Lurraldea Araba
Mendikatea Lokiz
Altuera 1122 m.
Kokapena 42.73714,-2.32799
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2018-06-20
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Orbisu
Ibilbidearen helmuga Orbisu
Denbora igotzen 2:25 h.
Denbora guztira 4:30 h.
Distantzia 15,2 km.
Igoera desnibela 657 m.
Jeitsiera desnibela 657 m.

Perriain – Cruz de Alda

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Andoni, Julián, Iñaxio, Roberto, Garate, Pintado, Josetxo, Mari Carmen.
  • Autoak: Roberto, Josetxo.

Azazetako mendatea pasa ostean, Kanpezu udaletxe barruan dagoen Orbiso-Orbisu herrira jo dugu. Bere aska eta harraska dituen iturri handi baten ondoan aparkatu ditugu autoak.

Herriaren goiko aldetik irten gara (Ipar-ekialde) Santa Lucia ermitara doan errepidetik (9:15), baina, laster utzi eta ezkerrera hartu dugu (9:22) Marquillano bidetik joateko (seinale-tantaia), ibilbideak, marra Zuri-horiekin markatuta dagoena, Somorredondo menditik pasatuz Perriain-eko tontorreraino eramango gaitu. Dena dela, oso marra gutxi daudenez, erne ibili behar dugu.

Behin ibilbidean, bi minutuetan, lehenengo bidegurutzean (9.24) ezkerrean dagoen pista batetik jo dugu, honek eroso garamatza gorantz. Artadiz inguratuta goazela, bidetik irten gabe, onddoak topatu ditugu. Adi egon beharra dago, zer, markatuta dagoen puntu batetan (hitoa eta seinale tantaia, ez oso nabari) (9:56), pista utzi eta ezkerrean dagoen bide zidorretik jo behar da gorantz, bide hau, hasieran artadi barrenetik eta gero goi zelaitatik (El Raso), Somorredondo-ko tontorrera doa (1.077) (11:00).

Egun eguzkitsu eta garbia daukagu, aurtengo udaberrian gutxi izan diren bezalakoa. Paisaiaz gozatu eta zerbait jan-edan dugu. Hego haize suabe bat dabil.

Mendi kordaletik jarraitu dugu Ipar-ekialde aldera, bidezidor bati segituz lehenengo Txintxularri (1.124 m) (11:22) mendirairitsi gara etagero Perriain-Cruz de Alda-ra (1.122 m) (11:40). Honainomarra zuri-horiek aldizka lagundu digute. Inguru osoa oso berde.

Kordaletik jarraituz ekin diogu jaitsierari (Ekialde) pista batekin topo egin arte, hau eskumara hartu (12:00), laster, baina, utziko dugu ezkerrera abiatzeko baso baten sartzeko (12:03), bertan bidezidor bat bilatu dugu marra zuri-horiekin. Beherako bideak bailara estu baten sartuko gaitu (Majadas de Zuñiga) eta hemendik irtendakoan, garizko soro berde eta zabaletan aurkitu gara. Pista batera heldutakoan berari segitu diogu eta bidegurutzetan beti eskumako aukera hartuz, Santa Lucia ermitara ailegatu gara.

Orain errepidetik joatea solik falta zaigu, ezker-eskuman gerezi arbolak ditugu beraien fruituak eskaintzen dizkigutelarik, Orbisu (13:45).

Ohituta ez gauden modu batean berotu gaitu eguzkiak azkeneko orduetan. Iturria eta aska zoragarri fortunatu zaizkigu. Abiatu baino lehen, bidean hartutako onddoak banatu ditugu.

Bazkaltzera Virgala-ra (gasolindegira) joan gara, 11 €tan menu on bat daukate, 12,2 kafekin. Ardoak, urteko nafarrak eta patxaran kopa 1,9 €tan. Mantela eta esku zapiak paperezkoak, dena dela, kalitate-prezio erlazioari oso ona deritzogu.

Powered by Wikiloc