- Irteera Eibartik: 8etan
- Parte-hartzaileak: Julian, Roberto, Pintado, Andoni, Moya, Iñaxio, Angel, Garate. (Lizarriturri bere kabuz joan da eta Raneroko tontorrean batu gara)
- Autoak: Moya, Iñaxio
Bidai luzea gaur egin duguna kotxez, Balmaseda zeharkatu dugu Karrantza bailaran sartzeko eta Ranero auzoa igaro ondoren Pozalaguako kobara jo dugu bertatik oinez hasteko Ranero mendi aldera (9:35).
GR-123aren marrek bidea ondo erakusten digute, beraiei jarraituz, aldapa gogor bat igo eta gero, Ranero edo Valseca deituriko lepora iritsi gara (9:57), (seinale-tantaia), hemen GRa utzi eta, ezkerrera, markatutako bide-txingor bat hartu dugu, laster beste lepo batera ailegatuko gara, bertatik, gure eskumara, Raneroko tontorra, ia bertan, dakusagu.
Eguraldi ona daukagunez, agian beroegi, txangoa luzatzea erabaki dugu, kontutan edukita gehienok ez ditugula paraje hauek ezagutzen. Horrela, tontorra gerorako laga eta aurrera egin dugu markatutako bidezidorrari jarraituz. Gure ezkerretara dagoen harrizko muinoa igo dugu (10:20) berriz bidezidorrera bueltatzeko eta markei segitzeko. Aurrerago, sendak ipar aldera hartzen duenean, gure aurrean Corva izeneko haitzezko mendi tontorrak azaltzedu zaizkigu.
Alde horretara joatea erabaki dugu, horretarako, lehenengo, aurrean daukagun lepora jaitsi behar dugu (11:05), eta hemendik aurreneko tontorrera hasiko gara igotzen, haitz artean. Bero dago eta izerditu egin gara. Anjel izan ezik, mendi bizkarretik azkeneko tontorreraino joatea erabaki dugu, Encina de la Corva (680 m) (11:37).
Itzulera gainez gain egin gabe, behetik, haitzezko mendi-puska ezkerretara utzita, doan bidetik egin dugu lehenago pasatutako leporaino, eta handik gora lehen ekarritako bidetik. Berriz Ranero aldera doazen markak hartu ditugu, haitzetara iritsitakoan bakoitzak bere bidetik jo du, Iñaxiok bakarrik jarraitu du markatutako bidetik. Denborak luze jo du denok tontorrean batu arte, bertan zain genituen Lizarriturri eta Anjel, Ranero (735 m) (13:00). Egun beroa eta sargoritsua.
Jaitsiera ekarri dugun bidetik egin dugu, azkar, Lizarriturri atzean gelditu da, bere martxan, Pozalaguako Koba (13:30)
Ranero auzora autoz jaitsi gara, zerbait hartu eta Lizari itxaroteko. Iturri bat daukagu, baita mangera bat aska baten ondoan, ederrak freskatzeko. Auzoko tabernan zerbait hartu eta azkenean Lizari ez itxarotea erabaki dugu, oso-oso poliki datorrelako.
Bazkaltzera Karrantzako Concha auzora jo dugu, Casa Garras jatetxera, bertan, mahaia prestatzen zuten bitartean beste “freskagarri” edan genuen. Gaur 150 jubilatu dauzkate bazkaltzeko.
Menuko ardoa eskasa izan arren janaria ona da, 12 €., baina 2 ordu eta erdi luze behar izan zuten bazkaria ateratzeko, menu batendako onartu ezina. Patxaran kopak eskatu genituen, ontzi hotzetan nahi bagenituen txupito ontzietan izan behar zirela, gu konforme, bi txupito kopa baten ordez. Baina azkenean kopa bat kobratu gabe , guk eskatu genuen bezala, bi txupito kobratu zizkiguten, hau da, 4€, broma ederra.