Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Oiz
Altuera 1028 m.
Kokapena 43.22759,-2.59139
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2014-09-17
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Trabakua
Ibilbidearen helmuga Ziortza
Denbora igotzen 1:40 h.
Denbora guztira 4:50 h.
Distantzia 16 km.
Igoera desnibela 862 m.
Jeitsiera desnibela 966 m.

Oiz

Goiza aprobetxatuz Eibar inguruko mendi batera joatea pentsatu dugu, horrela Oiz mendia igotzea erabaki dugu. Bizkaian bost mendi “bocinero”etako bat da hau. Bi autoetan goaz trabesia egin ahal izateko. Eibartik 8etan irten gara Julian, Pintado, Angel, Moya eta Andoni, 8:20an Trabakuan gaude; Julian, Pintado eta Angelek oinez hasten dira, Moya eta Andoni beren autoekin Zenarruzara abiatzen dira, han Moyan kotxea laga eta berriz itzultzen dira Trabakura, goizeko 8:45 dira.

Lehenengo taldea Zengotita Gainan daude 9:12etan eta, bide normala jarraituz, Oiz( 1.028 m) tontorrean 10:00etan. Minutu batzuk beranduago denok gaude elkartuta.

Jaitsiera hartzen dugu San Kristobal ermita aldera joaz, handik asmoa dugu zeharkaldi bat egiteko Oizko magaletik zehar Kortaguen baserri aldera (Ondarroako bidea) baina bidea zarratua dago edo ez dugu lortu topatzea, azkenean pistatik jo behar izan genuen Kortaguen baserri aldera (12:05). Zuzenean hartu bagenu Oiz tontorretik askoz ere motzago izango zen bidea.

Kortaguen baserria pasa eta gero, Garinduaga baserrira doan bidea hartu genuen bidea mozteko asmoz- Gariñoa mendia eskumatik zeharkatuz- baina bide hau ere galduta dago eta itzuli egin behar izan genuen lehengo bidera, hemen ordu erdi bat alperrik galdu genuen. Azkenean bide markatutik abiatzen gara Zenarruzara (13:10)

Kontuetan hartzen badugu gaur alperrik ibilitako kilometroak ez ziren 16 izango egindakoak, 18 baino; eta desnibelak, berriz, 862 metro izan gabe 1.100. Dena dela, eguraldi ona izan dugu e ta denok pozik.

Trabakura itzultzen gara Andonin kotxea hartzera, eta handik, Moya bere baserrira eta bestiok Eibarrera.

Powered by Wikiloc