Lurraldea
Mendikatea Aralar
Altuera 1293 m.
Kokapena 42.97040,-2.05674
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Puttarri
Ibilbidea egindako eguna 2015-10-01
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Lizarrusti
Ibilbidearen helmuga Lizarrusti
Denbora igotzen 1:40 h.
Denbora guztira 4:10 h.
Distantzia 12,8 km.
Igoera desnibela 1100 m.
Jeitsiera desnibela 1100 m.

Putterri

Bi autoetan irten ginen Eibartik goizeko 8etan, Roberto eta Maria Luisa gidatzen, gainentzakoak: Mari Carmen, Arrate, Julian, Pintado eta Andoni. Udazkeneko eguraldia, garbia eta ego-haize suabe batekin.

Lizarrusti mendatean 9:00etan oinez hasten gara errepidetik behera joanez, Etxarri aldera, lehenengo bihurgune estu batera iritsi arte (hesi handi bat lehenago fabrika bat zegoen tokian), hau igaro eta gure ezkerretara gorantz doan pista bat hartuko dugu. Laster pagadietatik barne goaz Aralar aldera, pista pagadi artean joango da ia tontorreraino, gozamena. Bidegurutzeetan beti gehien ibilita dagoena aukeratuko dugu, horrela hitoak dituen bidegurutze batera iritsiko gara (10:10), eskumatik gora joko dugu eta horrela Kalelantegi lepora ailegatuko gara (10:30). Gure eskumara Putterriko tontorraren haitzak ikusiko ditugu pagoen artean ezkutaturik, lepoa utzi eta haitz horien aldera doan, hitoekin markatuta, bidezidorra hartuko dugu puntaraino, Putterri (1.293 m) (10:40). Sakanako bailera gure aurrena zabaltzen da, ikusgarrizko paisaia. Argazki batuk egiteko aprobetxatzen dugu.

Etorri garen bidetik itzuliko gara atzera Kalelantegiko lepora, eta hemen ekarri dugun bideari jarraituko diogu hitoeri kasu eginez, horrela, arroken artean dagoen zulo batetik igaroko gara eta modu errazean arrokak utzi eta berriz gaude pagadi barreneko bide erosoan.

Tunela pasa eta gero, goitik behera egingo dugu baina laster bide batetik igotzen hasiko gara (Ipar aldera),berez bidea Igaratza aldera doa, baina goia hartzen goazela Lizarrustitik datorren eta Igaratza aldera doan GRarekin bat egingo dugu, Lizarrusti aldera hartu beharko dugu, baina lehenago gurutzatu eta aldapa erraz batetik Hirupagoeta (1.243 m) tontorra egingo dugu (11:12).

GR.ra bueltatuko gara Lizarrusti aldera jotzeko, basoko gune garbi baten gelditu eta zerbait jan genuen. Bidea erosoa da eta mendi bizkarretik goazela onddo batzuk topatzeko aukera izan genuen.GR.aren marrak jarraitu behar dira, baina hauek ezkerretara behera egitera doazenean Lizarrusti aldera (12:10), utzi egin beharko ditugu Allekora zuzen igotzeko, laster gaude bere tontorrean, Alleko (1.012 m) (12:20). Beste atsedenaldi bat paisaiaz gozatzeko.

Bizkar gainetik markatuta dagoen bide batetik (Mendebalde) jaitsiko gara eta Lareora doan bidearekin bat egingo dugu (13:00), Lizarrusti aldera hartuko dugu, Lizarrusti (13:10).

Mendate gainean “Lizarrusti Parketxea” daukagu eta bertan Aralarreko interpretazio zentroa, aterpea eta jatetxea. Kanpoan mahiak eta iturria.

Maria Luisa eta Arrate Eibarrera itzultzen dira zuzenean, besteok bertan bazkaltzen dugu.

Menuan (11€) aukera asko ez bazegoen ere, normala horrelako tokietan, plater denak oso onak ziren, nota altua eman genion, zerbitzu ona, agian moteltsua. 13 €tan gelditu zen kafiekin eta bi patxaranekin.

Powered by Wikiloc