- Eibartik irteera: 8:00etan
- Parte-hartzaileak: Pintado, Andoni, Julián, Agustin, Iñaxio, Roberto, Garate, Angel. Murumendi-n Lizarriturri-kin bat egin dugu, bera Garin auzotik etorri da.
- Autoak: Andoni, Garate.
Mandubia mendatetik hasi gara oinez 8:45 etan, GR-34a (marra zuri-gorriak) hartuz Ekialdera , bide honi jarraituz Murumendiko iturritik pasatu gara eta apur bat aurrerago, ordubete baino gehiago daramagula ibiltzen (9:50), gure eskumara jo dugu Murumendi mendia markatzen duen seinale bati kasu eginez, basoa utzi eta zelaietan zehar aldapaz gora eginez erraz iritsi gara Murumendi.ko (868 m) (10:00) tontorrera. Puntara ailegatzen ari ginela Lizarriturrekin bat egin dugu. Bidean guardasolak aldizka zabaldu behar izan ditugu, baina euria ez da izan aitzakiarik udazkeneko paisaiaz gozatzeko.
Etorri garen bidetik egin dugu berantz, bidegurutze baten (10:17), seinale batzuk ikusiko dugu eta Garin auzora doan bidea hartuko dugu (marrak zuri-horiak, PR-GI 54), bide hau mendi bizkar ondotik doa eta Usurbe azpian dagoen bidegurutze zabal batera garamatza, hemen zuzen gorantz egin dugu bidezidor piko batetik Usurbe-raino (703 m) (10:55). Tontorrean izugarrizko antena bat dago, ala ere, Aralar eta beste mendi aldera dauden bistekin gozatu egin dugu.
Igo garen tokitik jaitsi gara beheko bidegurutze zabalera, batzuk zuzenean, norabidea mantenduz, egin dute gora Zormendi (742 m) (11:30) puntara igotzeko eta beste aldera, lehenago ekarri dugun bidera, jaisteko. Behin bidean laster ikusiko dugu, gure ezkerretara (11:42), beherantz doan bide bat (marra zuri-horiak) , galtzeko aukerarik gabe Garin auzora joango gara.
Errepidez ibilalditxo bat soilik falta zaigu Mandubia.ra iristeko (12:45).
Bertan bazkaldu dugu, Mandubiko Bentan, menua 12 €tan, mantelak eta eskuzapiak telazkoak eta zerbitzu bikaina. Janari eskaintza zabala eta etxean egindako postreak, dena oso kalitate onekoa iruditu zaigu. Ardoa arrunta baina denok ados ezin zaiola gehiago eskatu 12 €ko menu bati. Kafeekin eta patxaranekin (5X2,5€), 13,5€ pertsonako.