Lurraldea Bizkaia / Araba
Mendikatea Motxotegi
Altuera 799 m.
Kokapena 43.02637,-2.67599
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-06-21
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Otxandio
Ibilbidearen helmuga Otxandio
Denbora igotzen 1:05 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 11,8 km.
Igoera desnibela 730 m.
Jeitsiera desnibela 730 m.

Motxotegi

  • Irteera Eibatik: 8etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Roberto, Pintado, Garate, Mari Carmen, Arrate, Andoni, Moya.
  • Autoak: Julián, Roberto

Eibartik irtenda Durangon jaso dugu Moya, itzultzean baserrira doalako autopistako sarreran utzi du kotxea.

9:00etan hasi gara oinez Otxandianon, Olaeta erreka ondotik gurutzatu dugu bariantea, eta erreka ondotik jarraitu Mekoleta aldera doazen markei segituz, horrela Presazelai izeneko piknik gune batera iritsi gara, bertan Motxotegi aldera markatzen duten seinaleak dakusagu eta beraiei jarraitu diegu, Barazarrera doan errepidera heldu gara, gorantz hartuta Motxotegi markatzen duen bide gurutze bat daukagu (9:23), errepidea utzi eta laster (9:25) beste bidegurutze batean, errekara doan bidea utzi eta suabe gorantz hartu dugu Motxotegi (799m) (10:05) aldera doan bidea. Tontorrak muga egiten du Araba eta Bizkaia artean. Gorbeia eta Oketa eder azaltzen dira gure aurrean.

Mendi bizkarretik jarraituz eta Eskortalekuetako lepotik pasa ondoren erraz igo gara Esnauritzagana.ren (817 m) (10:30) tontorrera. Hemen, berriz, Anboto alderako bistek gure arreta hartu dute. Zerbait hartu eta etorritako bidetik bueltatu gara Eskortalekuetako lepora, hemen, eskumara hartu dugu jaitsierari jarraituz, bideari segi eta erraz heldu gara Urrunagako pantanora.

Gordobil auzora doan bidea, bere zubiarekin, daukagu aurrean, baina ur asko dagoenez gauza konplikatu egin da. Batzuk igaro dute (prakak ondo jasota), baina gehiengoa ur bazterretik Mekoletara joatea erabaki du, auzoa eta errepidea zeharkatu (12:05) eta Otxandianora doan bidea hartu. Iritsitakoan barianterekin topo egiten da, ezkerretara jo (12:25), eta tunela pasa Otxandianora ailegatzeko (12:30).

Iturri baten freskatu ondoren, gaur nahiko bero izan dugu, Dimako errepidean dagoen Korostondo Jatetxera abiatu gara. Menua 11€, kriantza edo ardo gorriekin 12€, bigarren hau hautatu dugu. Iritzi ezberdinez kontutan hartuta, ondo eta oso ondo artean bazkaldu dugu.

Powered by Wikiloc