Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Saioa
Altuera 1418 m.
Kokapena 43.04594,-1.55920
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-03-15
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Artesiaga mendatea
Ibilbidearen helmuga Artesiaga mendatea
Denbora igotzen 1:50 h.
Denbora guztira 3:00 h.
Distantzia 9,3 km.
Igoera desnibela 765 m.
Jeitsiera desnibela 765 m.

Saioa

  • Eibartik irteera: 7:30etan.
  • Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Andoni, Julian, Garate, Iñaxio, Josetxo eta Agustin
  • Autoak: Roberto eta Iñaxio.

Eibartik 7:30etan irtenda autopista hartu dugu Behobiara, han Iruñera doan errepidea Elizondo aldera abiatzeko, apur bat lehenago Irurita herria zeharkatu eta Artesiaga mendatea igo dugu, bertatik hasi gara oinez 9:10etan.

Eibartik irten eta Artesiagara iritsi arte zerua lainoz estalita izan dugu, arduratu ere egin gara, baina mendatera ailegatu garenean oskarbi zegoen, behe-lainoak gure oinetan gelditu dira. Ibiltzeko egun espeziala izango dugu.

Mendatearen eskuman dagoen (Mendebalde) pistatik hasi gara ibiltzen, gure eskuman lagatzen dugu Eurtegi mendia, dauden marra zuri-gorriei jarraitu diegu Sagardogi leporaino (9:45), hemen ezkerretara joko dugu, Saioa igo baino lehenago, Xuriain mendiara joan nahi dugulako, altuera poliki irabazten da belardizko bide samurretik, bazterretan elur orbana batzuk diraute oraindik, Xuriain (1.410 m) (10:45).

Sagardogiko lepora itzuli gara, zuzen, aldapa garbitik Saioa (1.418 m) (11:00) mendira igotzeko. Bidean badaude hito batzuk laino dagoenean laguntzeko, edo. Zerbait jan-edateko haize freskotik babesa bilatu behar izan dugu.

Norabidea mantenduz ekiten diogu jaitsierari, magal pikoetatik behera, Saioa eta Eurtegi bitartean dagoen lepora, aurrean daukagun belardi aldapatsua igoko dugu Eurtegi (1.194 m) (11:50) tontorreraino.

Artesiagako mendatera itzultzeko ekarri dugun norabidea mantenduz jaisten hasten gara, gero, behera goazela, poliki-poliki eskumara jo dugu, bide egokienak bilatuz autoetara iristeko (12:10).

Arropak aldatu eta Iruritara jo dugu bazkaltzera, Olari jatetxera, menua 11,5 €tan dago, plater aukera ez da luzea, baina janari guztia etxekoa da, mantela eta eskuzapiak telazkoak. Menutik kanpo eskatu dugu urteko ardoa. Aurreko baten barran hartutako txurrutei gonbidatu gintuzten, gaur, berriz, ez digute kobratu kafeak. Ardoak eta patxaranak (2€) gehituta 14,5 €tan gelditu da bazkaria.

Lizarriturri, bere kontura Legate (879 m) mendia egin eta gero, gurekin bazkaltzera etorri da.

Powered by Wikiloc