. Eguraldi ona ibiltzeko baina goi lainoek ez digute inguruko mendien tontorrak ikusten usten.

Norabidea mantenduz jaisten gara , Lurgorri (790 m) (12:25) tontortxotik pasatu eta Besaiden (13:00) gaude berehala.

Hemen ezkerretara jo beharko dugu pinudi batetik garbi behera doan bide bat hartzeko, bideari jarraituz Atxondoko bailerako bukaerara iritsiko gara eta errekari jarraituz errepidera helduko gara, honi segituz laster gaude Arrazolan (13:45).

Bazkaltzera Etxoste jantokira joan gara, menua 13 €, baina, bai janaria bai gaiontzako guztia oso ona dauzka, ezagutzen dugunekiko onenetakoa da.

Powered by Wikiloc