Lurraldea Araba
Mendikatea Arangio
Altuera 1132 m.
Kokapena 43.05690,-2.60105
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Oriol
Ibilbidea egindako eguna 2014-05-08
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Etxaguen
Ibilbidearen helmuga Etxaguen
Denbora igotzen 1:30 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 10 km.
Igoera desnibela 819 m.
Jeitsiera desnibela 822 m.

Orisol

Gaurko ibilaldia zirkularra egingo dugu, hasi eta bukatu Etxague auzoan (Aramaio). Autoz irten dugu Eibartik 8 ½ etan. Eguraldi ona, 15ºkin hasi ginen oinez eta 22º genuen eguerdian, beraz ibiltzeko zoragarrizkoa. Julian, Garate, Pintado eta Andoni batu gara. Gaur Angelek ezin izan du Dermatologorengana joan behar zuelako, gero esango digu dena ondo irten dela.

Etxaguetik (9:10) ekiten diogu mendiaren ezker aldera joaten, gure aurrean Orisol daukagula. Erlojuen norabidea jarraituko dugu. Bidea gorantz emeki hasten da Orisol tontorrera doan gailarraren bila.

Baserri baten ondoan bidea eskumara hartzen du, laster ur sulfuriko duen iturri batetik pasako gara eta aurrerago beste iturri bat ur onekin(9:50) . Bidean gizon bat ikusi dugu ziza poltsa batekin. Iturritik gora doan bidea jarraituz hamar minutu ez dugu behar Orisolera doan bizkarrera heltzeko, hemen eskumara eginez, hasieran pista eta laster bizkar gainetik doan bidezidorra hartuko dugu, eta ez dugu utziko tontorreraino ailegatu arte. Horrela Santikurutz ermitatik pasako gara, izugarrizko bista ederrak (Aitzgorri, Gorbea, ea.) Markatuta bidea jarraituz Orisol.era iristen gara (1.132 m) (10:40).

Norabidea jarraituz, beherantz joanda, errez ailegatzen gara Leziaga lepora (11:10). Goiz denez Izpiztera joatea erabakitzen dugu eta bide batez Santa Cruz apaizena deritzon koba ikusi. Horretarako Zabalandira doan bidetik joko dugu (GR 12), baina bost minutu egin ordurako gure eskuman, harri artean, hitoak ikusiko ditugu Izpizteko bidea markatzen. Haitz artean ibili ondoren tontorrera iristen gara. Izpizte (1.052 m) (11:52)

Jaisteari ekiten diogu kobara joateko asmoekin, baina laster, ahalegin batzuk egin da gero, konturatu gara beheregi joan garela, eta, ez itzultzearren, ikusi gabe lagatzea erabakitzen dugu. Etortzeko hartu dugun bidetik bueltatzen gara Leziaga lepora (12:40). Gurutzatu lepoa eta gure eskumara beherantz doan bidetik laster gaude berriro Etxaguen auzoan. (13:05).

Aramaion gelditzen gara, zerbait edan, kontuak egin eta Eibarrera itzultzen gara bazkaltzera.

Powered by Wikiloc